Gizarte-aniztasuna eta habitata: Landa- eta hiri-eremuen azterketa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,13 KB

Aniztasuna gizarte bakoitzaren barruan

Sarrera

Gizakiak betidanik taldetan bildu izan dira: lehenengo klan eta tribuetan, geroago herri, hiri, estatu, inperioetan. Gizartean mailak bereizten dira, hierarkia baten arabera antolatutak. Ez dago hierarkierik gabeko gizarterik. Pertsonek egokitu zaien gizarte-maila aldatzeko duten erraztasunen edo zailtasunen arabera, bi gizarte mota bereizten dira: gizarte estatiko edo itxia eta gizarte dinamiko eta irekia. Aldaketek gizarte osoaren egiturari eragiten diotenean, gizarte-iraultza gertatu dela esaten dugu.

  • Iraultza neolitikoa: nomadak izateari utzi zioten, kontzienteak zirela nekazaritza eginez berriz janaria lortuko zutela.
  • Iraultza liberalak: berdintasuna zegoen legearen aurrean, estamentuak kendu zituzten.

Gaur egun, beste gizarte-iraultza bat bizitzen ari gara: teknologia berriena.

Gaur egungo gizartea (mendebaldea)

  • Industriandoko gizartea (3. sektorea nagusi).
  • Gizarte hiritarra.
  • Informazioaren gizartea.
  • Genero funtzioen aldaketa.
  • Kulturen nahasketa.

Gizarteko arazoak

  • Gizarte batzuk ez dira gai biztanleria osoaren oinarrizko beharrak asetzeko.
  • Gizartean, batzuetan, egoera batzuk besteena baino hobea da, diskriminazioa sortuz: emakumeak, haur eta zaharrak, inmigranteak.
  • Bi arrazoi horien ondorioz sortzen dira gizarte-bazterketako egoerak.

17. gaia: Landa-habitata eta hiri-habitata

Sarrera

Gizakiak leku jakinetan kokatzen dira bertan bizitzeko. Biztanleak dituzten eremuei habitat esaten diegu, eta bi mota bereizten dira: landa- eta hiri-habitata.

Landa-habitata

Biztanleria landa-eremuan bizi denean, eraikinak nola banatzen diren, bi kasu bereiz daitezke:

  • Populatze sakabanatua: etxebizitzak barreiatuta, etxebizitza ondoan soroak, adibidez.
  • Populatze kontzentratua: etxebizitzak bilduak daude herria osatuz, eta haren inguruan daude soroak.

Landa-eremua

Landa-eremuaren eraldaketa
  • Herrialde azpigaratuetan, landa-eremuan bizi den biztanleria nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen da.
  • Herrialde garatuetan, aldiz, hiritzat jotzen diren jarduerak eta funtzioak landa-eremuan dira, industriak hiriak utzita joan direlako, lurra merkeagoa baita.
  • Hirietan lan egiten duten pertsona asko landa-eremura joan dira bizitzera, etxeak merkeagoak direlako eta leku lasaiagoan bizi nahi dutelako.
  • Ondorioz, landa-eremu askotan galtzen ari da ohiko bizimodu tradizionala.

Hiri-habitata

Biztanleria-gune bat hiritzat jotzeko, zenbait alderdi hartzen dira kontuan. Garrantzitsuenak lau hauek dira:

  • Neurria: beharrezkoa den biztanle kopurua aldatu egiten da herrialde batetik bestera (Suedian 200, Espainian 10.000).
  • Eraikin-dentsitatea: landa-eremuko guneetakoa baino handiagoa.
  • Ekonomia-jarduera gehienek industria eta, batez ere, zerbitzuetan egiten dute.
  • Paisaia: eraikin altuak, zirkulazio handia, zerbitzu publiko asko...

Hirien egitura

Hiri gehienek komunikabideetarako eta ekonomia-jardueretarako egokiak diren eremuetan daude: kostaldean, lur emankorren inguruan, bidegurutzetan... Hiri gehienek hiru funtzio nagusi dituzte:

  • Bizitegi-eremuak: espazio gehien hartzen dute. Baliabide ekonomikoak izan edo ez izan, banatzen dira normalean biztanleak.
  • Zerbitzuetarako eremuak: hiriko erdigunean biltzen dira gehienak. Hiri batzuetan funtzio finantzarioa da nagusi, besteetan merkataritza, erlijiosoa...
  • Industrialdeak: kanpoaldeko eremuak hartzen dituzte.

4. Hiriko populazioaren eztanda

Azken bi mendeetan, hiriko biztanleria asko hazi da; biztanleen %50 hirikoa da, herrialde garatuetan, berriz, %70. 10 milioi edo gehiagoko biztanleria duten hiriak megahiriak dira, gero eta megahiri gehiago daude munduan.

5. Munduko hiri-sarea

Hiri guztiek ez dute eragin bera:

  • Munduko metropoliak: eragina herrialdetik harago hedatzen da (New York...).
  • Metropoli nazionala: herrialdeko zerbitzu espezializatuak daude (gobernu-organoak, enpresa handien erabaki-guneak...).
  • Eskualdeko metropolia: eskualde batek du eragina.
  • Hiri txikiak: lurralde txiki batean du eragina.

6. Hiriak herrialde azpigaratuetan

Hiri-paisaia mota asko daude. Adibidez, hiri musulmanak (mezquita eta azoka jendetsuekin) edo latinoamerikako hiriak (eraikin historiko ugarienekin).

  • Aberastasun-alde handiak auzo ezberdinen artean.
  • Arazoak:
    1. Ez dago denentzat nahiko etxebizitza duin (bizitzeko nahikoa).
    2. Langabezia-tasa oso altua.
    3. Delinkuentzia.
    4. Kutsadura.

7. Hiriak herrialde garatuetan

  • Amerikako Estatu Batuetako eta Kanadako hiri gehienak duela gutxikoak dira eta trazadura ortogonala dute, plangintza baten arabera eraikiak baitira.
  • Europako hirietako erdigunea (alderik zaharrena) trazadura irregularra izan ohi du, plangintzarik gabe eginak.
  • Arazo nagusiak:
    1. Etxebizitzen salneurri altua.
    2. Zirkulazioa.
    3. Kutsadura.
    4. Delinkuentzia.

Entradas relacionadas: