Gizarte klaseak eta ideologiak: Marxismoa eta Anarkismoa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,44 KB
Gizarte desberdintasunak
Gizarte berria desberdintasun juridikoan oinarrituko da, hau da, lege berdinak guztiontzat. Desberdintasunak ekonomikoak izango dira hemendik aurrera. Gizarte estamentala desagertu egingo da eta klase gizartea sortuko da; horrela posible izango da gizartean gora edo behera egitea.
Goi burgesiaren egoera
Gizarte industrialeko klase berria da; oso boteretsu bihurtuko da. Medikuak, abokatuak, enpresariak eta goi funtzionarioak dira. Hirietan bizi dira, luxuzko etxebizitzetan. Operara, antzerkira eta dantzara joatea gustatzen zaie. Lan egitea, aurreztea eta familia dira haien balore nagusiak.
- Medikuak
- Abokatuak
- Enpresariak
- Goi funtzionarioak
Erdi mailako klaseak
Talde heterogeneoa da: maisuak, irakasleak, merkatari txikiak, jabeak… Haien balore nagusiak lana eta aurreztea dira, ondarea lortzeko. Hezkuntzari garrantzi handia ematen diote; seme-alabak kalitatezko eskoletara eramaten dituzte gizartean gora egin ahal izateko. Aisialdirako denbora gutxi zuten eta normalean kasinoan edo kafetegian pasatzen zuten.
Behe mailako klaseak
Proletariotza klase berria agertu zen; hau dira fabriketako langileak, indarra soldata baten truke saltzen zutenak. Fabriketako lanak kualifikazio gutxi eskatzen zuen, baina soldata oso txikia kobratzen zuten, bizitzeko ozta-ozta. Haurrek oso txikitatik hasten ziren lanean familiari laguntzeko. Lanaldiak oso luzeak ziren, 12 ordukoak.
Marxismoa
Marx eta Engels pentsalariek "Manifesto Komunista" idatzi zuten beren teoriak azaltzeko. Oinarrizko proposamen nagusiak honako hauek ziren:
- Gizarte industrialetan burgesia eta langileak daude.
- Bi klase hauen artean borroka bat dago.
- Burgesek langileak esplotatu egiten dituzte etekin handiagoak ateratzeko.
- Marxek proposatzen du iraultza bat egitea kapitalismoa suntsitzeko eta proletariotzaren diktadura ezartzeko.
- Hori lortutakoan gizarte komunista izango da: klase barik eta jabetza pribaturik gabe, denon arteko berdintasuna lortuz.
Anarkismoa
Proudhon eta Bakuninek sortutako ideologia da. Estatuaren forma guztien aurka dago; estatuaren ordez pertsonen arteko borondatezko elkarteak sortu nahi zituzten.