Gizakia eta Morala: Askatasuna eta Determinismoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB

Gizakia: Izaki morala

Gizakia izaki morala da. Morala berezko alderdia da. Gizakia jaiotzerakoan ez da hutsik jaiotzen, naturak eta gizarteak emandako izaerarekin baizik.

Jaiotzez daukaguna ez dugu aukeratzen, baina ez da behin betikoa.

Mundura amaitu gabe gatoz

Norberak bukatu behar du:

  • Eraiki gure bizitza
  • Aukeratu gure bidea
  • Aukeratutakoa justifikatu behar dugu

Horregatik gara IZAKI MORALA

Kontzientzia morala

Jokatzea eta zuzen jokatzea gauza bera al da? EZ

Definizioa

“Zer dagoen ondo eta zer gaizki bereizteko erabiltzen ditugun printzipioz jabetzeko gaitasuna da”

Kontzientzia moralaren zereginak:

1.- Printzipio orokor horiek bizitzan gauzatzea.

2.- Autokritika egitea. Kontzientziari jarraitu edo ez.

Epaileak gara.

Egiten dugunaren erantzuleak izateko, kontzientzia morala izan behar dugu.

Kontzientzia moralik ez badago, erantzukizunik ez dago.

Askatasuna eta determinismoa

Zer da askatasuna?

Behin helburua ezarriz gero, norberak egitateak menperatu eta zuzentzeko ahalmena.

Bi ahalmen sartzen dira:

ADIMENA

NAHIMENA

Aurretik ezagutu ondoren aukeratu behar dugu

Bi askatasun mota:

1.- Barne askatasuna: Inongo eta inoren eragozpenik gabe, norberak aukera ezberdinen artean hautatzeko gaitasuna izatea.

2.- Kanpo-askatasuna: Askatasun fisikoari egiten dio erreferentzia. Mugitzeko askatasuna eta askatasun publikoak (botoa eman, iritziak eman, ekonomia askea...).

Biak loturik al daude? Ez dago zergatik. Diktadura batek bi askatasun mota mugatzen saiatzen da. Baina kanpo askatasuna mugatuta egon daiteke (preso baten kasuan) eta barne askatasuna ez (pertsonaren barne jarduera).

Askatasuna giza eskubideek aitortzen dute eta Konstituzioak jasotzen ditu

Determinismoa

  • KOSMOLOGIKOA: Patuaren existentzia onartzen du. (Zenon)
  • Lege unibertsal baten mende gaude eta guztia hala beharrez gertatzen da (Patua).
  • Gizakiaren kanpoan ez dago askatasunik. Zoriona lortzeko gizakiak bere baitan bilatu behar du egoera orekatua. Barneko bakea.
  • TEOLOGIKOA: Jainkoa orojakilea da. Oraina eta etorkizuna ezagutzen du. Horren aurka ezin ezer egin.
  • FISIOLOGIKOA: Herentziaz jasotzen dugun kode genetikoan gure izaera idatzita dago. Jaiotzen gara onak edo gaiztoak. Erantzukizun moralik eta legezkorik ez da ematen.

Determinismoa: jarraipena

  • PSIKOLOGIKOA: Motibo indartsuenak nahimena determinatzen du eta aukeratzeko ez dago askatasunik.
  • PSIKOANALITIKOA: Sena eta errepresioaren arteko oposizioa gertatzen da. Sarritan senak nahi du eta kulturak ez du onartzen. Orduan inkontzientean gordetzen da.
  • HEZIKETAKOA: Hainbat jokabide hobetsi egiten dira eta indartu sarien bidez. Gizakiak aukeratzen du, baina heziketaz baldintzatuta dago.
  • EKONOMIKO-MARXISTA: Sistema ekonomikoak baldintzatzen du kultura. Ideologiak, legeak, politika… eta gizakia bera era horrek baldintzatzen du.

Entradas relacionadas: