Gizarte-Identitatearen Garapena eta Sozializazioa
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB
GIZARTE-IDENTITATEA: Norberaren identitatea osatu ahala, gizarte-identitatea edo identitate soziala garatzen dugu. Gizabanako bakoitzak ezaugarri bereizgarri jakin batzuk ditu, baina gizarteko balio orokorrak ere geureganatzen ditugu.
SOZIALIZAZIO: Bizitza osoan zehar gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura berenganatzen du eta identitatea garatzen du. Bi etapa daude:
LEHEN MAILAKOA
Gizabanakoa gizartean sartzea du helburu eta haurtzaroan gertatzen da. Inguruan dituen horien rolak, jarrerak eta balioak hartzen ditu, eta haiek zer egiten duten ulertzen eta onartzen ikasten du. Rolak eta arauak barneratuz doa orokortze prozesuaren bidez. Sozializazio-prozesu hori ez da kognitibo edo intelektual hutsa, hots, ezagutza bidezkoa soilik. Alderdi emozionalak ere berebiziko eragina du.
BIGARREN MAILAKOA
Lehenengo sozializazioaren jarraipena da. Etapa honetan mundu instituzionalak barneratzen ditugu. Eskola, lana eta lagun taldea eragile nagusi moduan sartzen dira, baina erakunde politikoa, erlijio-erakundeak… ere daukate eragina. Zer gizarte esparrutan sartu nahi duen erabaki ahal izango du, eta esparru horren arauak bereganatuko ditu. Heldutasunerako prozesu horretan hazkuntza krisiak sortzen dira, gurasoen mundua ez delako mundu bakarra, beste ikuspegi batzuk ere badaudelako.
BIRSOZIALIZAZIOA
Bi eduki mota barneratu: sozializatu den gizarteaz bestelako gizarte bateko kultura-edukiak edo bestela gizarte horretako eduki berriak. Birsozializazio-prozesuak eta lehen mailako sozializazioa antzerakoak dira, baina ez berdinak; lehenengoak ez dira hutsetik abiatzen. Ordura arteko ikuspegiak bertan behera geratzen dira eta bestetik bestelako identifikazio bat sortzen da. Birsozializazioa krisi sakonen ondorioz gertatzen da eta hainbat arrazoik eragiten dute: atzerrira joan eta bertako kulturara ez moldatzea, hazkuntza pertsonaleko prozesuak... Adibidez: sekta batean sartzen den pertsona bat. Prozesu hauetan biografia berriro interpretatzen da eta iraganeko gertakariak eta pertsonek beste esanahi bat hartzen dute.