Giza zirkulazio-aparatua: Odol-hodiak eta zirkuituak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB

Odol-hodi motak

  • 1. Arteriak: Odola oxigenoarekin ehunetara eramaten duten hodiak dira. Birika-arteria salbuesten da, odol desoxigenatua baitarama bihotzetik biriketara. Arteriak, bihotzetik urrundu ahala, diametroa txikiagotu egiten da eta arteriola bihurtzen dira, eta ondoren, kapilar arterial.
  • 2. Kapilarrak: Biriketako albeoloekin eta ehunak osatzen dituzten zelulekin gasak trukatzea errazten dute.
  • 3. Zainak: Odola oxigenorik gabe ehunetatik bihotzera eramaten duten odol-hodiak dira, birika-zainak izan ezik; horiek oxigenoz betetako odola biriketatik bihotzera eramaten baitute. Zainek odolari grabitatearen hesia gainditzen laguntzen dioten bena-balbulak dituzte, beheko gorputz-adarretatik bihotzera itzultzeko bidean.

Zirkulazio-sistemaren funtzionamendua

Zirkulazioan bi odol mota bereizten dira: Urdina (karbono dioxido ugariko odola) eta Gorria (oxigeno ugariko odola).

1. Birika-zirkulazioa (Zirkuitu txikia)

  • A. Karbono dioxidoz, hondakin-substantziaz eta elikagaiz beteriko odola, gorputz osoan ibilbidea egin eta gero, bihotzera heltzen da; kaba zainetatik sartzen da eskuineko aurikulan, eta eskuineko bentrikulura pasatzen da.
  • B. Odola, birika-arterietan barna, eskuineko bentrikulutik ateratzen da eta biriketara doa, bertan karbono dioxidoa utzi eta oxigenoa hartzeko.
  • C. Biriketatik, birika-zainetan zehar, elikagaiz eta oxigenoz betetako odola ezkerreko aurikulara heltzen da.
  • D. Parte hartzen duten elementuak: Birikak, birika-zaina, birika-arteria, goiko kaba zaina, ezkerreko aurikula, eskuineko aurikula, eskuineko bentrikulua eta ezkerreko bentrikulua.

2. Zirkuitu sistemikoa edo nagusia

  • A. Oxigenoz (O2) eta elikagaiz zamatutako odola ezkerreko aurikulatik ezkerreko bentrikulura doa, eta hortik, aorta arteriara. Arteria hori adarkatu egiten da arteria txikiagotan, eta horiek gorputz osoan banatzen dira.
  • B. Arteriak, orobat, kapilarretan adarkatzen dira; kapilarrek oxigenoa eta elikagaiak gorputzeko zeluletan banatu eta zelula horiek sortu dituzten hondakinak biltzen dituzte.
  • C. Kapilarrak zainetan biltzen dira, eta horiek kaba zainetatn amaitzen dira. Kaba zainak eskuineko aurikulara heltzen dira, eta bertan, birika-zirkuitua hasten da.
  • D. Parte hartzen duten elementuak: Kaba zaina, eskuineko aurikula, eskuineko bentrikulua, aorta arteria, ezkerreko aurikula eta ezkerreko bentrikulua.

Hiztegia

  • Hipoxia: Odolean oxigeno gutxi izatea.
  • Nekrosia: Gorputz-ehunaren heriotza.
  • Estenosia balbularra: Balbula bat behar bezala irekitzeko gai ez izatea. Horrek zaildu egiten du odol-fluxua igarotzea.
  • Bularreko angina: Toraxeko mina, miokardioak behar adina oxigeno jasotzen ez duenean gertatzen dena, esfortzu fisikoarekin edo estresarekin lotuta.
  • Arteria koronarioa: Bihotza oxigenoz eta nutrientez hornitzen duten odol-hodietako bat da. Bihotzeko muskuluari bizirik irauteko behar duen odola ematen dio.

Entradas relacionadas: