Gizakiaren eta Animalien arteko Desberdintasunak eta Eboluzio Teoriak

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Gure arbaso animaliekiko desberdintasunak

Desberdintasun biokimikoak, genetikoak eta anatomikoak

Ezaugarri biokimikoei eta genetikoei dagokienez, ez dago alde handirik gizakiaren eta antropoideen artean: gizakiok 23 kromosoma pare ditugu, eta tximino antropoide handiek 24.

Anatomiari dagokionez, gizakiok eta antropoideek oso ezaugarri desberdinak ditugu.

Giza anatomiaren ezaugarri nagusiak:

  • Hortz eta masailezur txikiak
  • Eskuaren forma eta trebetasuna
  • Bi hankatan eta zutik ibiltzeko gaitasuna
  • Garunaren garapena

Fixismoa

George Cuvierren teoriaren arabera, espezie guztiek, sortu zirenetik, bere horretan iraun dute, inolako aldaketarik gabe.

Fixismoaren beste muturrean eboluzionismoa dugu. Teoria horrek dioenez, unibertsoa eta bizi mota guztiak nolabaiteko garapenaren emaitza dira.

Eboluzionismoa XIX. mendean hedatu zen, transformismoaren bitartez hasi. Leclerc-ek eman zizkion lehen urratsak, baina Moreau de Maupertuis-ek hedatu zuen benetan. Transformismoaren arabera, lehen espezieak transformatu egin ziren beste espezie batzuk sortzeko.

Darwinismoa

Galapagos uharteetara eta Hego Amerikara bidaiatu ondoren, eboluzioari buruzko beste teoria bat azaldu zuen Londresen. Bidaia hartan egindako behaketak oinarri hartuta sortu zuten teoria berria.

Bere arabera, bizirik irauteko borroka sortzen da espezieen artean, izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak direlako. Hautespen naturala da horren emaitza: ingurunera moldatzeko gaitasunik handiena dutenek irauten dute bizirik, eta moldatzeko gai ez direnak hil egiten dira.

Mutazionismoa

Teoria honen arabera, eboluzio-prozesua mutazioen araberakoa izaten da. Bi aldaketa mota daude:

  • Modifikazioak: Ingurugiro aldaketek eragiten dituzte eta ez dira heredatzen.
  • Mutazioak: Izaki bizidunen geneetan sortutako aldaketak dira eta herentziaz jasotzen ditugu.

Teoria sintetikoa edo Neodarwinismoa

Hautespen naturalaren aldekoak eta mutazioaren defendatzaileak aurrez aurre aritu ondoren, teoria sintetikoa sortu zen.

Th. Dobzhansky-k eman zuen teoria sintetikoaren berri, Genetika eta espezieen jatorria lanean. Teoria hori lantzen hasi zen, zoologiako, paleontologiako, botanikako eta biologia molekularreko datuen bidez.

Teoria sintetikoaren arabera, mutazioak izaten dira organismoetan halabeharrez gertatu eta gero heredatu egiten diren aldaketen eragileak. Hautespen naturala, berriz, eboluzioaren oinarria dugu: baliagarriak ez diren aldaketak desagertu egiten dira, eta ongien moldatutako izakiek irauten dute bizirik.

Entradas relacionadas: