Gizarte Langintzako Dokumentu eta Kontzeptuak

Clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB

Dokumentu Sozialak

Txosten Soziala

Gizarte langilearen irizpen teknikoa (profesionala) eta erabiltzailearen datuak jasotzen dituen dokumentua da. Dokumentu hau analitikoa eta deskriptiboa da, baita ere izaera formala du. "Publikoa" den dokumentua da eta edonork ikus dezake. Dokumentu hau beste entitate baterako, erabiltzaileak eskatuta edo gizarte langileak hala erabakita egin daiteke.

Historia Soziala

Dokumentu honetan erabiltzailearen datuak eta esku-hartzearen datuak jasotzen dira. Nolakoa den orainaldia eta zer nolako bilakaera izan duen adierazten da. Beraz, dokumentu honetan erabiltzailearen "historia" eta esku-hartzearen bilakaera jasotzen da. Bere edukia denboran zehar aldatuz joaten da. Dokumentu hau elkarrizketaren bidez osatzen da eta dokumentu irekia da.

Fitxa Soziala

Erabiltzailearen informazio sistematizatua jasotzen duen dokumentua. Espedientea balitz bezala. Administrazioaren informazioa jasotzen du. Laburki jasotzen da, izen-abizenak eta datu sozialak agertzen dira. Dokumentu hau guretzat tresna da, gizarte langilearentzat euskarri dokumentala. Agiri bat da, paperezko euskarrian edo elektronikoan, izaera indibidualekoa.

Elkarrizketa Sozialaren Kontzeptuak

  • Rapport: Erabiltzailearekin elkarrizketa bat egin behar dugunean, lehenengo unetik, hau da, elkarrizketaren hasieratik saiatu behar gara konfiantzazko giroa sortzen; hori da rapport egoera lortzea. Modu horretan, erabiltzailea eroso sentiarazteko eta gurekin informazioa modu erraz eta lasaiagoan partekatzeko taktika edo trebetasuna da.
  • Elkarrizketaren Asimetria: Gizarte langileak elkarrizketa gidatzen du, profesionala baita. Komunikazioa, ordea, maila berean egon beharko luke, erabiltzailea eta gizarte langilea parez pare jarriz. Erabiltzailea eroso sentiarazten saiatu behar gara. Baina askotan asimetriak gertatzen dira, adibidez, gizarte langilearen aulkia altuago egotea; horrek erabiltzailea txikituta sentiaraz dezake eta maila berean ez daudela pentsa dezake.
  • Elkarrizketa Fokalizatua/Ardaztua: Elementu batean zentratzen da. Espezializazioa garrantzitsua da. Planifikazioarekin lotura du, prozesu planifikatu bat baitu atzean. Helburu du arreta elementu bakar batean jartzea eta elkarrizketa horren arabera bideratzea. Beraz, elkarrizketak ez dira orokorrak kasu honetan, alderdi bat bakarrik interesatzen baitzaigu.
  • Hitzez Hitzeko Eskaria: Erabiltzaileak gizarte langileari zuzenean egiten duen eskaria da. Adibidez: dirua behar dut alokairurako. Erabiltzaileak argi eta garbi (batzuetan ez da argi adierazten, eta gizarte langilearen lana izango da hura argitzea) adierazten du bere eskaera zein den. Zergatik joan den azaltzen dio profesionalari. Beraz, eskaera literala da, erabiltzaileak hitzez hitz esaten edo eskatzen duena. Eskaera argitu behar da, eta multidimentsionala izan daiteke.
  • Elkarrizketaren Markoa: Elkarrizketa nola bideratuko den adierazten du. Harrera fasean egiten da normalean. Elkarrizketa nondik norakoa izango den azaltzen da. Adibidez, lehenengo elkarrizketan erakundea zer den eta zer egiten duen azaltzen da; bigarren elkarrizketan, berriz, aurrekoaren segimendua zein izan den eta zer egin behar den esaten da. Aurkezpen bat da, elkarrizketa bakoitzean zer egingo den laburbiltzen duena. Elkarrizketaren kokapenari eta "encuadre"-ari dagokio. Elkarrizketa prozesuaren lehenengo fasean egiten da. Elkarrizketaren fase bat da. Eskema baten modukoa da, jarraibideak ematen dituena.

Entradas relacionadas: