Gizarte klasista
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,06 KB
Max Weber, gizartearen funtzionamendua:
Max Weber, subjektibista zelarik, Sistemaren fokua pertsonengan jartzen zuen. Bi ekarpen nagusi egin zituen Gizartearen funtzionamendua azaltzeko:
-Marx-en determinismo ekonomikoaren ideia apurtu zuen, rkonomiaz gain, faktore politiko eta sozialen pisua Azpimarratu zuen.
-Gizarte ekintzaren ideia sustatu Zuen: Gizabanakoetan ikusten zuen sistema aldatzeko giltza, gizakien aldaketa Txikiek, aldaketa handiagoak ekarriko zituztela mantentzen zuen.
Gizarteratze Prozesua eta gizarte mugikortasuna:
Gizarteratze prozesuak bizitza osoa irauten du. Jaiotzen garen momentutik hasten da. Hau Hazten joan ahala gizarte batean hezten da eta gutxika ohitura eta balio Batzuen parte bilakatuko da, horrela jendartearen parte izanez. Baina gizarte Hau zenbait arauen baldintzapean dago eta arau hauek pertsona bakoitza Barneratzen joango da, horrela bere nortasuna eraikiz.
Gizarte mugikortasuna klase sozialez aldatzean datza. Horren ondorioz, gizarte estratifikazioa Dela eta, gizabanako bakoitzaren gizarteratze prozesua zaildu daiteke, gizarte-maila Eta rolaren arabera.