Gizakiaren Aldaketa Anatomikoak, Fisiologikoak eta Sozialak
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,14 KB
Aldaketa anatomikoak: HANKABIKO BIHURTZEA, klimaren aldaketaren ondorioz, beste lekuetara joateko, ez zen nahikoa zuhaitzetatik joatea, beraz bi hanketan ibiltzen hasi ziren.
ENTZEFALIZAZIOA, garunaren tamaina handitu egin zen konexio neurologikoekin batera, lanabesak egitea eta bizitza konplexuago bat izatea izan ziren faktore garrantzitsuenetarikoak. ESKUA LABURTZEA, zuhaitzetatik gero eta gutxiago joaten zirenez, eskuak txikitu egin zitzaien.
Aldaketa fisiologikoak: PLASTIKOTASUN BIOLOGIKOA, gure gorputza ez dago espezializatua guntzio jakinetarako eta oso erraza da hari kalte egitea, gizakiaren kasuan, biziraupena ez dago gorputzaren menpe, baizik eta hura erabiltzen ikasteko bereganatzen duen kulturaren menpe. UGALKETA BEREZITASUNAK, gizakiak ez ditu araldiak espeziea ugaltzeko, urteko edozein garaian ugaldu daiteke, gizakiak erotizatu eta pertsonalizatu egiten dugu sexua.
Aldaketa sozialak: BIZITZA SOZIALA AREAGOTZEA, taldean aritu behar ziren ehizatzeko, lanabesak egiteko... gainera, kideen arteko inerakzioa areagotu egin zen informazioa eta ezagutzak partekatzen. HIZKUNTZA, ezinbestekoa zen komunikatzeko modu eraginkor bat izatea.
Humanizazioa: apurka apurka gizakia ingurunearen presiotik askatuz joan zen eta erabat moldatzea lortu zuen. Bere egitura fisiologikoaren premiei erantzuteaz gain, mundu kulturala ere sortu zuen. Antropologoek humanizazioa edo gizatiartzea deritzote prozesu horri, gorputz antropomorfoa zuen hominido izatetik gizaki izatera eraman gintuen prosezuari. Homonizazio eta humanizazio prosezuak gurutzatu egin ziren giza hizkuntza agertu zenean, kontzientzea hasi zen sortzen pixkanaka. Bi prozesuak desberdindu egiten ditugu, bereizita ulertu ahal izateko; dena den, hein batean aldi berean gertatu ziren eta elkarren mendekoak izan ziren. Humanizazioaren azken emaitza kultura izan zen.
Faktoreak: Homonizaziotik humanizaziora arteko prozesua kulturaren sorrerarekin amaitu zen. Faktore hauek eragin zuten kulturaren sorrera: Sua aurkitzea, lanabesak egitea eta nekazaritzan eta abeltzaintzan aritu.