Gizarte Berria eta Industria Iraultzak
Clasificado en Electrónica
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB
Gizarte Berria
Langile Mugimenduaren Jatorria
- Espainiako langileen lan- eta bizi-baldintzak oso gogorrak ziren.
- 1868ra arte, Espainiako langile-mugimenduak indar gutxi izan zuen.
- Lehen manifestazioak: fabrikak suntsitzeko ekintza ludditak.
- 1840. urtean lehen langile-mugimenduak sortu ziren (kotoi-industrian).
- Elkartzeko eskubidea eskatu zen.
Bigarren Industria Iraultza
1870. urtetik aurrera Bigarren Industria Iraultza gertatu zen.
Energia-iturri eta Industria Berriak
Bi energia-iturri berri izan ziren etapa honen oinarriak:
- Elektrizitatea. Industrian aplikatu zen, makinak mugitzeko. Elektrizitateari esker, zenbait garraiobide berri, komunikabide berri (telefonoa, irratia) eta asialdiko modu berri (zinema) agertu ziren.
- Petrolioa. Automobilgintzan erabiltzeko eztanda-motorra asmatu zenean, petrolioak garrantzia handia hartu zuen. Gainera, industria petrokimikoaren garapena bultzatu zuen.
Beste industria batzuk nagusitu ziren, batez ere Amerikako Estatu Batuetan eta Alemanian:
- Industria siderurgikoa: Burdinaren industria, altzairua sortzeko.
- Industria kimikoa: Lehengai berriak erabili ziren, farmaziako gaiak, produktu sintetikoak eta plastikoa.
- Industria elektrikoa: Elektrizitatea ekoizten hastean, industria hau garatu egin zen.
Aurrerapenak Garraioetan eta Komunikabideetan
Honek merkatuak integratzea eta espezializatzea, nazioarteko merkataritza haztea eta mundu osoko migrazioa ugaritzea erraztu zuen.
- Trenbidearen erabilera zabaldu egin zen, abiadura eta segurtasuna handitu eta tarifak murriztu zirelako.
- Lurrunontziak asko hobetu ziren eta belaontziak desagertu egin ziren. Gainera, Suezko eta Panamako kanalak ireki ziren.
- Gasolinaz mugitutako eztanda-motorrak automobila sortzea ekarri zuen. Karl Benzek eta Gottlieb Daimler-ek asmatu zuten automobila, 1895ean.
- Hegazkingintzak lehen urratsak egin zituen: Wright anaiek lehenengo hegazkina asmatu zuten, eta 1903an egin zuten lehen hegaldia.
Lan Egiteko Modu Berriak
- Frederick W. Taylor ingeniariak taylorismoa sortu zuen.
- Sistema horretan ekoizpen-prozesua zeregin txikitan banatzen zen.
- Langile bakoitza zeregin batean espezializatzen zen.
- Henry Fordek kateko lana aplikatu zuen bere automobil-fabriketan.
- Produktuak langile batetik bestera igarotzen ziren, muntaketa-kate batean zehar. Horrela, produktu gehiago ekoizten ziren denbora gutxiagotan.
- Gainera, serieko ekoizpena aplikatu zuen; hau da, produktu bat kantitate handian ekoizten zen.