Gizarte Hitzarmenaren Teoriak: Hobbes, Locke eta Rousseau
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,48 KB
Gizarte Hitzarmenaren Teoriak
1. Thomas Hobbes (1588-1679): Hitzarmen Menpekoa
- Ikuspegi ezkorra: Izakia berez bortitza eta berekoia da.
- 1651ko Leviathan obra: Gizabanakoek hainbat askatasun eta eskubideri uko egin behar diete beraien gainetik dagoen gobernu-erakundeari boterea emateko.
- Gobernu-erakunde honi "Leviathan Handia" deitzen dio.
- Zeregina: Gizabanakoei segurtasuna ematea.
Hobbesek dio estatu buruek botere absolutua dutela. Zenbat eta botere gehiago utzi gobernuaren esku, orduan eta hobeto gauzatuko du bere zeregina.
2. John Locke (1632-1704): Hitzarmen Liberala
Filosofo britainiar enpirista da (esperientzian oinarritzen da egia ezagutzeko). Gizaki guztiak jatorriz izaera askea, burujabea eta berdina dute. Jatorrizko eskubide batzuk ditugu:
- Bizitza
- Askatasuna
- Jabetza pribatua
Hobbesek ez bezala, Lockek pentsatzen du gizabanakoek besteak errespetatzen dituztela. Estatua guztiok sinatutako itun baten ondorioa da, askatasuna eta eskubideak koordinatzeko.
Lockek uste du gizabanakoek ez dietela beren eskubide eta askatasunei uko egin behar. Legeak bizikidetza hobetzeko egingo dira, eta arauak gobernatzaileen eta gobernatuen arteko harremana finkatzeko. Hobbesek ez bezala, Lockek boterearen banaketa proposatzen du, hau da, boterea ez da bakar baten esku egongo.
3. Jean-Jacques Rousseau (1712-1778): Hitzarmen Soziala
Ilustrazio Garaian gaude. Garai hartan gizakiaren aurrerapenean konfiantza handia zuten, baina Rousseauk, aldiz, ikuspegi ezkorra zuen.
Bere ustez, gizakiaren hasieran errukia eta laguntasuna sentitzen zituen. Hasierako gizaki honi "Basati Ona" deitzen dio. Berak dioenez, gizartean biltzearen ondorioz gizakiaren izaera ona hondatu egiten da.
Gizarte antolamendu egokienak honako hauek bateratu beharko lituzke:
- Gizabanakoen askatasuna
- Berdintasuna
- Botere politikoa
Estatua herritarren borondate eta asmo guztiek sortua izango zen, eta agintea botoen menpe dago. Legeen helburua taldearentzat onena zer den bilatzea da. Rousseauk demokrazia modernoaren oinarriak finkatzen zituen.
Honako kontzeptu hauek erabiltzen hasi zen:
- Borondate Orokorra
- Guztien Ongia
- Herriaren Subiranotasuna
Kontzeptu hauek ondorengo nazio-konstituzioetan erabili izan dira.