Gizarte-hitzarmenaren teoriak: Rawls, Hobbes eta Locke

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

John Rawls: Justiziaren teoria eta hitzarmen berria

John Rawls (1921-2002) eta bere Justiziaren Teoria (1971). Rousseau eta Kanten teoriei jarraituko die, guztien onurarako justizia-printzipio batzuk aurkitu nahian. Bere ardura nagusia gizartearen eta justiziaren kontzeptuaren arteko lokarria finkatzea da.

Gizarte hipotetiko bat planteatzen du: gizaki guztiak berdinak dira. Berdintasun horretatik abiatuz, legeak inpartzialki ezarriko dira, inoren alde egin gabe eta guztien mesederako. Justiziaren oinarriak hiru printzipiotan ezartzen ditu:

  • Askatasun-berdintasunaren printzipioa: askatasun-sistema bat garatzean datza.
  • Desberdintasunaren printzipioa: gizartean okerren bizi direnak babestu behar dira.
  • Aukera-berdintasunaren printzipioa: aukerak eta ondasunak denentzat eskuragarri izan behar dira.

Gizarte hipotetikoaren adostasunak

Gizarte hipotetiko horretan, gizakiek bi printzipio hauek aukeratuko lituzkete aho batez, eztabaidarik gabe:

  1. Gizabanako bakoitzak eskubide bat du, eta besteek askatasuna dute. Norberaren eskubideak eta besteen askatasunak neurrikoak izan behar dute.
  2. Gizartean dauden ezberdintasunak berrikusi behar dira; gutxien dutenentzat aukera gehiago egon behar dira, eta kargu publikoak okupatzeko denek aukera berdina edukitzea bermatu behar da.

Thomas Hobbes: Hitzarmena mendekotasun gisa

Thomas Hobbes (1588-1679). Gizakia berez berekoia eta bortitza dela dio. Estatu ahalguztiduna defendatzen du. Leviathan (1651) lanean azaltzen duenez, gizakien artean borrokarik egon ez dadin, «gizakia otsoa da gizakiarentzat».

Gizakiak hainbat eskubide galduko ditu bakean bizi ahal izateko, eta botere absolutuak aginduko du.

John Locke: Hitzarmen liberala eta eskubideak

John Locke (1632-1704). Filosofo enpirista. Haren ustez, gizakiak askeak, burujabeak eta berdinak dira jatorrizko izaeran. Jatorrizko eskubideak ditu: bizitza, askatasuna eta jabetza pribatua.

Gizakiaren izaera ona da. Estatua guztien askatasuna eta eskubideak koordinatzeko sinatu zen itun batetik sortu zen. Gizakien askatasun eta eskubideak ez dira Estatuarengatik murriztuko. Legeak gizabanakoen elkarbizitza hobetzeko egingo dira, eta arauak ezarriko dira gobernarien eta gobernatuen arteko harremana finkatzeko. Botere-banaketa egongo da; hau da, boterea ez da pertsona bakar baten esku egongo.

Entradas relacionadas: