Gizakiaren Ikuspegi Filosofikoa: Gorputzaren eta Arimaren Azterketa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB
Gizakiari Buruzko Ikuspegi Filosofikoa
Gorputzari Buruzko Hausnarketa Filosofikoaren Historian Zehar
Mendeetan zehar, asko aldatu da gizakia ulertzeko modua; izan ere, ingurune fisikoa eta une historikoa aldatu diren heinean, pentsalarien bizimodua eta pentsaera ere aldatu dira, baita haien teoria antropologikoak ere. Filosofiaren aldi luze bat igaro zen Platonen eta Tomas Akinokoaren artean, eta tarte horretan, gizakia bitarteko izaki bat zela pentsatzen zuten, bi errealitatetan banatuta eta haiez osatuta zegoela:
- Arimaren jainkozko hatsa: Inmateriala eta hilezkorra da. Arima eta gorputza kontrako elementutzat hartzen zituzten, Aristotelesek eta filosofia helenistikoek izan ezik.
- Materiazko gorputzaren zama astuna: Gorputza arimaren mende dago, edo horrela egon beharko luke.
3.1. Platonen Dualismoa
Platonen arabera, gizakiari arrotz zaio gorputza, eta arimarekin bakarrik identifikatzen da. Gurdi hegaldunaren mitoan, auriga batek bi zaldi hegaldun gidatzen ditu: zaldietako bat zuria, ederra eta zintzoa da; bestea, aitzitik, beltza, itsusia eta gaiztoa. Oso zaila da gurdia gobernatzea. Auriga indartsua bada, gurdiak hegan egiten du; zaldiek hegalak galtzen badituzte, ordea, gurdiak beherantz egiten du, lurrerantz. Arima lurrera erortzen denean, hilobi (sema) edo gorputz (soma) batean sartuta geratzen da. Gurdi hegaldunaren mitoak ideia nagusi bat helarazten du: giza arima, batetik, jainkozko izaeraren bikaintasunaren parte da (giza jokabidea gidatu behar duen arrazoia, aurigak irudikatzen duena), eta bestetik, gorputzak berezkoa duen materiazko eta pasiozko izaeraren parte (zaldiek irudikatzen dute).
3.2. Aristotelesen Hilemorfismoa
Platonek gorputzaren ikuspegi negatiboa jaso eta helarazi zuen. Aristotelesek, berriz, berak fisikaren arloan egindako ikerlanak hartu zituen abiapuntutzat, gizakia azaltzeko. Beste ezer baino lehen, materia (hyle) gara. Aristoteles ez zegoen ados bere maisu Platonen sistema dualistarekin, arima eta gorputza ez direlako entitate bereizgarriak. Aristotelesen ustez, arima gorputzaren forma (morphe) da. Hortaz, arima bizi-iturri bat da. Horregatik, Aristotelesek hiru arima mota bereizi zituen, bizi motaren arabera: begetatiboa, arrazionala edo gizakiena, sentipenduna edo animaliena.
Gizakiari Buruzko Hausnarketa Filosofikoa Historian Zehar
Labar-artearen lehendabiziko irudi antropomorfikoetan dagoeneko hauteman daiteke gizakien bizimoduaren nolabaiteko kontzientzia. Txinatar kulturak giza sentimenduak aztertzea du ardatz, eta moralaren inguruko jakinduria bikaina eta sakona du. Ekialdeko erlijioek gizakiaren ikuspegi dualista dute: gizakiak naturaz gaindiko elementu bat du izugarri, arima hilezkorra. Ekialdeko dualismo horrek eragin zuzena izan zuen Pitagorasengan eta Platonengan, eta Mendebaldeko kulturan. Greziar filosofiaren garai guztietan ideia berari heldu zioten: gizakia beste animalietatik bereizten duena haren arrazoimena da. Beste alde batetik, gizakiak izaera soziala duela ere azpimarratzen zuten. Tradizio judu-kristauaren arabera, Jainkoak sortu zuen gizakia. Hori dela eta, gizakia Jainkoaren mende dago. Baina, era berean, transzendentziarekin harreman pertsonal bat dagoela dio.