Gizakiaren jatorria eta eboluzio-teoriak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,57 KB
1. Gizakia
Jatorria:
- Fixismoa
- Eboluzionismoa
- Tximinotik gatoz, aldaketak prozesuan (Darwin)
- Zientzia da defendatzailea
- Osagaiak: Naturala (berezkoa) / Kulturala (ikasitakoa)
Fixismoa
Fixismoa: Gizakiaren jatorriaren inguruko pentsaera bat da. Ideia honen arabera gizakiak Jaunekoak edo Jainkoak sortu zituen eta gizaki honek ez ditu aldaketak jasan. Teoria honen defendatzaileak erlijioaren eta pentsaera mitikoen aldekoak dira.
Darwin
Darwin: Eboluzionismoa defendatzen zuen zientzialari bat zen. Bere teoriaren arabera gizakia tximinotik datorrela azaltzen zen; bizitzan naturak hautatzen dituena —indartsuenak— aurrera egiten du.
Nerbio sistema
Nerbio sistema: Jaiotzez nerbio-sistema sinplea duten espezieak gehiago ikasten dute jaiotzetik garuna garatuta duten espezieak baino.
Kultura
Kultura: Gure mugak gainditzeko gizakiak sortu duen guztia da kultura; ingurune batetara moldatzeko eta gero ingurune hori hobetzeko gizakiak duen gaitasuna.
Hizkuntza
Hizkuntza: Gizakiok elkarrekin komunikatzeko dugun gaitasuna.
Natura
Natura: Berezkoa dena adierazteko erabiltzen den terminoa.
Hiria
Hiria: Kultura bereko gizaki multzoa; gizakiak osatutako komunitate bat.
2. Ashley Montagu
- Herri bakoitzak bere kultura propioa du.
- Herri bakoitzeko kulturak gizaki baten bizitza nola izango den baldintzatzen du.
- Kultura eta gizakiaren bizitza estu lotuta daude.
- Gizakiaren bizitza kulturak erakutsi diona da.
- Gizakiak denborarekin ikasten duen guztia kultura bihurtzen da.
3. Teoriak
Fixismoa
Fixismoa: Cuvier naturaltasunaren ikuspegitik proposatu zuen. Teoria horren arabera espezie guztiak independenteak dira, eta sortu zirenetik berdin iraun dute, inolako aldaketarik gabe.
Eboluzionismoaren hasierako urratsak
Teoria eboluzionista:
- Leclerc-ek eman zituen lehen urratsak, baina Moreau de Maupertuis-ek osatu zituen.
- Transformismoa: Espezieak denboran zehar transformatu egin dira, eta horrela beste espezie batzuk sortu dira.
- Lamarckismoa: Animaliak bizirauteko inguruneetara moldatzen ziren eta horrek organismo sinpletik konplexura transformatu ditu. Prozesu horren bidez geureganatutako ezaugarriak heredatzen direla uste zuen.
Darwinismoa
Darwinismoa: Galápagos uharteetara egin zuen bidaia; han ikusi zuena azaltzeko, animaliek borrokatzeko duten gaitasuna eta hautapen naturala nabarmendu zituen: indartsuenak bizirauten dute.
Mendel eta ondorengoak
- Mendel: Mendelen azterketek heredagarritasunari eta mutazioari buruzko ulermena zehaztu zuten.
- Hugo de Vries-ek bi aldaketa mota bereizi zituen: modifikazioak (ingurumen-aldaketek eragindakoak eta ez direnak heredagarriak) eta mutazioak (geneetan gertatzen diren aldaketak eta heredagarriak direnak).
Teoria sintetikoa
Th. Dobzhansky: Teoria sintetikoa proposatu zuen. Mutazioen eta hautapen naturalaren arteko nahasketa izan zen: mutazioek aldaketak sortzen dituzte eta hautapen naturala baliagarriak ez diren aldaketak desagerrarazten ditu. Ongien moldatutako izakiak irauten dute bizirik.