Gizakiaren Eboluzioa: Hominido Garrantzitsuenak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB

  • Australopitekoak

    Arbaso antzinakoenak dira. Beren aztarna zaharrenak Kenyan aurkitu ziren (Hegoafrikan ere bai). Australopitekoen artean ospetsuena afarensisa da, eta Lucy izena jarri zioten. Haren hezurdura ia osorik aurkitu zuten, fosil bihurtuta. Emea zen, burezur txikia zuen, zutik ibiltzen zen, eta kumeak izan zituen. Bere aztarnek 3,2 milioi urte dituzte gutxi gorabehera.

  • Homo habilis

    "Gizaki trebea" esan nahi du. Tresna xumeak erabiltzen zituztela frogatzen dute hauen aztarnek. Zuhaitzetan ere bizi ziren, ez bakarrik lurrean. Hominido hauen garaiera Australopitekoarenaren antzekoa zen, baina garezurra haiena baino handiagoa zuten. Tanzanian bizi izan ziren, orain dela 1,9-1,6 milioi urte.

  • Homo erectus

    Bi oinen gaineko jarrera finkatua zuten, horregatik izen hau. 1,8 milioi urtetik 300.000 urtera bitartean bizi izan ziren, denbora luzez. Asia, Afrika eta Europan aurkitu dira beraien aztarnak. Esan ohi da gizaki modernoarekin ere bizi izan zirela.

  • Homo neanderthalensis

    Europa eta Asiako eremu batzuetan bizi izan ziren. Izen hau Neander haranetik dator (beren fosilak aurkitutako lekutik). Orain dela 230.000-18.000 urte inguru bizi izan ziren. Burezur luzanga eta handia zuten, kokotsik gabekoa, hezurdura zabal eta sendoa, eta garaiera txikia. Hezurrezko eta harrizko tresnak egiten zituzten. Hildakoak lurperatzen zituzten jada.

  • Homo antecessor

    1994an, Atapuercan aurkitu ziren gizaki altu eta indartsu baten fosilak. Gaur egungo gizakiak baino burezur txikiagoa zuen. Duela 800.000 urte inguru bizi izan ziren. Beraz, Neanderthalgo gizakiaren aurrekoa izan zen (horregatik, Homo antecessor izena).

  • Cro-Magnongo gizakia

    Homo sapiens izendatzeko modu klasikoa da (gaur egungo gizakia). Fosil antzinakoenak orain dela 40.000 urte ingurukoak dira. Europako kobekin lotu ohi da, pinturengatik. Hauekin batera, Goi Paleolitoa hasi zen. Gaur egungo gizakiarekin alderatuta, ez dago alde handirik, kultura-arloan izan ezik.

Argi geratu behar da gizaki horiek ez direla elkarren ondorengoak. Gizaki modernoaren aurrekariak dira. Ez dute kate oso bat osatzen, baina adierazten dute giza espeziea beste espezie batzuen ondorengoa dela, eta horiek desagertuta daudela.

Entradas relacionadas: