Gizakiaren bilakaera: Hominizazioa eta ezaugarri bereziak
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,77 KB
Gizakiaren sorrera
Gizakiok eta beste primate antropomorfoek arbaso komunak ditugu, hau da, enbor ebolutibo bera dugu.
Hominizazioa
Gizakien eta primate antropomorfoen arteko desberdintasun biologikoak eragin zituen prozesua da:
- Bipedoak izatea.
- Aurpegiaren eta hortzen aldaketa.
- Burmuina handitzea.
Gizatiartzea edo humanizazioa
Komunikatzeko eta elkartzeko era berriak garatzen hasteko prozesua da, jokamoldeak eta garapena eraldatu zituena.
Homo ergaster
Garezurraren edukiera handitzen da berriro. Altuera eta pisua ere handitzen dira. Masailezurrean aldaketak agertu ziren. Baliteke hizkuntza motaren bat erabili zuen lehen hominidoa izatea.
Homo erectus
Sua erabili izanaren lehen arrastoak agertu ziren.
Homo antecessor
Ezaugarri propioak dituen espeziea da, eta duela zortziehun mila urte Europan bizi izan zen lehena. Homo horrengandik garatu ziren espezie berriak Europan. Beste ikerlari batzuen ustez, antecessor toki jakin bateko aldaera da.
Azken tesi hori egia bada, Homo heidelbergensis erectus-en eboluzioa da. Espezie horrek dagoeneko bereganatua du sapiens-ek duen besteko garun-edukiera ia-ia.
Suaren erabilera zabaldu zen. Bestalde, lurperatze-errituak agertu ziren; hori dela eta, ez dago dudarik: mundu sinbolikoan sartzen gara.
Teknologia berezia, lotura soziala, mundu sinbolikoa, hizkuntza eta beste ezaugarri batzuk garatu ziren Homo neanderthalensis eta Homo sapiens espezieetan.
- Batzuen ustez, gure espeziea Afrikatik dator, eta erectus-engandik eboluzionatu zuen.
- Badago kontrakoa dioen beste tesi bat: hainbat espezietako eboluzioaren ondorioz, sapiens espeziea planeta osoan garatu zen aldi berean; Europari dagokionez, heidelbergensis espeziearen eboluzioa da, alegia.
Bukatu al da eboluzioa?
Eboluzio-prozesua bi garai handitan banatu izan da: eboluzio aurrebiologikoa eta eboluzio biologikoa (denboraren poderioz, lurra populatzen duten izaki bizidun guztietan eraldatu zena).
Jakina, eboluzio aurrebiologikoa bukatu zen. Baina, zer gertatzen da eboluzio biologikoarekin? Jarraitzen al du oraindik prozesu horrek? Zientzialari guztiek erantzun baiezkoa ematen dute: bai.
Hala ere, eboluzioak ez ditu gizakiarengan ezaugarri berberak, eboluzio biologikoak kultura-eboluzioarekin bat egiten baitu. Beraz, eboluzioaren fase berri batean gaude.
Eboluzio biologikoan indarrean dauden legeak ez dira giza eboluzioaren fase honetan gertatzen. Kultura-eboluzioan helburuak eta metodoak desberdinak dira; aurrerapen teknologikoek, garapen ekonomikoek, botereak... sarritan aldatu dituzte eboluzio biologikoaren legeak.
Gizakiaren berezko ezaugarriak
Nahiz eta pongidoak eta giza espeziea primateen familiakoak izan, bilakaerak beste espezietatik urrundu du giza espeziea.
Ezaugarri fisiologikoak
Ikuspegi biokimikotik eta genetikotik begiratuta, gizakiaren eta antropoideen artean ez dago desberdintasun handirik. Desberdintasun anatomikoak, ordea, ugariak dira, eta hautespen naturalak eragin zituen.
Zutik ibiltzeko joera
Gizakiak zutik ibiltzeko gaitasuna lortu zuenean, zenbait aldaketa gertatu ziren giza anatomian.
Pelbisa
Gizakiaren pelbisa laburra eta zabala da; pongidoena, ordea, luzea eta estua. Horregatik, pongidoek ez dute denbora luzean zutik irauteko eta aldi berean ibiltzeko gaitasunik.
Bizkarrezurra
Pongidoetan bizkarrezurrak burmuinarekin bat egiten du atzealdean; horregatik, pongidoek burua aurrerantz dute, zintzilik. Giza espeziean, ordea, bizkarrezurra burmuinari lotzen zaio haren erdian. Lotura horrek giza burmuinaren garapena ahalbidetzen du.
Esku askeak
Zutik ibiltzeko gaitasunari esker, eskuak libre geratzen dira. Giza eskuak beste hatzen aurkako posizioan jar daitekeen hatz bat duenez, gizakiek esku-lan bereziak eta zailak egiteko erraztasuna dute.
Ahoaren eta hortzen aldaketak
- Ahoak gauzak harrapatzeko, mozteko eta manipulatzeko funtzioa galdu zuen. Ahoa libre geratzen da adierazpen eta komunikazio funtzioak betetzeko.
- Masailezurra txikitu eta kokotsa garatzen da.
- Hortzak neurriz txikitzen dira, eta indarra galtzen dute.
Burmuinaren garapena
Zutik ibiltzeko gaitasuna duen izakiak bakarrik izan dezake horren burmuin garatua.
Baina giza burmuinaren berezko berezitasuna bere ahalmen kopuruan, barietatean eta konplexutasunean datza. Neurofisiologo batzuen ustez, sinbolizazio-ahalmena da gainerako animalietatik bereizten gaituena, hau da, gizakiari bakarrik dagokio sinboloen bitartez harremanak izatea, eta hori posible da burmuinak dituen berezko berezitasun horiei esker.