Giza Zirkulazio-Aparatua eta Homeostasia
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB
Zirkulazio-Aparatua
Odol-hodiak
Sistema kardiobaskularra bihotzak eta odol-hodiek osatzen dute.
- Arteriak: Odola bihotzetik organoetara eramaten dute, oxigenoa daramatela. Ez dute balbularik.
- Zainak: Odola organoetatik bihotzera eramaten dute, CO2 daramatela. Balbulak dituzte.
- Kapilarrak: Organoen barruan daude eta arteriak eta zainak lotzen dituzte. Oso diametro txikia dute.
Bihotza
Bihotzaren paretak miokardio izeneko muskulu-ehunez osatuta daude. Barnealdea hutsa da eta lau zati ditu:
- Bi aurikula: Goiko zatiak dira. Zainek odola aurikuluetara eramaten dute.
- Bi bentrikulu: Beheko zatiak dira. Arterieek odola bentrikuluetatik ateratzen dute.
Ezkerreko aurikula ezkerreko bentrikuluarekin konektatuta dago balbula mitralaren bidez, eta eskuineko aurikula eskuineko bentrikuluarekin, balbula trikuspidearen bidez. Eskuineko odolak ez du ezkerrekoa ukitzen, eta alderantziz.
Zirkuituak
- Zirkulazio Handia: Hestea, giltzurrunak eta muskuluak.
- Zirkulazio Txikia: Birikak.
Biriketan, odola oxigenatu egiten da eta karbono dioxidoa kanporatzen da. Gorputzeko organo guztiek oxigenoa eta mantenugaiak jaso behar dituzte.
Bihotzaren funtzionamendua
Sistole bentrikularrean, odola CO2-rekin eskuineko bentrikulutik ateratzen da birika-arterietatik biriketara. Bertan, odola oxigenatu egiten da. Ondoren, ezkerreko aurikulara iristen da birika-zainetatik. Sistole aurikularra gertatzen da eta balbula mitraletik ezkerreko bentrikulura doa. Bertan, sistole bentrikularra gertatzen da eta aorta arteriatik beste organoetara joaten da. Organoetan, odolak bere funtzioa betetzen du eta gero kaba zainen bidez eskuineko aurikulara itzultzen da. Bertan, sistole aurikularra gertatzen da eta balbula trikuspidetik odola eskuineko bentrikulura eramaten du berriro zikloa hasteko.
Odola kanporatu ondoren, bihotza berriro odolez betetzen da diastolearen bidez.
Beste Funtzio Batzuk
- Gorputzeko beroa banatzen du; odola berotzen da muskuluetatik igarotzean.
- Gure organismoa infekzioetatik babesten du; globulu zuriek gorputz arrotzak fagozitatzen dituzte.
- Odoljarioak kontrolatzen ditu; plaketek egiten dute.
Sistema Endokrinoa eta Nerbio-Sistema
Hormona-sistema
Odolera hormonak bidaltzen dituzten guruinek osatzen dute. Zelula endokrinoek hormona askatzen dute odolean, eta hormona horrek ituetan errezeptoreetan zeinuak jasotzen ditu.
Nerbio-sistema
Elkarri lotutako zelula espezializatuek (neuronek) osatzen dute nerbio-sare bat. Nerbio-zelulaz osatutako organoak ere badaude, hala nola entzefaloa eta bizkarrezur-muina. Informazioa bulkada elektriko gisa zirkulatzen du neuronen mintzetan. Informazioa neurotransmisoreen bidez transmititzen da. Hauek neuronaren eta organo efektorearen mintz post-sinaptikoaren arteko espazioa zeharkatzen dute; espazio sinaptikoa.
Homeostasia
Barne-inguruneko nerbio- eta hormona-kontrolaren bidez, organismoaren ezaugarriak egonkor mantentzea da.