Gizakiaren Eboluzioa eta Gizartearen Eragina

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,19 KB

Eboluzio Sintetikoa: Darwinen hautespen naturalaren teoria eta mutazioaren oinarri genetikoak uztartzen ditu. Mutazioak, organismoetan halabeharrez gertatu eta heredatzen diren aldaketen eragileak dira. Hautespen naturalak, eboluzioa bultzatzen du: ongien moldatutako izakiek irauten dute, eta gainerakoak desagertzen dira.

Gizakia, izatez soziala?

Baietzaren aldeko argudioak

Aristotelesek gizakia animalia politikotzat jo zuen, gizartekoia izatez. Bere ustez, gizakiak gizartea eta kultura behar ditu bere gaitasunak garatzeko. Gainera, gizakia da gizartean bizi daitekeen bakarra.

Ezezaren aldeko argudioak

Gizartean bizitzea ez da naturaren eskakizuna. Gizartea antolamendu artifiziala da, elkarrekin bizitzeko beharraren ondorioz sortua, gatazkak saihesteko. Gizartea gizakien arteko kontratu baten emaitza da.

Gizakiaren Portaera-desberdintasunak

  • Sinbolizatzeko gaitasuna: Gizakiak sinboloen bidez komunikatzen dira, animaliek zeinu naturalak erabiltzen dituzten bitartean.
  • Errealitatearen pertzepzioa: Adimenari esker, gauzak gutaz kanpoko errealitatetzat hartzen ditugu, baina aldi berean badakigu gurekin zerikusia dutela. Animaliak, ordea, estimulutzat hartzen dituzte.
  • Norberaren gorputzaren sentimendua: Giza errealitatea ulertzeko, ezinbestekoa da giza gorputza ezagutzea. Gorputzak norberaren izatearen, egoeraren, indarren, mugen eta nahien berri ematen digu.
  • Munduari irekita egotea: Adimenari esker, espazioan eta denboran egokitutako egoerez haraindi dauden gauzak ulertzeko gai gara.
  • Aukeramena: Gure senezko nahiei ezetz esateko eta gure etorkizuna aukeratzeko gai gara.
  • Betiereko bilakaera: Gizakia etengabeko bilakaeran dago, inoiz ez dago bukatuta.
  • Introspekzioa: Gizakiak zer eta nola egingo duen erabakitzen du, ideiak eta proiektuak sortzen ditu.
  • Imajinatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna: Irudimenari esker, proiektuak eta idealak sortzen ditugu; eta arrazoimenaren bidez, haiek antolatzen ditugu eta giza bizimoduak eraikitzen ditugu.

Entradas relacionadas: