Gizakiaren Jatorria: Eboluzioa, Hominizazioa eta Ikuspegi Filosofikoak
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,56 KB
Gizakiari buruzko ikuskera filosofikoak
1.1 Eboluzioaren teoria eta hominizazioa (Joxe Miguel Barandiaran)
Gizakiak betidanik galdetu dio bere buruari bere jatorriaz. Mendeetan zehar, erlijio nagusiek jainko sortzailea errealitatearen arduraduna dela mantendu dute. Kristautasunak eta erlijio musulmanak jainkoaren bitartez azaldu dute bizitzaren jatorria. XIX. mendetik aurrera, bizitzaren jatorriari buruzko teoriek gero eta ezaugarri zientifikoagoak izan zituzten. Filosofiaren eraginez, erlijiosoak ez ziren hipotesiak, teoriak plazaratu eta frogatzen saiatu ziren. Zientziak protagonismoa eskuratu eta erlijioek influentzia galdu zuten. Jatorriari buruzko ikuspuntu polemiko eta berritzaileenak:
- Lamarck: biologo eta naturalista. Bere ikerketek bizidunen jatorriari buruzko hipotesiak erakusten dizkigute. Bizidunek aldaketa eta transformazio etengabeak izaten dituzte.
- Darwin: XIX. mendeko biologo eta naturalista ingelesa. “Espezien jatorria” liburua idazterakoan bere ikuspuntu eboluzionistek sekulako iraultza eta polemika sortu zuten. Eboluzioaren teoria darwinistak ondorengo tesi nagusiak jasotzen ditu: Izaki bizidun guztiek antzeko jatorria dute. Espezieen eboluzioa: etengabe agertzen, aldatzen eta desagertzen ari dira. Gradualismoa: espezieen aldaketak pixkanaka ematen dira, gradualki. Milaka urteetako aldaketa organiko eta biologikoak ematen dira. Hautespen naturala: eboluzioa eragiten duen mekanismoa da. Espezie bakoitzak bere bereizgarritasun genetikoak ditu. Banako bakoitzak bizirauteko (arrainak, hegaztiak, narrastiak...) ahalegina egiten du, ugalketaren bitartez populazioa mantentzen saiatzen da eta bizirauteko beharrezkoa duten elikadura lortzeko borrokatzen dira. Ingurune ekologikora egokitzeko kapazitatea duten animaliek, espeziek aurrera egiten dute, ez dira desagertzen. Testuingurura txertatzeko gaitasunik ez dutenek, aldiz, heriotza gertu izaten dute (desagertzen dira: dinosauroak).
- Mendel: XIX. mendeko biologo eta elizgizona. Heredentzia genetikoa ikertu zuen. Darwinen teoriak bazuen hutsune nabarmen bat: ez zituen esplikatu aldagai edo mutazioak nola transmititzen diren. Mendelek, aldiz, bariazio hauek ikertu eta deskubritu zituen: gure arbasoen ezaugarriak jaso, baina era berean modifikatu egiten ditugu. Horregatik ez gara gure arbasoen kopiak. Heredentzia genetikoaren deskubrimenduak Darwinen teoria eboluzionista sendotu zuen.
HOMINIZAZIOA
Hominizazioak gizakiaren eboluzioa esplikatzen du froga zientifikoak erabiliz. Orain dela 7 milioi urte, gizakiak eta tximpantzeak arbaso berdinak partekatu genituen. Horrek ez du esan nahi gizakia tximinotik datorrenik, baizik eta gizaki eta tximinoek arbaso berdinak konpartitu genituela. Hominizazioak giza espeziearen eboluzioa deskribatzen du. Prozesu hau oso luzea izan da. Ugaztunen eboluzioa izugarri sakona izan da eta primateak sortzerakoan, hauek ere eboluzionatu eta gizakia sortzen da. Gure kasuan, tximpantzeak dira hominidoen (gizakiaz) arbasorik hurbilekoenak. Orain dela 4 milioi urte, tximpantzeetatik bereiztu eta lehen gizakiak sortu ziren (homo antecessor, homo erectus, homo habilis...). Gure garapen ebolutiboan, homo sapiensa da bizirik irauten duen gizakia.