Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (AES): Gida Osoa

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (AES)

Definizioa

Gizarte-bazterkeria prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezko diren gastuei aurre egiteko, urtean behin ematen diren diru-laguntzak dira.

Gastu hauei bideratuta daude:

  • Etxebizitza edo bizitokia eduki eta mantendu ahal izateko beharrezko diren gastuak (alokairua, larrialdi-egoera gertatu aurretik etxebizitzaren kredituak eragindako gastuak, energia-, ur- eta mantentze-gastuak, etxean beharrezkoak diren oinarrizko osagaiak erosteko, etab.).
  • Bizikidetza-unitateko kideen oinarrizko beharrizanak (jantzia, hezkuntza, osasuna), beste sistema publikoek gastu horiei aurre egiten ez dietenean.

Laguntza hauek helburu jakin baterako dira; beraz, helburu horretarako baino ezin dira erabili.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak ez dira eskubide subjektibo bat; beraz, EAEko Aurrekontu Orokorrean gai honetarako aurrez antolatutako diru-kopuruaren arabera egongo da hauek ematea ala ez.

Laguntza hau Lehen Mailako Gizarte Zerbitzuetan tramitatzen da, batez ere, udalerrietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan. Erreferentziazko profesionala Gizarte Langilea da.

Baldintzak

Prestazio ekonomiko hau jasotzeko hurrengo baldintzak bete beharko dira:

  1. Laguntza eskatu den udalerrian erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
  2. EAEko edozein udalerritan erroldatuta eta benetan bizitzea, eskaera aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.
  3. Gutxienez eskaera aurkeztu baino urtebete lehenago sortutako bizikidetza-unitatea izatea. RGIren kasuan dauden salbuespen berdinak daude hemen.
  4. Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren (PCV) jasotzaileak ez izatea. Bakarrik jaso ahal izango da PCV eta AES, azken hauek etxebizitza-gastuetarako ez direnean.
  5. 18 urtetik gora izatea (RGI kobratzeko gutxieneko adina 23 urte dira).
  6. AES bideratuta doan gastuei aurre egiteko behar adina baliabide ez izatea (araututa dago nola kalkulatzen diren diru-sarrerak eta ondasunak eta non dagoen muga).
  7. AES laguntzak alokairu-gastuei aurre egiteko erabiltzen direnean, Etxebiden izena emanda egon behar da.

Betebeharrak

  • Prestazioa eskatu den helbururako erabili (gero gastua erreziboekin justifikatu behar da).
  • Prestazioa eskuratzeko baldintzetan aldaketarik egon ezkero, jakinarazi administrazioari (OGZko gizarte-langileari) aldaketa hori.
  • Etxebizitzan edozein aldaketa egon ezkero, jakinarazi (OGZko gizarte-langileari).
  • Behar den zenbateko gehiago edo ez dagokion prestazioa jasoz gero, zenbateko hori itzultzea.
  • Administrazioaren aurrean agertzea eta harekin lankidetzan aritzea, hori eskatzen bazaie.

Laguntzak ematea eta ordaintzea

Gizarte Zerbitzuek ezarritakoaren arabera, prestazio hau zatika edo osorik ordaindu ahal izango da.

Epe bat ezarriko da egindako gastuen fakturak edo bestelako frogak aurkezteko. Faktura edo froga horiek epean aurkezten ez badira, laguntza itzuli beharko da.

Urteko aurrekontuaren arabera onartuko dira AES eskaerak; beraz, gerta liteke eskaera guztiei erantzunik eman ezin izatea diru-aurrekontua agortzen bada.

AES laguntzak urtean behin eskatzen dira.

Entradas relacionadas: