Gizakiaren Eboluzioa: Hominizazioa eta Gizatiartzea

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,15 KB

Gizakiaren Sorrera eta Arbaso Komunak

Gizakiek eta txinpantzeek DNAren informazioaren %95,5 berdina dute. Horrek argi erakusten du gizakiok eta beste primate antropomorfoek arbaso komunak ditugula, hau da, enbor ebolutibo bera dugula. Baina denboraren joanean, gizakia bereizten joan zen gainerako primateetatik bi prozesuren bidez:

Hominizazioa

Hominizazioa gizakia primate antropomorfoen artean dauden desberdintasun biologikoak eragin zituen prozesua da. Prozesu horrek eraldaketa hauek ekarri zituen:

  • Bipedoa izatea.
  • Aurpegiaren eta hortzen aldaketa.
  • Burmuina handitzea.

Gizatiartzea edo Humanizazioa

Komunikatzeko eta elikatzeko era berriak garatzen hasteko prozesua da, joko-moldeak eta garapena eraldatuko zituen prozesua, hain zuzen ere.

Eboluzioaren aldi batean, hominizazioa eta gizatiartzea batu eta elkarri lotu ziren. Gizakiok eta primateek partekatzen dituzten azken arbasoetatik aldaketa batzuk gertatu ziren, eta bien enbor genealogikoa bereizi zen. Era berean, gizaki modernoa ekarri zuen enborra ere zatitu egin zen hainbat adarretan.

Homo Generoaren Bilakaera

Guri interesatzen zaigun lerroa Homo generoa da. Lerro horren hasiera Australopithecus garhi da (duela bi milioi urtekoa, Etiopian aurkitua). Ezaugarriak: garezurraren edukiera 500 cc-tik gorakoa izatea eta burmuinaren bekoki-lobuluaren handitzea izan ziren.

  • Homo ergaster (1,7 eta 1 milioi urte bitartekoa): Garezurra handitzen da berriro (ia 1000 cc-koa izateraino). Horrekin batera, altueraren eta pisuaren handitzea ere bai (lehenengo aldiz altuera 1,70 m-koa).
  • Homo erectus (milioi bat eta ehun mila urte bitartekoa): Afrikan Homo ergaster-ek eboluzionatu zuen eta Homo erectus agertu zen. Tresna konplexuagoak (burubiko aizkorak) eta sua erabilita izanaren lehenengo arrastoak aurkitzen ditugu. Europara eta Asiara joaten lehenak izan ziren.
  • Homo antecessor (duela milioi bat eta bostehun mila urtekoa): Atapuercako homoa da. José Luis Arsuaga biologoaren eta haren taldearen arabera, ezaugarri propioak dituen Europako espeziea da, eta duela 800 mila urte bizi izan zen lehenengoa. Beste ikerlari batzuen ustez, antecessor toki bateko aldia da, hau da, aurreko espeziearen aldaera edo hurrengoarena.
  • Homo heidelbergensis (duela laurehun mila urte): H. heidelbergensis erectus-en eboluzioa da. Espezie horrek dagoeneko bereganatu du sapiens-ak duen besteko garun edukiera ia (1350 cc). Anatomia aldetik oso antzekoa da, eta jarrera soziala ere berdintsua da. Taldeko loturak indartu ziren, beharbada lotura afektiboak ere indartu zirelako. Ehizatzeko talde teknikak garatu ziren. Lurperatze-errituak agertu ziren, mundu sinbolikoan sartzen garela adieraziz.

Hizkuntza eta beste ezaugarri batzuk Homo neanderthalensis eta Homo sapiens espezieekin garatu ziren. Europan, Homo neanderthalensis H. heidelbergensis-en eboluziotik dator.

Bukatu Al Da Eboluzioa?

Eboluzioa bi garai handitan banatu daiteke:

  1. Eboluzio Aurrebiologikoa: Materia bizigabea materia organiko bihurtu zen garaia. Eboluzio aurrebiologikoa bukatu zen, Lur Planetan egun ez baitago halako eboluzio bat gertatzeko baldintzarik. Zientzialariek diotenez, oraindik jarraitzen du prozesu honek: materia bizigabea materia organiko bihurtu baitzen, zelula bakarrean hasi eta hauek lurrean bizi diren izakietan eraldatu.
  2. Eboluzio Biologikoa: Espezie guztiak astiro-astiro aldatzen jarraitzen dute, ez da gizakiaren agerpenagatik gelditu, zenbait filosofok uste zuten bezala. Eboluzioaren fase berri batean gaude, eboluzio biologikoan indarrean dauden legeak ez dira giza eboluzioaren fase honetan gertatzen.

Gizakiaren Berezko Ezaugarriak

Ezaugarri hauek beste espezietatik urrundu dute giza espeziea, are gehiago adimenari, kulturari edo moralari dagokionez.

Ezaugarri Fisiologikoak

Ikuspegi biokimikotik eta genetikotik begiratuta, gizakiaren eta antropoideen artean ez dago desberdintasun handirik. Desberdintasun anatomikoak, ordea, ugariak dira, eta hautespen naturala eragin zuten:

  • Zutik ibiltzeko joera: Zutik ibiltzeak zangoak luzatu zizkion gizakiari, eta oinek gauzak harrapatzeko gaitasuna galdu zuten. Ibiltzen hasitakoan, finkatzeko gaitasuna eskuratu zuen, pongidoek ez duten gaitasuna, hain zuzen.
  • Pelbisa: Gizakiaren pelbisa laburra eta zabala da; pongidoena, ordea, luzea eta estua, horregatik, ez dute gaitasunik zutik ibiltzeko.
  • Bizkarrezurra: Pongidoetan, bizkarrezurrak burmuinarekin bat egiten du atzealdean, horregatik pongidoek burua aurrerantz dute "zintzilik". Giza espeziean, ordea, bizkarrezurra burmuinari lotzen zaio haren erdian, eta lotura horrek giza burmuinaren garapena ahalbidetzen du.
  • Esku Askeak: Zutik ibiltzeko gaitasunari esker, eskuak libre gelditzen dira, eta eskuek gauzak erabiltzeko trebetasun handia lortuko dute. Horrez gainera, giza eskuek beste hatzen aurkako posizioan jar daitekeen hatz bat dutenez, gizakiek esku lan bereziak eta zailak egiteko erraztasuna izango dute.

Hominizazio Prozesuko Ahoaren Aldaketak

Hominizazio prozesuan gertatutako aldaketa aipagarrienak:

  • Ahoak gauzak harrapatzeko, mozteko eta manipulatzeko funtzioa galdu zuen; eskuez egiten da orain. Ahoa eta muturra txikiago bihurtu eta ezpainetako muskuluak mehetu ziren, beraz, ahoa aske geratzen da adierazpen eta komunikazio funtzioak betetzeko.
  • Masailezurra txikitu eta kokotsa garatzen da.
  • Hortzak neurriz txikitzen dira, eta indarra galtzen dute.

Burmuinaren Garapena

Zutik ibiltzeko gaitasuna duen izakiak bakarrik izan dezake horren burmuin garatua. Burmuinaren bilakaera prozesua ez da oraindik bukatu. Giza burmuinaren berezko berezitasuna bere ahalmen kopuruan, barietatean eta konplexutasunean datza. Sinbolizazio ahalmena da gainerako animalietatik bereizten gaituena.

Entradas relacionadas: