Gizakia Kultura-Animalia: Ezaugarriak eta Ikuspegiak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,63 KB
Gizakia: Animalia Kulturala
1. Kultura eta Natura
Naturan parte diren izaki guztiak haren pean daude. Biziraupena eta bizitza naturak ematen dituen aukeraz baliatuz eta zailtasunei aurre eginez gauzatzen dira.
Gizakiok ez gara besterik gabe naturan bizi. Aitzitik, berau batzuetan, ulertzen eta kontrolatzen saiatzen gara eta, maila batean, baita lortu ere. Bide horretan sortu izan ditugun eta sortzen jarraitzen ditugun elementu multzoari kultura deritzo. Zentzu honetan, kultura eta natura kontzeptu kontrajarriak dira.
Kultura: pentsatzeko, sinesteko, sentitzeko eta ekiteko modua da.
2. Kulturaren Ezaugarriak (4)
1. Partaidatua
Gizarteak ez dio aurre egiten bere errealitateari era isolatuan, komunitatean baizik. Enkulturazioa: Partaide berriek komunitatearen kultura amankomuna eskuratzeko prozesua. Zenbait elementu kultural, garrantzitsuena, komunitatearen iraupena, ordena eta segurtasuna mantentzeari begira geratzen dira.
2. Anitza
Komunitate bakoitza eragile desberdinen pean bizi da (geografikoak, historikoak, klimatikoak…). Ondorioz, kulturaniztasuna sortzen da.
3. Aldakorra
Enkulturazio prozesuak kulturaren transmisioa ahalbidetzen duen arren, komunitate guztien baldintzak, maila oso desberdinetan izanagatik ere, aldatzen doaz. Kultura, beraz, dinamikoa da.
4. Sinbolikoa
Errealitateari esplikazioa eta zentzua bilatzea berezkoa zaio gizakiari eta horretarako ezinbestekoa du sinboloak sortzea eta erabiltzea. Honela, bere munduan ulergarria egiten dion eta zentzua ematen dion unibertso sinbolikoa bat sortzen du.
3. Kultura Ekoizteko Elementuak: Materiala eta Mentala
Kultura materiala: Kultura horren dinamikan sortzen eta garatzen joan diren objektuak eta tresnen multzoa da. (Adib.: “orrazia”, “boligrafo bat”,...)
Kultura mentala: Kulturatan, historian zehar, barneraturik geratzen joan diren ideien, balioen, sinesmenen eta arauen multzoa da. (Adib.: hizkuntza, ideologia politikoa, sinesmenak,...)
4. Gizarte Ereduak
Ehiztari Biltzaileak
- Noiz: Goi Paleolitoa (duela 35.000 urte).
- Jarduera: Ehiztariak eta janari biltzaileak dira.
- Ekonomia: Trukea.
- Antolaketa: Familiarteko klanak, gizon buruzagi zirelarik.
- Bizimodua: Nomada.
Nekazari-Abeltzainak
- Noiz: Duela 10.000 urte.
- Aldaketa: Zergatia: etxekotzearen agerpena.
- Bizimodua: Sedentarismoa.
- Ekonomia: Ondasunak pilatu, kontrolpean birbanatu.
- Antolaketa: Tribu burua hierarkiaren buru, oinordekotzat. Merkataritza areagotu.
Estatuak
- Noiz: K.a. 3.500 urte.
- Teknologia: Berriak, produkzioak gora, bizitza baldintzak gora.
- Lan antolaketa: Lan espezializazioa.
- Biztanleria: Biztanlegoa handitu.
- Ekonomia: Merkataritza areagotu.
- Politika: Botere politikoaren sistematizazioa eta zentralizazioa.
5. Kultur Aniztasunarekiko Ikuspegiak eta Jarrerak (3)
| Ikuspegia | Jarrera |
|---|---|
| 1. Etnozentrismoa | Beste kulturak norberaren arabera neurtzea eta baloratzea. |
| Mugak: | Besteen ulertzeko gaitasun eza. Talde-kohesio sentimendu gogorra. |
| Ondorioak: | Xenofobia. Arrazakeria. |
| 2. Erlatibismo Kulturala | Kultura bakoitza bakarrik eta baitatik azter eta balora daiteke. |
| Ikuspegi erromantikoa: | Kultura guztiek balio bera. |
| Mugak: | Elkarrizketa itxia (ez du ezer bultzatzen). Kultura paralisia sortzen da. |
| Ondorioak: | Xenofobia, Afrofobia (edo antzeko diskriminazioak). |
| 3. Kulturartekotasuna | Kulturaren aniztasuna onartzen du eta baita horien arteko errespetua ere. |
| Printzipio nagusiak: | Elkarrizketarako irekia. Kultura guztiei errespetu bera. Oinarrian elkar ulertzea dago (ulertzeak ez du esan nahi onartzea). Indarra berdintasunetan jartzea. |
| Mugak: | Emaitzak epe luzera. Inplikazioa eta lana eskatzen ditu. |