Gizakiaren Ezaugarri Fisiologikoak eta Lamarckismoa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB
Ezaugarri fisiologikoak
Gainerako animalietatik bereizten gaituzten ezaugarri fisiologiko batzuk honako hauek dira:
- Zutik ibiltzeko joera: Gizakiak zutik ibiltzeko gaitasuna lortu zuenean, zenbait aldaketa gertatu ziren giza anatomian. Gizakia ibiltzen hasi zenean, finkatzeko gaitasuna eskuratu zuen, pongidoek ez duten gaitasuna, hain zuzen ere.
- Pelbisa: Gizakiaren pelbisa laburra eta zabala da; pongidoena, luzea eta estua. Horregatik, ez dute denbora luzean zutik ibiltzeko gaitasunik.
- Bizkarrezurra: Pongidoetan bizkarrezurrak buruarekin bat egiten du atzealdean, horregatik pongidoek burua aurrerantz dute. Giza espeziean, bizkarrezurra buruari lotzen zaio haren erdian. Giza burmuinaren garapena ahalbidetzen du.
- Esku askeak: Zutik ibiltzeko gaitasunari esker, eskuak libre geratzen dira, eta eskuek gauzak erabiltzeko trebetasun handia eskuratuko dute; gizakiek esku-lan berezi eta zailak egiteko erraztasuna izango dute.
Hominizazio-prozesuan hamaika aldaketa sortu ziren. Aipagarrienak:
- Ahoak gauzak harrapatzeko, mozteko eta manipulatzeko funtzioa galdu zuen, eskuez egiten baitira. Ahoa eta muturra txikiago bihurtu eta ezpainak mehetu ziren. Ahoa aske geratzen da adierazpen- eta komunikazio-funtzioak betetzeko.
- Masailezurrak txikitu eta kokotsa garatzen da.
- Hortzak neurriz txikitzen dira, eta indarra galtzen dute.
Lamarckismoa
Eboluzioari buruzko lehen teoria osatua Lamarck-ek (1744-1829) proposatu zuen. Fixismoaren aurka borrokatu zen, eta honakoak formulatu zituen:
- Izaki bizidunak, historian zehar, mailaz maila bilakatuz joan dira, organismo sinpleenetatik organismo konplexuagoetara.
- Ingurunera moldatu beharrak bultzatu ditu izakien mailaz mailako aldaketak.
- Ingurunera moldatzeko erabili diren organoak garatu eta hobetu egin dira.
- Ingurumenaren eraginak bizidunen organismoetan egokitzapenezko aldaketak sor ditzake.
- Moldaketan lortutako ezaugarriak heredagarri bihurtzen dira.
Ezin izan zuen frogatu aipatutako aldaketak heredagarriak direnik, adibidez:
- Zuhaitzen hostoekin elikatzen denez, jirafaren gorputz osoak gora egiteko joera du. Horren ondorioz, aurretik zituen hankak eta lepoa luzatu egin zaizkio.
- Ahatea eta antzara uretan bizi direnez, behatz arteko mintza garatu egin zaie igeri ahal izateko.