Gizarte Arauak eta Botere Politikoaren Legitimazioa
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,77 KB
Gizarte-Arauak
Bizikidetzarako arauak: arau motak
Hiru arau mota ditugu pertsonak gizartean nola jokatu behar duten orientatzeko:
- Arau moralak: Pertsona gisa jokatzeko arauak dira. Arau moralak pertsona bakoitzak era kontzientean eta librean bete behar ditu. Arau hauek moraltasunarekin lotuta daude. Betetzen ez baditugu, ez-moralak gara.
- Zuzenbidezko arauak: Agintariek jartzen dituzten arauak dira. Komunitateko pertsona guztiek bete behar dituzte. Botere politikoak babesten ditu arau hauek. Zuzenbidezko eta legezko arauak izaten dira. Betetzen ez baditugu, legearen kontra jokatzen dugu.
- Gizarte-usadioak: Ohiturak dira. Agurrak, janzkera-arauak, opariak… dira. Nahiz eta arau hauek ez betetzea legearen kontrakoa ez izan eta ez-morala ez izan, gizarteak gaitzetsi egiten du ohiturak ez betetzea, eta lotsagabetzat jotzen du ohiturak betetzen ez dituena.
Zuzentasuna, Legezkotasuna eta Gizarte-Eraginkortasuna
Hiru galdera egin daitezke arauei buruz: zuzena ote den, legezkoa ote den eta betetzen ote den.
- Arau bat zuzena ote den erabakitzeko, moralaren aldetik egokia den eta justua den aztertu behar dugu, hau da, zilegitasun morala ote duen. Gai hori etikak jorratzen du. Adibidez, zuzena al da atzerritar pobreei herri aberatsetan sartzen uzten ez dien araua? Eta atzerritar dirudunei uztea?
- Arau bat legezkoa den edo legearen kontrakoa den erabakitzeko, arau horrek legea betetzen duen aztertu behar dugu. Legeetan jasota ez badago, legearen kontrakoa izango da. Legeetan jasota badago, legezkoa izango da. Gai hori zuzenbideak jorratzen du.
- Arau bat betetzen den (indarrean dagoen) erabakitzeko, gizarteak arau hori betetzea onartzen duen edo ez aztertuko dugu, hau da, gizarte-eraginkortasuna. Arau bat zuzena eta legezkoa izanda ere, gerta daiteke gizarteak ez onartzea. Eta, alderantziz, arau bat zuzena eta legezkoa izan gabe ere, gerta daiteke gizarteak onartzea. Gai hori soziologiak jorratuko du.
Botere Politikoaren Legitimazioa, Historian Zehar
Botere Politikoaren Mota Nagusiak
Aristotelesek bi irizpide hartzen zituen erregimen politikoak sailkatzeko:
- Gobernari kopurua?
- Gobernuak nori egiten dio mesede, denei edo gizartearen zati bati?
Aristotelesen arabera, erregimen politikoaren zilegitasuna aztertzeko bigarren galderak zuen garrantzia.
Sei erregimen politiko bereizten dira: monarkia, aristokrazia, demokrazia, tirania, oligarkia eta demagogia.
Gobernari Kopurua | Erregimen Politiko Legitimoa: Denen Interesen Aldekoa | Erregimen Politiko Ustela: Batzuen Aldekoa |
Bakarra | Monarkia: pertsona bakarraren gobernua | Tirania |
Talde txiki bat | Aristokrazia: onenen gobernua | Oligarkia |
Gizarteko kide gehienak | Demokrazia: herriaren gobernua | Demagogia |