Gizarte Komunista
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB
Klaserik eta jabetza pribaturik gabeko gizartea
Iraultza proletariotik proletarioen diktadurara:
Kondizio objektiboak gertatuko zirenez, Marxek gizakia gizarte kapitalistatik gizarte sozialistara jauzi egiteko gertu zegoela uste zuen, horrela alienazioei amaiera ipiniz. Horixe da historiaren dialektika.
Kapitalismotik komunismorako jauzi kualitatibo hori ezin gerta daiteke aurretik iraultzarik ez badago, gainegitura mailan dauden instituzioen suntsitzea eragingo duen iraultzarik gertatu ezik.
Iraultzak badu helburu argi bat: jabego pribatua amaitzea, horrek klase sozialen arteko desberdintasunak sortzen baititu.
Jabego burgesa deuseztatzeko, Marxek garai iragankor bat proposatzen du, zeinean botere politikoa langileen eskuetan egongo baita. Proletarioen diktadura da. Diktadura honek ekarriko du langileriak osatzen duen klaseak botere politikoa hartzea, aurreko garaiaren antitesi gisa, lehen boterea kapitalean baitzegoen.
Proletarioen diktadurak kapitalismoaren azken hondakinak suntsitzea ahalbidetuko du.
Proletarioen diktaduratik Estatuaren suntsipenera:
Indarra erabiliz eta klase borrokaren ondorio gisa, Langileen Alderdiak Estatuaren botere osoa hartuko du. Kupulak, indarrean dagoen botere bakarrak, produkzio bideak langileei pasatzeko aldarria egingo luke.
Proletarioen diktadurak Estatu aparatua eraitsi beharko luke, eta ez bere zerbitzuan ipini.
Parlamentuak kentzea zen kontua, baita kate burokratikoak eta armada profesionalak ere; ez menpean hartzea eta beste batzuekin ordezkatzea.
Gizarte komunista
Garaipen horren ondoren, langileek erakunde politiko bakarra edukiko lukete, beren enpresan edo lantokietan egindako bizitzaren ondoriozkoa.
Hementxe agertuko litzateke benetako demokrazia: asanblada eta hauteskundeetan, lantokietan hautatuz kentzekoak ere izan ahal diren ordezkariak eta izendatzen direnak soil-soilik biltzarrak esleitutako politika batzuk egiteko.
Marxek uko egin zion Estatua errealitate propio gisa ikusteari, printzipioak eta benetako funtzioak zituen estatuari. Gizarte kapitalistak etengabe indartu zuen Estatu sistema, merkatu eta produkzioaren antolamendu beharrak bateratzeko, hain zuzen ere.
Marxek proletarioen diktadurako puntu praktikoak azaltzen ditu, harik eta klase gabeko gizartea lortu arteko puntuak, alegia. Horrela, komunismoa (gizarte komunal estatu gabekoa) sortzen da, non norberaren garapen librea guztien garapen librearen baldintza baita
Norberak gaitasun arabera, bakoitzari beharrezkoa zaiona
Marxek askatasuna eta berdintasuna-ren lelo burgesa kritikatu egiten du; beraren ustez askatasun burgesa, merkatuaren askatasuna besterik ez da eta berdintasuna legearen aurrean praktikan botere politiko eta ekonomikoa dituztenentzat abantaila bihurtzen da, jende xumearen kalterako.
ØMarxen leloa gizarte benetan justu batentzako honelako zerbait izango zen:
Norberak gaitasun arabera,
bakoitzari beharrezkoa zaiona