Gizakiaren Eboluzioa eta Kultura: Darwinetik Barandiaranera
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB
Darwinen Teoriaren Oinarriak
- Izaki bizidun guztiek antzeko jatorria dute.
- Espezieen eboluzioa: etengabe agertzen, aldatzen eta desagertzen ari dira.
- Gradualismoa: espezieen aldaketak pixkanaka ematen dira.
- Hautespen naturala: Espezie bakoitzak bere bereizgarritasun genetikoak ditu.
Hominizazioa: Gizakiaren Eboluzioa
Hominizazioak gizakiaren eboluzioa esplikatzen du, froga zientifikoak erabiliz. Orain dela 7 milioi urte, gizakiak eta tximpantzeak arbaso berdinak partekatu genituen. Horrek ez du esan nahi gizakia tximinotik datorrenik, baizik eta gizakiak eta tximpantzeek arbaso berdinak partekatzen genituela.
Prozesu hau oso luzea izan da. Orain dela 4 milioi urte, tximpantzeetatik bereiztu eta lehen gizakiak sortu ziren. Gure garapen ebolutiboan, Homo Sapiens da bizirik irauten duen gizakia.
Humanizazioa: Kultura eta Adimenaren Garapena
Hominizazio prozesuan gizakiaren aldaketa anatomikoak, fisiologikoak edo genetikoak ikertzen dira. Humanizazioan, aldiz, giza espezieak izandako garapen kulturala ikasten da.
Garapen biologiko baten adibide izateaz gain, eboluzio kulturalaren emaitza gara ere. Gizakiak kultura sortzen duen momentutik humanizazioa martxan jarri da. Beraz, humanizazioak kulturaren eta adimenaren eraginez sortutako aldaketak ikertzen ditu.
Kulturaren Garrantzia eta Transmisioa
Gizakiak kultura burutzerakoan komunitate batean dagoela jabetzen da. Besteekin batera, sortzen ditugun arau eta ohiturak partekatzen ditugu.
Kultura gara dadin, transmisioa ematea ezinbestekoa da. Besteengandik kultur eredu eta portaerak ikasten ditugu (adibidez, hizkuntza, portaera). Besteengandik ikasitakoa, normalean, zuzena iruditzen zaigu. Nahiz eta kultur ohitura batzuk logikarik gabekoak izan, komunitate bateko partaide bagara, ohitura horiek zentzuzkoak irudituko zaizkigu (adibidez, jokabide matxistak edo sexistak).
J.M. Barandiaranen Ikerketak eta Euskal Kultura
Barandiaranek Alemaniako, Frantziako edo Ingalaterrako antropologoek burututako ikerketak bere teoriaren abiapuntu izan zituen. Europako ikerlarientzat, duela 200 mila urte, Afrikako kontinentean Homo Sapiens giza taldea sortu zen. Biziraupen arrazoiengatik, Afrikako kontinentetik mugitzen hasi eta Europarantz (duela 100 mila urte), Asiarantz eta Amerikaranz abiatu ziren. Migrazio mugimendu hauek frogatuta daude, bai Afrikan eta bai Europan ehunka aztarnategi ikertu direlako.
Barandiaranen Azken Ondorioak:
- J.M. Barandiaranek egindako ikerketa arkeologikoei esker, badakigu Europako Homo Sapiensaren presentzia Euskal Herrian oso garrantzitsua izan zela.
- Kantauri isurialdean bizitzen hasitako Homo Sapiens haiek ekonomia, gizartea eta kultura garatu zituzten. Gizaki haiek identitate jakin bat gorde eta mantendu zuten.
- Euskal Herrian aurki daitekeen kultur eredua historiaurreko arbaso haien antzekoa da; beraz, euskal kultura Europako kulturarik zaharrenetakoa litzateke.
Identitate berezia: Tradizioa gorde/mantendu baina aldi berean modernizatu.