Gizakiaren Bereizgarri Espezifikoak: Zer egiten gaitu bakar?

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,23 KB

Gizakiaren Bereizgarri Espezifikoak

Ezaugarri fisiologikoak dira gizakiaren bereizgarri espezifikoen oinarri, eta horiei esker ingurunera erabat berria den modu batean egokitzen da: ingurunea gizakiaren beharretara egokituz.

Tresna Artifizialak Sortzeko Gaitasuna

Gizakia gai da tresna artifizialak, lanabesak, egiteko. Aurkitu edo eraikitako objektuak dira tresna horiek, eta aukera ematen diote inguruarekiko harremanak areagotzeko. Tresnei esker —errealitate jakin batzuk, hala nola harri zizelkatuak, aizkorak, lantzak— eraginkor izaten hasiko dira, eta gizakia tresna horiek egiten, lantzen eta hobetzen saiatuko da.

Hizkuntza eta Pentsamendua

Gizakiak hizkuntza ere badu. Esaten da gizakia arrazionaltasunak eta pentsatzeko gaitasunak bereizten duela gainerako animalietatik, eta egia da hori. Baina hizkuntza eta pentsamendua elkarri lotuta daude, eta gaur egun, hizkuntzari esker, errealitatean dituen esperientziak pentsamendutan antolatzen ditu. Horrek aukera ematen dio bizi dituen sentsazioetatik harago joan eta inguruan duen errealitateari zentzua eman eta mundu bihurtzeko. Hizkuntzak, gainera, aukera ematen dio, hitzaren bidez, errealitatearen esperientziak besteei komunikatzeko eta besteen berri izateko.

Autokontzientzia: Norbere Buruaz Jabetzea

Autokontzientzia "ingurukoaz konturatzea" da eta "norbere buruaz jabetzea". Bere buruari begiratzeko eta bere buruaz ohartzeko gai den izaki bakarra gizakia da.

Askatasuna: Aukeratzeko Ahalmena

Animaliek duten senari esker, modu zehatz batean erantzuten diete eragiten dizkieten estimuluei. Horregatik, espezie bateko animalia guztiek jokabide berdina izaten dute, eta horrela izan da animalien historian zehar. Gizakiak, berriz, estimuluen aurrean edo edozein egoeratan, ez du nahitaez modu bakarrean erantzuten. Hainbat aukera izaten ditu beti, eta bat "aukeratzen" du; hain zuzen ere, gizakiaren bereizgarri espezifikoa den askatasuna.

Gizartekoitasuna eta Komunitatea

Gizakiak talde sozial gero eta konplexuagoetan bizitzeko joera du, eta talde horietan errealizatzen da gizaki gisa. Gizakion ingurunea, beraz, beste gizaki batzuen bidez egituratuta dago, eta, ondorioz, esan dezakegu gizakiak berez duen ingurunea gizartea dela.

Entradas relacionadas: