Gizarte Estratifikazioa: Ezaugarriak, Motak, Estamentuak, Klasea, eta Gizarte Desberdintasunaren Muturreko Egoerak
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB
ESTRATIFIKAZIOAGizarte estratifikazioa: Gizarte bereizketa eta gizarte desbardintasuna alkartuz = gizarte estratifikazioa. Gizartearen banaketa geruzetan (estratoetan) Ezaugarriak: Egiturazkoa Gizartearen berezkoa Orokortua Iraunkorra Gizarte antolatzailea Hierarkikoa
Motak 1. Esklabotasuna:
- Gizarte desbardintze muturrekoa. - Gizabanako batzuk beste batzuen jabe dira. -Esklabotasunaren legitimazioa ideologikoki (e.a. sinismen arrazistak) eta legalki babestua.
2. Kasta:
- Indian dau adierazpide argiena.- Jaiotzetik jasotako bizitza osorako gizarte lekutzea. (Endogamia arauak) - Geruza itzi eta zurrunak. (Gizarte mugikortasun eza)- Instituzionalizazio maila altua, erlijio hinduari esker bermatua.
3. Estamentuak:
- Europar feudalismo garaiko estratifikazioa sistema. Beste gizarte tradizional batzuetan ere ohikoa. (Jaiotzetiko noblezian oinarritutako aristokrazietan.)- Alkarrenganako betebehar eta eskubide desbardinetan oinarritutako gizarte estratifikazioa. (Legeak babestuak sarritan)- Kasta sistem...
Gizarte desberdintasunaren muturreko egoerak: 1.Pobrezia :diru edo oinarrizko beharrizanak asebetetzeko baliabide material falta.Pobreziaren ezaugarriak:- Fenomeno soziala, egiturazkoa.- Fenomeno erlatiboa. Gizarte bakoitzeko ongizate mailaren araberakoa.- Dimentsio anitzeko desabantailen bultzatzailea: diru- sarrera baxuak, osasun kaskarra, hezkuntza maila baxua, gizarte bazterketa, e.a.
2.Gizarte zatiketa prozesua
Egoera jakinak dirala medio (lanpostua galtzea, immigrazioa, gaixotasun larriak, e.a.) euren jatorrizko estratotik berezita gelditu diran banakakoak edo taldeak.
Gizarte mugikortasuna
Posizionamendu sozioekonomiko batetik besterakoa banakako eta taldeen mugikortasuna.Motak:
- Mugikortasun Bertikala: eskala sozioekonomikoan gora ala behera egitea.
Goranzko mugikortasuna.
Beheranzko mugikortasuna.
- Mugikortasun Horizontala: eskala sozioekonomikoan aldaketarik eragiten ez dauan egongune sozioekonomiko batetik besterako mugimendua.
- Belaunaldi barruko mugikortasuna: pertsona batek bere lan-bizitzan zehar burututako goranzko ala beheranzko desplazamendua.
- Belaunaldien arteko mugikortasuna: guraso eta seme- alaben artean burututako goranzko ala beheranzko desplazamendua.
Gizarte postindustrializatuetan XX. mendean emandako prozesu orokortua Zerbitzu sektorearen hazkundea dala eta…
- Goranzko mugikortasun orokortua:Langile klasetik→erdi mailako klasera. Gizartearen gehiengoa erdi mailako klase konplexu eta heterogeneoaren parte bilakatu “Klase bakarreko gizartea”→Klaseen amaiera...
- Gizartearen polarizazio prozesua:Gizarte postindustrialean arrakasta izateko oinarrizkoak diran ezagutza teknologiko, kultural, e.a.ak dabezanen eta ez dabezanen arteko urruntze progresiboa.