Giza Ugalketa Sistema: Prozesuak eta Organoak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB
Sexu Bidezko Ugalketaren Prozesua
Gametoak
Giza gametoak obulua (gameto emea) eta espermatozoidea (arra) dira.
Ernalketa
Gameto arrak eta emeak bat egitea da, eta bat egiteak zigotoa eratzen du.
Enbrio Garapena
Zigotoa eratzen hasten denetik izaki bat sortu arte gertatzen den prozesua da.
Jaiotza
Amaren gorputzetik gizaki berri bat ateratzea da.
Gizonaren Ugaltze Aparatua
Barrabilak
Gonada arrak dira eta sabelaldeko barrunbeen kanpoaldean daude, eskrotoaren barruan.
Bide Genitala
Uretrak, epididimoak eta hodi deferenteak osatzen dituzte.
Zakila
Organo zilindrikoa da eta amaieran zabaldu egiten da.
Guruinak
Guruin endokrinoak dira eta hodi deferenteetara isurtzen dituzte beraien jariakina.
Emakumearen Ugaltze Aparatua
Obulutegiak
Gonada emeak dira eta beraien itxura almendra baten antzekoa da.
Bide Genitalak
Falopioren tronpak, umetokia eta baginak dira.
Bulba
Larruazalaren ezpainek osatzen dute.
Gametoak
Sexu bidezko ugalketan espezializatutako zelulak dira.
Espermatozoideak
Zelula txiki eta mugikorrak dira eta barrabiletan eratzen dira. Atal hauek dituzte:
- Burua: Bertan nukleoa dago.
- Erdiko atala: Bertan mitokondrio asko daude.
- Isatsa: Flagelo luzea da.
Espermatogenesia
Tubulu seminifero luze eta finetan (barrabilak) hasten da eratzen eta horien hormetan hozi zelulak daude. Etengabe biderkatzen dira eta hori pubertaroan hasten da.
Obuluak
Zelula handi eta mugiezinak dira eta nutrizio substantziak dituzte.
Obogenesia
Obuluak eratzeko prozesua. Obuluaren atalak:
- Nukleoa: Kromosomak ditu.
- Zitoplasma: Barnean nutrizio substantzien gordailua (biteloa) dauka.
- Mintza: Obulua babesten duten substantziak ditu barnean.
Obogenesia: Obuluak obulutegietan eratzen dira. Emakumea izango dena obulu asko eratzen dira bertan. Pubertaroan obuluaren heltze ziklikoa hasten da eta prozesu horri obulazioa esaten zaio.
Obulutegi-Zikloa
Folikulu Hazkuntzaren Fasea
1. eta 14. egunaren artean gertatzen da eta hipofisiak, garunaren oinarrian dagoen guruin endokrinoak, jariatzen ditu. Hau gertatzen denean, estrogenoak produzitzen dira. Estrogenoak obarioek edo obulutegiek sortzen dituzten hormona sexualak dira.