Gizakia, determinismoa eta askatasuna: hausnarketak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB

Determinismo zientifikoa pentsamolde erredukzionista da, gizakiaren alderdi guztietatik bakar batera laburbiltzen du gizakia. Niretzat, giza ekintza gehien determinatzen duena determinismo genetikoa da; hau da, bakoitzaren ezaugarri genetikoetan daude norberaren kausa guztiak. Nire ustez, parte genetikoa ezin dugu kontrolatu, baina beste partea pixkanaka alda dezakegu gure gustura. Geneetako zailtasun nagusienetako bat erruduntasunaren ideia ezabatzen duela da. Down sindromearen kasuan, adibidez, kausak erraztasunez aurki ditzakegu geneetan. Baina, pertsonen portaeraren ezaugarriak ez dira hain sinpleak; gaur egun jende gehiagok egozten dizkie bere geneei bere jokaera bortitz edo antisozialak justifikatzeko.

Barneko askatasuna kanpokoa egoteko kondizioa delako. Kanpoko askatasuna deritzo nahi dugun tokira joateko eta modu egokian jokatzeko aukerari. Kanpoko askatasuna murriztuta daukagu, esparru juridiko eta politikoetan limitatuta gaude. Barneko askatasuna, berriz, kanpoko ezerk determinatu gabe nahimenak era batera edo bestera aritzeko duen gaitasuna da. Hau ez balego, ez luke inolako zentzurik askatasun politikoa eskatzeak.

Epikureismoan, plazerra bilatzen eta mina aldentzen dute, baina modu indibidualista batean. Horretarako, jakin behar dugu giza eragileak zein diren (Etika = psikologia). Jakintsua da, plazerra aukeratzeko modu egokia dakiena (adimen kalkulatzailea); ongi kalkulatutako gozamen hori plazerren iraunkortasunean oinarritzen da. Bestalde, utilitaristentzat zoriontasuna da ahalik eta izaki bizidun gehienentzako ahalik eta plazer gehien. Jakintsua da, plazerren aritmetika lantzen dituena. Beraiek diote, plazerrak neurtu eta konparatu daitezkela.

Nahimenean oinarritzen direlako eta eginbeharrei ez dietelako jaramonik egiten. Inperatibo hipotetikoek bakarrik behartzen dituzte helburu bat daukatenak. Ekintza kondizionatuta dago helburuari. Bestalde, kategorikoek mundu osoa eta baldintza gabe behartzen dute. Helburua kondizionatuta dago ekintzari.

Max Scheller saiatzen da biltzen gizakiak dituen bi ahalmen motak: arrazoimena eta sentimena. Emozioek ekintzak aldarrikatzen dituzte, hau da, balioak. Aporiazko datuez eta eduki materialez osatuta daude. Balioak izan daitezke positiboak edo negatiboak, hierarkikoki osatuta. Balioak ezartzean zenbait betebehar kontuan hartu behar ditugu.

Entradas relacionadas: