Gizarte-Langintza eta Antropologia: Generoa, Etnizitatea eta Migrazioa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,52 KB

Gizarte-langintzarako genero-sistemen analisia estrategikoa da, gizarteak egituratzeko oinarrizko printzipioaz ari delako. Jaiotzen garen unetik sozializazio-prozesu bereizgarri batean murgilduta gaude. Sozializazio bereizgarriaren bitartez, sexuaren arabera rol ezberdinak esleitzen zaizkie. Genero-rolak pertsona batek bere sexuaren arabera bete behar dituen funtzio eta betebeharrak dira. Genero-rol hauek pertsonek gizartera egiten dituzten ekarpenak, garatzen dituzten ekintza zehatzak eta gaitasun eta jarrerak arautzen dituzte.

Feminismoa sistema patriarkala sustatzen duten ideologia eta estrategiak erakutsi eta salatzen dituen mugimendua da. Sistema patriarkalean bizi diren emakumeek jasaten duten ezberdintasun- eta bazterketa-egoeraz informazio teoriko ugari ekoiztu du feminismoak XX. mendetik. Aukera-berdintasunaren helburua gizon eta emakumeek gizartearen esparru guztietan berdinak izan ditzaten da. Berdintasun formala edo legala garatzea ekarri du. Oraindik ibilbide luzea geratzen da gure gizartean berdintasun erreala lortzeko.

1980ko hamarkadaren hasieran 'generoaren antropologia' sortu zen. Honen aztergaia ez zen emakumea, ezta emakumeak ere; honi interesatzen zaiona gizon eta emakumeen arteko erlazioak dira.

Genero Sistema eta Teoria Feminista

Genero Sistemak

Antropologia feministak gizartearen analisiari eta gizon eta emakumeen berdintasunari egindako ekarpenik garrantzitsuena genero-sistema kontzeptua izan da, dudarik gabe. Genero-sistema gizartea antolatzeko edo egituratzeko egiturazko faktorea da.

Sexuaren araberako lan-banaketa: Sexuari dagozkion oinarrizko dikotomiari (arra vs. emea) bestelako dikotomia sozialak atxikitzen zaizkio: maskulinoa vs. femeninoa, publikoa vs. pribatua… Sexuaren araberako lan-banaketak azken binomio horretan oinarritzen da. Sexu bakoitzari lanarekin lotutako rolak eta zereginak esleitzen zaizkio askotan, beste sexuari betetzea debekatzen zaizkionak (Amorós).

Gertatzen diren arazoak:

  • Erantzunkidetasuna (emakumearen lana ekonomikoki gutxietsi eta okerrago baloratzen da).
  • Segregazioa edo diskriminazio bertikala (goi-karguetara iristeko zailtasunak).
  • Diskriminazio horizontala (sexuaren araberako lan-banaketaren ondorioa).
  • Soldata-diskriminazioa.

Berdintasunerako Politika Publikoak

Oinarrizko printzipioak eta egitura instituzionala. Politika publikoak parlamentuetan sortzen dira eta esku-hartze helburu zehatz bat lortzeko ematen diren erabakiak dira.

Etnizitatea eta Migrazioa: Integrazio Ereduak

Integrazio Ereduak

Integrazio-ereduak kultur eta talde sozial ezberdinen arteko kontaktua dela eta, teorikoki proposatu zen lehen integrazio-eredua izan zen:

1. Asimilazioa

Asimilazioa talde hegemonikoaren erreakzioa da, kultura-nahasketaren ondorioz gizarte-hegemonia galtzeko beldurrari erantzun bat. Etorkinak gizarte hartzailearekiko bizi duen egokitzapen-prozesua da. Gizarte hartzaile horren kultura eta ohiturak bereganatu behar ditu.

2. Melting-Pot

1940ko hamarkadan, eta kasu honetan AEBn ere, asimilazioak zekartzan mugak eta arazoak ikusirik, beste integrazio-eredu batera abiatu zen gizartea, 'melting pot' delakora. Eredu honen arabera, gizartearen kide guztiak fusionatu egin behar ziren. Fusio honen ondorioz gizarte berri bat sortuko litzateke, ezaugarri kultural eta arrazazko batuaren eta nahastearen ondorioz eratutakoa.

3. Multikulturalitatea

Gizarte baten barruan, kultura eta nortasun etniko anitzak elkarrekin bizitzeko eskubidea aldarrikatzen du. Modu honetan, gizarte modernoak kultura anitzen baturaz osatuak egongo lirateke. Talde-kohesioa sustatzea dakar. Kultura bakoitzak, testuinguru anitz honetan, bere nortasuna mantentzeko aukera dauka eta, era berean, kultura-kide guztien arteko elkarbizitza posible izango da.

4. Interkulturalitatea

Multikulturalitateak inplikatzen dituen mugak gainditzeko asmoarekin interkulturalitatearen eredua sortzen da. Honen arabera, gizartea kulturen batura edo mosaiko baten modura ulertzen du, baina beraien arteko elkarrekintza bultzatu gabe. Beraz, jatorri kultural guztien errespetuaz gain, kulturalki ezberdinak diren subjektu eta erakundeen arteko elkarrekintza edo interakzioa aldarrikatzen du, eta helburu honetarako aproposak diren estrategiak bultzatzen ditu.

Ondorioak: Antropologia eta Gizarte-Langintza

Antropologiak izaera guztiz praktikoa duen gizarte-langintzari edozein giza egituratan esku hartzeko beharrezkoa den aurretiko ezagutza teorikoa eskaintzen diola esan dezakegu. Conrad Phillip Kottaken hitzetan, gizataldeen nahiz komunitateen ezaugarri kulturalen aniztasuna modu holistiko, sistematiko eta konparatibo batean aztertzen duen gizarte-zientzia da.

Antropologiak hiru motatako ekarpenak egiten dizkio Gizarte-Langintzari:

1. Ekarpen Teorikoa

Antropologia aplikatuak, gizarte-langintzak esku hartu behar duen errealitate horretaz beharrezkoa duen aurretiko ezagutza errealista eta sakona eskaintzen dio. Laburbilduz, gizarte-antropologiak errealitate sozialak eskaintzen duen ezagutza holistiko eta transkulturalari esker, gizarte-langilea gai izan daiteke edozein arazo sozial aztertzen eta horren gainean esku-hartze bat diseinatzen, planifikatzen eta aurrera eramaten.

2. Ekarpen Metodologikoak

Egin dizkion ekarpen metodologikoak ezagutzara heltzeko erabiltzen duen metodo antropologikoaren abantailetan datza. Ekarpen garrantzitsuena lehen fase etnografikoan datza. Laburbilduz, metodo antropologikoak gizarte-langileari bere lana burutzeko beharrezkoa duen informazioa tokian bertan jasotzea ahalbidetzen dio, eta honek inplikatzen du gizarte-langileak bere esku-hartzea hasi baino lehenago aztergai duen komunitatearekin harremanetan jartzen dela lehen eskuko informazio baliagarria lortzeko. Honek azken puntuarekin elkarlotzen du.

3. Ekarpen Etikoak

Ekarpen etikorik nagusiena giza aniztasuna antzematen, ulertzen eta errespetatzen jakitea da. Honi esker, gure praktika profesionalean edozein 'zentrismo' mota ekiditen saia gaitezke. Laburbilduz, ekarpen etiko nagusia antropologiari esker gizarte-langileak lanean ari denean aurreiritziak alde batera uzten ikasten duela da. Konfiantza, errespetua, pazientzia, etab. dira gizarte-langileak landu behar dituen bestelako gaitasunak, eta guzti hauek metodo antropologikoaren garapenari esker ere bereganatu daitezke.

Entradas relacionadas: