Gizarte eta Kultur Aldaketak eta Erregimenaren Aurkako Oposizioa Frankismoaren Amaieran
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB
1.2 Gizarte eta Kultur Aldaketak
Errenten banaketa desorekatua (eskualdeen artean, gizarte mailen artean) ez da konpontzen. Nekazaritza exodoa areagotu egiten da: 1962-1973 bitartean, lau milioi pertsona joan ziren herrietatik hirietara. Horrek hirietako hazkunde handia eta kontrolik gabea eragin zuen, arazoak sortuz hirigintzan, higienean eta osasunean. Mediterraneoko kostaldea erabat eraldatu zen, masen turismoaren eraginez. Bizi-mailaren hobekuntza nabariak izan ziren (kontsumo eta ongizate-gizartea). Kulturaren munduan nolabaiteko irekiera egon zen. Hezkuntza-planen erreformak analfabetismoa nabarmen murriztu zuen eta unibertsitateko ikasleen kopurua handitu.
1.4 Gizarte Mugimendu Berriak eta Erregimenaren Aurkako Oposizioa
Ekonomia eta kultura garatu ahala, oposizioa hedatu zen hamarkada honetan.
Oposizio Moderatua
Europar Mugimenduaren Municheko bilera (1962): errepublikanoek, kristau-demokratek eta monarkikoek parte hartu zuten bileran, Francoren erregimena nazioartean salatuz eta bere demokratizazioa eskatuz.
Alderdi Komunista (PCE)
Barnean, protagonismo erabatekoa Alderdi Komunistak izan zuen (PCE): jazarpen gogorrak jaso zituen (Julián Grimauren fusilamendua). Santiago Carrillo eta Dolores Ibarruri izan ziren buruzagiak (estalinismotik urruntzen eta bide demokratikoen alde agertzen hasi ziren).
Langile Mugimendua
Langile mugimendu berriak gero eta gatazka gehiago sortu zituen. Horrek errepresioa gogortzea eragin zuen: oinarrizko eskubideen eskakizunak (sindikatuen legeztapena eta greba eskubidea). CCOO-k hazkunde nabaria izan zuen, langile mugimenduan nagusitasuna lortuz.
Unibertsitateen Oposizioa
Erregimenak unibertsitateen gaineko kontrola galdu zuen apurka-apurka. Horrek gero eta istilu gehiago eragin zituen: 1965ean, katedratiko famatu batzuk unibertsitatetik kanporatuak izan ziren. 1968ko istiluak unibertsitateetara iritsi ziren. Erregimenaren erantzuna errepresioa izan zen: poliziaren esku-hartzea, unibertsitateen itxiera, atxiloketak... Unibertsitate berriak hirietatik urrundu zituzten.
Mugimendu Nazionalistak
Katalunian eta Euskal Herrian indarberritu ziren. Beste mugimendu batzuk sortu ziren, adibidez, Valentzian eta Andaluzian. Ezkerreko indarrek nazionalismoen zenbait erreibindikazio bereganatu zituzten. ETAren hazkundea eta lehenengo atentatuak hasi ziren. Lehenengo prozesu esanguratsua Burgoskoa izan zen, 1970ean.
Klero Berria
Kontzilio Vaticano II.a (1965): klero gaztea eta katoliko aurrerakoia hierarkiaren eta erregimenaren aurka agertu zen (apaiz asko oposizioan aritu ziren). Estatua eta Elizaren arteko harremanak okertzen hasi ziren (Zamorako kartzela).
Azkenik, esan behar da oposizio hazkor horren aurrean, erregimenak ez zuela bere izaera diktatoriala aldatu (1962, TOP), itxurazko aldaketa batzuk izan arren (Prentsa Legea, 1966, Fraga Iribarne).