Gizabegi

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB

Giza begia: Begien helburua objektuen irudi estigmatikoak eta akatsik gabekoak sortzea edo eskaintzea da. Begien forma ia esferikoa da, eta ikusmen-eremu zabala dute, 180º-joa edo; fokapena oso bizkor aldatzeko gai dira (hurbil eta urrun dauden gauzak ikusteko egokituz) eta bezeizmen- ahalmen handia dute.//(dibujito1)-Kornea begia inguratzen duen mintz erresistentearen atal gardena da. Argia korneatik barnertzen da.-Kristalinoa lende konbergentearen forma duen gorputz biguna da.-Erretina begiaren barnealdean estalrzen duen minta da. Bertan proiektatzen da objektuen irudia. Argiaren eraginpean sentikorrak diren hainbat zelula-geruzak osatzen dute.//(dibujito2)//Obektuei dagokienez ikusten dugun tamaina, erretinan eraturiko irudiaren (erreala eta buruz beherakoa) tamainaren araberakoa da: objektua zenbat eta hurbilago egon, irudi hori hainbat eta handiagoa izango da; eta zenbat eta urrunago egon, hainbat eta txikiagoa.//(dibujitos3)//Gure begia honako elementu hauek osaturiko sistema optiko modura har daiteke: dioptrio esferiko bat, kornea izenekoa, eta lente bat, kristalino. Normalean, infinituan fokaturik dago; horregatik, infinitua urruneko puntua dela esan ohi dugu. Objektu hurbil batean fokatzeko, aldaraziz, esferikoago bihurtuz, eta distantzia fokala eta kurbadura erradioa txikiagotuz.//Fokatze-gaitasun horri egokitzapena deritzo. Horri esker, giza begia begitik 25 cm-ra dauden objektuak argi eta garbi ikusteko egokitu daiteke. Puntu horri begiaren puntu hurbila deritzo.

Lupa edo mikroskopio bakuna:Lupa lente konbergente bat da, objektua berez duena bauni tamaina handiagoa ikustea ahalbidetzen duena.
Objektu txiki bat zehaztasunez ikusi nahi badugu, normalean hurbildu egiten dugu begirantz, erretinan eratutako irudia handiagoa izan dadin, Nolanahi dela, puntu hurbilaren existentziak mugatu egiten du objektua nitido ikusteko ahalmena. Horregatik behar izaten da lupa, horren bidez objektua puntu hurbila baino hurbilagoa koka dezakegulako.//(dibujito)//A1 B1 objektua F1 fokuaren eta lentearen arteak kokatzen bada, A2 B2 irudia lortuko da, alegiazkoa, zutikakoa eta objektua ikusteko, begia lentearen atzealdetik hurbil jarri behar da.Luparen handipen angeluarra edo handitze-ahalmena honako bi angelu hauen arteko zatidura da; batetik, objektua lupaz ikustean dagokion angelu-bisuala eta bestetik, objektua ountu hurbilean jarriz luparik gabe iikustean dagokion angelu bisuala.Objektua F1 fokoan kokatzen bada, irudia infinituan eratzen da eta begia lasaiturik dago, hots, egokitzapenaren premiarik gabe.

Entradas relacionadas: