Giza Zerebroa eta Nerbio Sistema: Funtzioak eta Egitura
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6 KB
Gida honek giza zerebroaren, neuronen eta nerbio sistemaren funtzionamendua eta egitura aztertzen ditu, galdera eta azalpen zehatzen bidez.
Egia ala Gezurra: Giza Gorputzari Buruzko Adierazpenak
Ondorengo adierazpenak egia ala gezurra diren adierazi:
- Zerebroak gehienetan zati jakin bat erabiltzen du. Gezurra
- Gizakion ahalmenak azaltzeko herentzia da faktore garrantzitsuena. Gezurra
- Nerbio-bulkadak dendritetan hasi eta, axoitik pasatuz, nerbio-adar muturreraino doaz. Egia
- Informazio genetikoaren transmisioan sortzen diren akatsak, anomalia genetikoak, kasualitatez izaten dira. Gezurra
- Neuronen funtzioa nerbio-bulkadak garraiatzea da. Egia
- Zerebeloan kalteren bat gertatuz gero, lo egiteko arazoak agertzen dira. Gezurra
- Tentsio eta beldur egoeretan intsulina hormona askatzen da. Gezurra
- Zerebroak bere laurdena erabiltzen du ikusmenerako. Egia
- Gorputzaren atal guztietara doazen nerbioak bizkarrezur-muinetik ateratzen dira. Egia
- Hormonek zuzeneko eragina dute zelulen jardueran: hizkuntzan, ugalketan, metabolismoan, aldartean... Egia
- Zerebroa organo bikoitza da. Egia
- Neurona bakoitza 100 neuronekin konektatuta dago. Gezurra
- Kortexean dauden lobuluetan bakarrik zentzumenezko funtzioak aurki daitezke. Gezurra
- Kromosoma genaren zatia da. Gezurra
- Nerbio sistema autonomoa edo begetatiboa bere kabuz egiten du lan. Egia
- Pertsonek hemisferioetako bat izaten dugu nagusi: eskumatiak edo ezkertiak gara. Egia
- Gaixotasun batzuk heredatu egiten dira: hemofilia, daltonismoa... Egia
- Nerbio sistema somatikoak gibela kontrolatzen du. Gezurra
- Erreflexu sinpleetan, adibidez zerbait beroa ukitzen dugunean, gorputzaren erantzunean zerebroak ez du zuzenean zerikusirik. Egia
- Ezkerreko hemisferioetan zauriak izanez gero, hitz egiteko gaitasuna ez da ukituta gelditzen. Gezurra
Zerebroaren Bi Hemisferioen Konparaketa
Zerebroa bi hemisferiotan banatuta dago: ezkerreko hemisferioa eta eskuineko hemisferioa. Ezkerrekoak eskuinekoa kontrolatzen du eta alderantziz. Esaterako, eskuineko eskua mugitzean ezkerreko hemisferioak bidali du agindua.
Ezkerreko hemisferioan daude hitz egiteko gaitasuna, gogamen analitikoa eta zenbaki-trebetasuna. Eskuineko hemisferioan, aldiz, musika, sormena, emozioak eta espazio-pertzepzioa bezalako funtzioak kokatzen dira. Hemisferio bakoitza funtzio desberdinez arduratzen da, eta biek ala biek funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte gure eguneroko bizitzan.
Neuronaren Egitura eta Nerbio-Bulkaden Transmisioa
Neurona nerbio-sistemaren oinarrizko unitate funtzionala da, informazioa prozesatu eta transmititzeaz arduratzen dena.
Neuronen Egitura Nagusiak:
- Gorputz zelularra (soma): Neuronaren nukleoa eta organulu gehienak ditu.
- Dendritak: Gorputz zelularretik ateratzen diren luzapen laburrak dira, beste neurona batzuetatik seinaleak jasotzen dituztenak.
- Axoia: Gorputz zelularretik ateratzen den luzapen luzea da, nerbio-bulkadak beste neurona, muskulu edo guruin batzuetara transmititzen dituena.
Neuronen funtzioa nerbio-bulkadak etengabe bidaltzea da, beti norabide berberean doazelarik: dendritetatik axoira igarotzea da bere prozesua. Sinapsiaren bidez pasatzen dira nerbio-bulkadak. Neurotransmisoreen bitartez pasatzen dira, neuronak beraien artean ez baitira inoiz ukitzen, baizik eta espazio sinaptiko bat uzten dute tartean.
Giza Gorputzaren eta Nerbio Sistemaren Kontzeptuak
Hona hemen giza gorputzaren eta nerbio sistemaren inguruko kontzeptu garrantzitsuenak:
- Intsulina odolean isurtzen duen guruina edo glandula: Pankrea
- Nerbio sistemaren oinarrizko unitate funtzionala da: Neurona
- Kromosomaren DNA molekularen zatiak dira: Geneak
- Nerbio sistemaren organorik handiena eta garrantzitsuena: Entzefaloa
- Sinapsietan askatzen diren substantzia kimikoak: Neurotransmisoreak
- Nerbio sistema eta sistema endokrinoaren jarduera koordinatzen duen organoa: Hipotalamoa
- Borondatezko eginkizunak eta mugimenduak zein nerbio sistemari dagozkio?: Nerbio Sistema Somatikoa
- Gure hemisferioetatik, logiko-analitiko dena, hitz egiteko gaitasuna, zenbaki-trebetasuna eta gogamen analitikoa menderatzen dituena: Ezkerreko hemisferioa
- Neuronaren luzapenaren izena: Axoia
- Testikuluek isurtzen duten hormona: Testosterona
- Zerebroaren hemisferioak komunikatuta daude organo bati esker: Gorputz Kaloa
- Minutu erdi batean zerebroak zer kontsumitzen du?: Odola
- Belarri gainean dauden zerebroaren lobuloen izenak: Lobulu Tenporala
- Goi mailako prozesu mentalak zein organok kontrolatzen ditu?: Zerebroa (Garuna)
- Gorputzeko energia gehien kontsumitzen duen organoaren izena: Zerebroa (Garuna)
- Sistema endokrinoaren guruin (glandula) eragingarriena da: Hipofisia
- Oreka eta mugimenduak kontrolatzen duen organoaren izena: Zerebeloa
- Paraplejiko edo tetraplejiko bati apurtu zaion organoaren izena: Bizkarrezur-muina
- Kortexan funtzio motorrean zein organok dute eremu handiena?: Eskua eta Aurpegia
- Gizakia gehien identifikatzen duen lobuloaren izena: Lobulu Frontala