Gizarte Harremanak eta Kontzeptuak: Gida Euskalduna

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Gizarte Harremanak eta Kontzeptuak

Gizarte harremanak:

Gizarte ekintza (interakzio sozial) etengabea eta gehientsuenena.

Gizarte Ekintza

Konpartitua den ekintza. Besteak baldintzatzen gaituzte. Indibiduala edo kolektiboa izan daiteke. Eredu kolektiboen arabera egituratuta. Segun zein ingurunea, baldintzatu.

Giza Taldea

Gizabanakoen arteko harremana. Ez da kolektibitatea (erretzaileak) ezta kategoria (emakumeak, ikasleak). Haien artean harreman iraunkorra. Adibidez: koadrilakoak, familia. Taldean barneratu gure kulturaren arauak, partekatu sentimenduak, helburuak. Taldea ez da osatzen duten kideen kopurua, zerbait gehiago da.

Erreferentzia Taldea

Giza talde garrantzitsua. Adibidez: koadrila bada erreferentzia taldea, haiek ni baldintzatu, eredugarri guretzat. Gure iritzi eta jokabideetarako jarraibide gisa onartutako taldea.

Talde Motak

  • 1. Mailako taldea: harreman pertsonalak, intimoak. Elkar ezagutzen gara. Harreman estuak. Familia, koadrila…
  • 2. mailakoak: harreman inpertsonalagoak, talde zabalagoak. Elkarteak, kirol taldeak… helburu batzuekin elkartzen dira bakarrik.

Kultura

Taldearen baloreak, ideiak, ohiturak. Pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduak. Pertsona anitzek ikasiak eta konpartituak. Elkarbizitzarako nahitaezkoa da.

Gizarteratzea

Arauak barneratzea. Belaunaldi bakoitzak ikasi egin beharrekoa. Arauen onarpena suposatzen du.

Rola

Gizarte posizio bat betetzen duen pertsona batengandik espero diren jarrera, portaera…

Estatusa

Bakoitzak betetzen duen rolaren arabera, gizarte posizio bat dagokio gizarte mailaketan.

Rol eta Estatus Motak

  • Rol / estatus atxikia: herentziaz jasoa. Adibidez: emakume izatea.
  • Rol / estatus eskuratua: gizarteratzean eskuratua. Adibidez: irakaslearen rola ikasi dut.

Erakunde edo Instituzioak

Oinarrizko gizarte ekintza bat erregulatzen duten eredu, arau, portaerazko jarraibideak. Gizarte egituraren atalak dira. Gure bizitza erregulatzen dute.

Gizarte Kontrola

  • Jokabide desbideratua, arauak hautsi.
  • Gizarteak ontzat emandako bidean mantentzeko mekanismoak: formalak (zigorrak), ez formalak (errietak). Gizartearen funtzionamendua eta ordena mantentzen dute.

Identitatea

Gizakiek beren identitatea eraiki, giza harremanen bidez. Beharrezkoa gizarteratzea identitatea sortu eta gizakia izateko.

Gizarte Estratifikazioa

Gizartea estratu edo maila ezberdinetan banatzeko ekintza. Faktoreak: ekonomia, generoa, adina… Gizarte maila edo estratua: ezaugarri berdineko pertsonen multzoa.

Generoa

Gizon-emakume izateagatik gizartean eraiki diren balorazio eta esanahi ezberdinak. Gizarte aukera ezberdintasunak historian eta gizarte ezberdinetan. Estereotipoak.

Etnia

Ezaugarri kultural, hizkuntzakoak, sinesmenekin lotuta, ezaugarri fisikoekin baino gehio. Gizarte balorazio ezberdineko taldeak. Estereotipoak. Diskriminazioa.

Entradas relacionadas: