Gizakia, Kultura eta Sozializazioa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB
2 Gizakia, izaki sinboloduna
Zergatik da erabat desberdina gizakion kultura? Ikasitakoa ondorengo belaunaldiei eskaintzeko dugun bidea gizakiok bakarrik erabili ahal dugulako: gizakiok bakarrik erabiltzen ditugu sinboloak.
Komunikazio sinbolikoaren bidez, pertsonek irakaspen zehatzak elkar truka ditzakete, aurkikuntzak partekatu edo eragiketa landuak antolatu.
Hizkuntza du gizakiak bere sinbolo multzorik garrantzitsuena. Hizkuntzarik gabe, giza pentsamendurik gehiena ez litzateke posible izango. Hizkuntzari esker ikasten dute haurrek beren gizarteak nola ulertzen duen mundua.
Beraz, hizkuntza funtsezkoa da gizartea antolatzeko orduan; kultura sortzeko eta zabaltzeko erabiltzen da.
Sozializazioa
Gizarte ingurunera moldatzeko, gizabanakoak kultura-ohiturak eta jarraibideak berenganatzen ditu. Jabetze prozesu horri sozializazioa deritzo.
Sozializazioaren ondorioz, gizabanakoak bere kulturaren balioen arabera jokatzen ikasiko du, taldearekin identifikatzera eta bertako kide sentitzera ere helduko da.
Faseak
Lehen mailakoa
Haurtzaroan gertatzen da, modu inkontzientean. Afektibitate-harremanak lantzen hasten dira: senitartekoekin, lagunekin, eskolakideekin. Haurrek aro honetan jokaerak imitatzen dituzte, eta nagusiek indartu egiten dizkiete imitazio-jokabide horiek sarien bidez edo, bestela, gaitzetsi, zigorrez baliatuz. Lehen fase hau bukatuko da haurrak familiak erakutsitako balioak euren gizarteko balioak direla ulertzean.
Bigarren mailakoa
Neska-mutilek euren jokabideak inguruan nagusi diren azturetara eta arauetara egokitzen jarraituko dute, baina oraingoan modu kontzientean. Eztabaida kritikoa garatzen ere hasiko dira aldi horretako nerabeak. Ikaste prozesu horretan, gizabanakoak lanaren banaketaren gizarte-irizpideak bereganatuko ditu, rol edo eginkizun multzoaren jardunean aritzeko prest egongo da.
Sozializazio eragileak
Lehen mailakoak
- Familia: Senitartekoek hizkuntza eta euren kulturarako oinarrizko balioak helarazten dizkiote.
- Berdinkideak eta koadrila: Errealitatearen eta arazoen gaineko bestelako ikuspegiak eskainiko dizkie haurrei.
Bigarren mailakoak
- Eskola: Espresuki gizarteratzeko helburua duena, jakintzak ez ezik, gizartean egoki moldatzeko trebetasunak eta bizikidetzarako arauak helarazten dizkio.
- Hedabideak: Gizabanakoak homogeneizatu egiten ditu.