Gizakiaren Ezaugarriak eta Jatorri Biologikoaren Teoriak
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,52 KB
1. Sarrera: Gizakiaren konplexutasuna
Izaki bizidunak eta animaliak gara. Baina, gizaki gisa, zenbait bereizgarri ditugu: errealitate konplexu bat dugu eta alderdi desberdin batzuk hartu behar ditugu kontuan:
- Alderdi psikologikoa: Gai gara pentsatzeko, sentitzeko, gogoratzeko eta hunkitzeko.
- Alderdi biologikoa: Izaki bizidun animaliak gara, zehazki primateen barruko Homo sapiens espeziea.
- Alderdi soziala eta kulturala: Ezinbestekoa dugu beste gizaki batzuekin harremanetan egotea, izaki sozialak garelako. Gizartean bizi gara, kultura jakin baten barruan.
- Alderdi pertsonala: Pertsonak gara; pentsatzeaz, sentitzeaz eta erabakitzeaz gain, gure pentsamendu, sentimendu eta erabakiez kontziente ere bagara. Gogoetazko kontzientziarako gaitasuna dugu: gure bizitza bakoitzak duen balio bakar eta errepikaezinez ohartzera eta balioestera irits gaitezke.
2. Alderdi biologikoa
Gizakiaren sailkapen taxonomikoa
Zer gara? Geure burua sailkatzeko hainbat modu aurkitu ditugu:
- Erreinua: Animalia
- Tipoa: Kordatuak
- Subfiluma: Ornodunak
- Klasea: Ugaztunak
- Ordena: Primateak
- Familia: Hominidoak
- Generoa: Homo
- Espeziea: Homo sapiens
Giza espeziearen jatorria
Hainbat teoria daude giza espeziearen jatorria azaltzen saiatzen direnak:
- Fixismoa: Izaki bizidunen ezaugarriak iraunkorrak eta finkoak dira, ez dira aldatzen denboraren joanean. Kreazionismoarekin lotzen da.
- Kreazionismoa: Espezie bizidunak Jainkoak sortu zituen munduaren hasieran eta, ordutik, espezie guztiek finko eta aldaezin irauten dute betiko.
- Eboluzionismoa: Espezie bizidunak aldatu egiten dira denboran zehar. Aldaketa horien zergatia eta modua hurrengo teoriek azaltzen saiatzen dira:
Lamarckismoa
XIX. mende hasieran hasi zen ideia hau garatzen. Honek esaten du geureganatutako aldaketak eta ezaugarriak transmititu egiten direla belaunaldiz belaunaldi; hau da, geureganatutako ezaugarriak heredagarriak direla. Bestalde, honek beste ideia nagusi bat zuen: funtzioak organoa eratzen duela. Hau da, organo bat maiz eta maiz gauza baterako erabiltzeak haren egitura aldarazi egiten duela.