Gizarte eta Estatu Ereduak: Filosofia Politikoaren Gakoak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,86 KB

Giza Hitzarmena: Estatuaren Jatorria

Thomas Hobbesen ustez, gizakiok naturaz maltzurrak gara, eta ezin dugu biziraupena bermatu. Bakea lortzeko, biziraupena eta segurtasuna subirano absolutu baten esku utzi behar dira. Eskubide guztiak estatuari utzi behar zaizkio segurtasunaren truke. Erregimen absolutista bultzatzen zuen estatu-eredu gisa. Ikus: Leviatán (1651).

John Locke absolutismoaren aurka borrokatu zen. Bere ustez, naturazko egoeran, gizakiok eskubide batzuk ditugu: bizitzarako, askatasunerako eta jabetzarako eskubideak. Estatuak sistema parlamentarioa osatu behar du, mendekurako eskubideak legeen bidez ezar daitezen. Gainera, autoritatearen erabilera bermatzeko, Lockek botere banaketa proposatzen du. Estatu eredua: sistema parlamentarioa botere banaketarekin. Ikus: Gobernu zibilari buruzko bigarren tratatua (1689). Montesquieu: Legeen espirituaz.

Jean-Jacques Rousseauren ustez, gizakia ez da naturaz maltzurra; arazoa zibilizazioarekin sortzen da, jabetza pribatua sortzen baitu. Interes indibidualari uko egiten dio, berdintasunera heltzeko. Demokrazia: herriaren subiranotasuna eta nahimen orokorra.

Liberalismoa eta Askatasuna: Eskubide Indibidualak

Benjamin Constantek defendatu zuen XIX. mendean. Liberalismoa mugimendu ekonomiko, filosofiko eta politiko bat da, askatasun indibidualarekiko errespetua defendatzen duena.

Millek askatasunaren ideia defendatzen du, indibidualtasun gisa ulertuta. Millen gobernu justuak estatu liberalaren ideia islatzen du: Ordezkaritzako gobernuaz (1861).

  • Gobernu demokratikoa, parte hartzailea eta plurala. Botere banaketarekin eta burokraziarik gabea.

Estatu horren helburua herritarren ongizatea da. Millek formula elitista bat proposatzen du: prestakuntza profesional altua → boto garrantzitsuagoa.

Liberalismoak kapitalismoa defendatzen du, jabetza pribatua edukitzea. Liberalismo ekonomikoaren sortzaileak, Adam Smithek, azaltzen du ordena naturalak lehiara garamatzala, negozio naturala sortzen dela, oreka batera heltzen dena. Eskaintza eta eskaria: esku ikusezin bat dago merkatuan.

Sozialismoa eta Berdintasuna: Klase Borroka

Karl Marx eta Friedrich Engelsen (Federico Engels) ustez, gizarte kapitalista bidegabea da, eta historia guztian zehar gertatu da. Gizartearen zati batek bestea esplotatu eta menperatzen du. Hori jabetza pribatuak sortzen du, klase dominatzaileak baitira jabe eta langileak zapaltzen dituztenak. Garai guztietan egitura ekonomiko bat ikus daiteke: lan egiteko modu bat, produkzio-bideen jabe batzuk eta klaseen araberako ekoizpena.

Marxen hitzetan, gizarte guztien historia klaseen arteko borrokaren historia da. Tentsio hori iraultza politikoaren bidez konpontzen da, sistema aldatuz, nahiz eta ez diren erabat ezabatzen. Gizakia alienatuta dago, hau da, beste bat da eta ez da bere lanaren fruituaren jabe; ez daki zeintzuk diren bere interesak. Sozialismo zientifikoaren bidez, etengabeko esplotazioari amaiera eman dakioke, hiru fase hauen bidez:

Proletarioen diktadura → Estatu sozialista → Gizarte komunista

Marxismoak eragin handia izan du ondorengo politikan.

  • Sozialdemokrazia: Sistema kapitalistaren barruan ongizate-estatu bat eta justizia soziala ezartzea helburu dituen gobernua.

Anarkismoa: Estaturik Gabeko Gizartea

Estaturik gabeko gizartea lortzea du helburu (Mikhail Bakunin, Proudhon). Anarkistentzat, gizakia ona da eta ez dago giza hitzarmenik; aldiz, estatuak bere boterea baliatuz banakoa zapaltzen du. Hori konpontzeko, komunitate autogestionatuak proposatzen dituzte.

Totalitarismoa: Botere Absolutua XX. Mendean

XX. mendean sortutako mugimenduak. Boterearen jabe egin ziren indarraren eta manipulazioaren bidez, eta estatua botere absolutu bilakatu zuten. Eredu faxistek zein komunistek botere guztia lider baten gain bildu zuten. Indarkeria eta militarizazioa goretsi zituzten. XX. mendeko gertakari latzenak sortu zituzten.

Eztabaida Politiko Garaikidea: Eredu Berriak

Mundu Gerra eta totalitarismoaren ondoren, demokraziaren urrezko urteak iritsi ziren, XX. mendearen amaiera arte, non ongizate-estatuaren krisia gertatu zen. Zein da demokrazia hoberena? Zein estatu da desiragarriena? Horren harira, hainbat kontzeptu politiko daude:

  • Liberalismo Berdintzailea: John Rawls

    John Rawlsek ezjakintasun estalkia proposatu zuen. Ahalik eta pertsona gehienei ahalik eta eskubide gehien ematea (Askatasun-printzipioa), eta gainera, banaketen desberdintasunak egon daitezke, behartsuenei laguntzeko. Justizia ekitatea da.

  • Neoliberalismoa: Estatu Minimoaren Defentsa

    Estatu minimoa defendatzen dute, eta desberdintasuna onargarria da. Herritar izatetik bezero izatera pasatzen da pertsona, eskubide ekonomikoak dituzten banakoak direlako. Merkatu librea.

  • Komunitarismoa: Komunitatearen Garrantzia

    Eredu politiko ez-indibidualista. Justizia bi elementuren bidez iritsiko da:

    1. Komunitatearen solidaritatea, konfiantza eta elkarrekikotasuna ezartzearen bidez.
    2. Balio horiek demokraziaren printzipio bihurtzea.
  • Demokrazia Parte Hartzailea: Kontsentsuaren Bidea

    Eredu politiko ez-indibidualista, gizartekoia. Kontsentsuak lortu behar dira, eta ez dira halabeharrezko taldeak eraikitzen, komunitarismoan ez bezala. Mundu guztiaren berdintasuna, demokrazia kosmopolita.

Kontzeptu Gakoak Filosofia Politikoan

  • Sofistak: Erretorika eta Konbentzimendua

    Legeak hitzarmen konbentzionalak zirela defendatzen zuten lehen maisu profesionalak ziren. Greziako polisetan erretorika irakasten zuten, bertakoek diskurtsoak egiten ikasi eta horrela besteak haien ikuspuntuaz konbentzitzeko. Hasieran jakintsutzat ezagutzen ziren, baina denborarekin manipulatzaile hutsak bihurtu ziren.

  • Kontraktualistak: Gizarte Hitzarmenaren Teoria

    Gizartea gizarteko kideen arteko akordio bat da. Hobbes, Locke eta Rousseau ziren kontraktualismoa defendatzen zuten filosofoetako batzuk.

  • Natura Egoera: Gizartearen Aurreko Egoera

    Alegiazko egoera bat da, gizartearen jatorria azaltzeko. Egoera horretan ez zegoen legerik, eta filosofo bakoitzak natura egoeraren azalpen bat edo bestea dauka. Ikuspuntu asko daude, beraz.

  • Esku Ikusezina: Merkatuaren Oreka Naturala

    Eskaintza eta eskariaren legearen oreka eragiten duen ekonomiaren dinamika bat da. Ekoizpen handia dagoenean, prezioak jaitsiz, eta eskaintza txikia dagoenean, prezioa igoz. Adam Smith filosofoak defendatzen du.

  • Alienazioa: Marxen Kontzeptu Kritikoa

    Beste bat izatea da, zure interesak zeintzuk diren ez jakitea eragiten duen fenomeno sozial bat. Materialismo historikoaren azterketaren ondorioa da. Horren eragilea herriaren opioa da, eta hau estatuak ezartzen du. Marxek garatutako kontzeptua da.

Entradas relacionadas: