Gizakiaren Kultura eta Psikologia
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,01 KB
GIZAKION ALDERDI SOZIALA
-KULTURA: ezagutza, sinesmenak, artea, morala, zuzenbidea, usadioak eta gizakiak kanpotik hartutako bestelako ohitura nahiz gaitasun guztiak, horiek guztiak barne hartzen dituen osotasun konplexua da. Giza espeziearen gizarteetan kulturak duen egoera aztergai egokia da giza ekintzaren eta pentsamenduaren legeen ikerketarako.
-KULTURA VS NATURA: kulturaren gen edo antzeko zerbait dugu gure espeziearen kode genetikoaren baitan. Kultura gure “bigarren umetokia” da, berariaz gizatiarrak diren gure gaitasunak garatzea ahalbidetzen baitu. Kultura ezinbestekoa dugu ingurunera egokitzeko eta bizirauteko. Aldi berean izaki naturalak eta kulturalak garela. Gure antropogensi prozesuan, biak txirikordatzen eta eragiten dira.
-SOZIALIZAZIO PROZESUA: kultura edo gizarte jakin batean jaiotzean, oinarrizkotzat hartzen diren balio, jokabide, instituzio eta printzipio batzuk daude, eta hauek ez dira aldi berean ikasten. Zenbait jokatzeko modu ontzat har ditzagun, ereduak izan behar ditugu. Eredu hauek erabakigarriak dira
-KULTURA PATROIEN IKASKUNTZA: gizarte-talde jakin batean onargarriak diren balioak eta jokabideak dira gizabanakoak gizartearen parte izateko ikasi behar dituen kultura-ereduetako batzuk.
-BARNERATZEA: jokabidea zuzentzen duten barne-egitura mentalak garatzea da. Prozesu hau ez da kontzientea. Gauza ez da ikusitakoa errepikatzea edo behartuta egotera modu batean jokatzera, baizik eta onartzea “horrela izan beharko lutekela” giza-gertakariak.
-EGONKORTASUN PSIKOLOGIKOA: Ezarritako kanpoko ereduak integratzean banakoak aukera du besteekin harremantzeko eta euren bizimodua ulertzeko.
-IDENTITATEA: Behin gizarte eta kultura baten kide izanda, aldi berean besteengandik bereizten gaituena eta onartzen gaituen talde bat bilatzen dugu. Berdintzen eta desberdintzen gaituzten ezaugarri hauek izan daitezke: praktika kulturalak, zaletasunak, generoa, sexua, ikuspegi politikoa, jatorri etnikoa,...
-IDENTITATE KULTURALA: haur batek jaio den kulturaren mundua ulertzeko modua jasotzen du. Heldua izan arte, ezingo ditu bere kulturaren praktikak kritikoki epaitu. Beraz, balioak, usadioak, ohiturak eta tradizioak zuzentzat jo ditzake.
-SEXU ETA GENERO IDENTITATEA: gizarte bakoitzak sexu biologiko bakoitzari ezaugarri eta jokabide multzo bat esleitzen dio. Gizaki bakoitzaren sexu biologikoa dela delakoa, gizaki bakoitzak sozializazio-prozesua diferentziala jaso du.
-ANIZTASUN KULTURALA: globalizazioa dela eta, gehiago ematen ari da kultura desberdinen arteko harremana. Kultura bakoitzak modu desberdinetan gauzatzen du sozializazio-prozesua, eta honek gatazkak sor ditzake.
GIZAKION ALDERDI PSIKOLOGIKOA
Gure garunaren garapenak duen garrantzia errealitatea hauteman, ulertu, interpretatu eta eraldatzerako orduan. Gizakion eta gainontzeko animalien adimena alderatuz gero, zenbait ezaugarri bereizgarri ikus daitezke. Homo sapiensak oinarri genetiko eta ikasketa-prozesu sozial baten emaitza dira.
-GIZA ADIMENA: harritzekoa da bete ditzakegun prozesu-mentalen aniztasuna. Askotariko adimenen teoriaren arabera, adimena oso errealitete konplexua da eta hainbat faktorek leku hartzen dute.
-EMOZIOAK: emozioa estimulu jakin bati (kanpo edo barnekoa) ematen zaion erantzun subjektibo eta berehalakoa da; emozioak eragina du gure pentsamendu eta jokabidean.
-Gauza bera dira emozioak eta sentimentuak?
***Emozioa: iraupen laburreko egoera afektiboak dira, eta giza-senekin lotzen dira.
***Sentimendua: emozioa eta pentsamendua bateratzearen emaitza. Emozioetaz jabetzen garenean eta hauetan pentsatzen dugunean gauzatzen da. Beraz iraupen luzeagoa du.
-Zeren araberakoa da emozioen indarra? Emozioen intentsitataea haiek eragin duten gertakariaren eta pertsonak ematen dien garrantziaren araberakoa da.
-Non sortzen dira? Sistema linbikoan, gure garunean sortu eta gordetzen dira, gure bizipenekin batera.
-Badaude mota desberdineko emozioak?
-Oinarrizko emozioak: Beldurra, harridura, haserrea, poza eta tristura. Aurpegi eta gorputz-adierazpenekin lotzen dira besteek uler ditzaten
-Bigarren mailako emozioak: Gizartean bizitzearen ondorioz ikasten diren emozio sozialak dira, adibidez jelosia, maitasuna, errua, etsipena, ziurgabetasuna, dezepzioa,...
GIZAKIAREN ALDERDI SINBOLIKOA
-Konbentzioaren teoriak: Hizkuntza gizakion arteko itun edo hitzarmen sozial baten emaitza da. Sofistek eta Ilustrazioaren garaiko zenbait pentsalarik defendaturiko ikuspuntua.
Hizkuntzaren izaera sozialari buruzko teoriak: Hizkuntza gizartean bizitzearen emaitza da. Ikaskuntza baten fruitu da, baina ikaskuntza hau herentzia genetiko batean oinarritzen da. Oinarri genetikoa kenduz gero, ezin da koherenteki azaldu hizkuntzaren fenomenoa.
Teoria eboluzionistak: Hizkuntza prozesu ebolutibo motel baten bidez sortu zen. Garunaren eta garezurraren edukiera handitu ahala, hasierako soinuak pixkanaka hitz bihurtu ziren. Hizkuntzaren garapena eta hominizazio prozesua elkarrekin datoz nolabait.