Gizakia, Kultura eta Duintasuna: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,1 KB
Gizakia eta Sozializazioa
Gizakiok animalia sozialak gara. Jaiotzen garenetik besteekin erlazionatu beharra daukagu, bizirik irauteko.
Sortzetiko eta Gureganatutako Ezaugarriak
- Sortzetiko ezaugarriak: Herentzia biologikotik datozkigu, eta jaiotzen garenetik bertatik direlako gure bizitzaren parte, horrela esaten zaie SEXU BIOLOGIKOA.
- Gureganatutako ezaugarriak: Aldiz, denboraren poderioz egiten ditugu geure, gizartean bizitzean ikasiz, hain zuzen GENEROA.
Sozializazio Prozesua
Sozializazio prozesuaren bitartez, gizon-emakumeak kultura jakin bateko kide bihurtzen gara.
Kultura
Kultura Osatzen duten Elementuak
- Ideiak: Gizarte bateko kide guztiek osotara hartuta dituzten ezaugarrien, iritzien eta mundu-ikuskeren multzoa da.
- Arauak: Gizartean elkarrekin bizitzeko erabiltzen ditugun arauak dira.
- Instituzioak: Denboran zehar finkatu eta indarrean irauten duen antolaketa edo ohitura soziala da.
- Objektuak: Gizatalde batek sortutako objektuak ere haren aberastasun kulturalaren parte dira.
- Teknikak: Gizatalde batek naturan esku hartzeko eta nahi zein premia materialak asetzeko erabiltzen dituen prozedurak dira.
Kultura Aniztasuna
- Etnia: Kultura eta bizimodu berberak dituzten gizabanakoen multzoari deritzo.
Kultura ikertzen dituen zientziak, antropologia kulturalak, giza bizimoduen aberastasun eta aniztasun miresgarria erregistratu du.
Inperialismoa eta Ikuspegi Kulturalak
Etnozentrismoa
Etnozentrismoa norberaren kultura gainerakoak baino maila gorakotzat edukitzeari deritzo. Norberaren etnia munduan direnetan on eta natural bakarra dela uste izatea da, eta gainerakoa arrarotzat, primitibotzat edo zentzugabetzat edukitzea.
Erlatibismo Kulturala
Etnozentrismoa baztertu nahian, erabat kontrako beste ikuspegi bat defendatzea diote zenbait egilek: Erlatibismo Kulturala.
Oinarrizko Irizpideak
Ikuspegi hau defendatzeko oinarrizko irizpideak:
- Eskubideak errespetatzea dagozkie gizon-emakumeei, izate komun bat izateagatik, alegia, eskubideak eta duintasuna.
- Gizon-emakume horiei gehiengoaren kulturara egokitzen laguntzea (asimilazionismoa).
- Kultura guztiek errespetatuak izan behar dute (multikulturalismoa).
- Gaur egungo mundua: gizarte interkonektatua.
Pertsona eta Duintasuna
Zer da Pertsona?
Pertsona oro izaki adimendun bat da, bere existentziaz kontzientea, askea eta arrazionala. Horregatik da pertsona oro kontziente bere singulartasun indibidualaz, emakume edo gizon bakar eta errepikaezina izateaz.
Pertsona Ororen Duintasuna
- Pertsona orok bakarra eta errepikaezina izateagatik duen balio eta garrantzia adierazten du duintasun hitzak.
- Pertsonok zenbait eskubide ditugu duintasun dugulako.