Gizarte Politika, Ongizatezko Estadua eta Gizarte Langintza

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,33 KB

SARRERA:

Gaiaren delimitazioa, honako idazlan hau gizarte langintza eta gizarte politiken ingurukoa izango da. Hiru zatitan banatuko da, lehendabizi; Gizarte politika, Ongizatezko Estadua eta gizarte langintza, gero; Gizarte politika, gizarte langintza eta herritargoari buruz landuko da eta amaitzeko; Gizarte langintza, gizarte politikaren gauzapen gisa inguruan hitz egingo dut idazlana amitzeko.
Hori dela eta, gai hau garrantzitsua da; izan ere, gizarte-politikaren helburua biztanleriaren gizarte-ongizatea bilatzea da, eta horrek bizi-kalitate hobea lortzea dakar berekin. Gizarte-langintzaren rola sustatzailearena da, eta gizarte-ongizatea du helburu. Ildo horretan, gizarte-politikarekin lotzen da, eta haren rol nagusia hartzen da kontuan: etengabe ari den gizarte-eragilea izatea, ideiak eta proiektuak sortzeko gaitasuna izatea, profesional proaktiboa da, eta egungo eskaerei aurre egiteko eta gizarte-ongizatearen ikuspegitik ikusten den aldaketa sortzeko arlo guztiak integratzeko trebetasuna du.
Kontzeptu nagusiak, lanari dagokionez, lehenik eta behin kontzeptu nagusiak argi izatea beharrezkoa izango da. Gizarte Zerbitzu kontzeptuari dagokionez, esan dezakegu gabeziak osatzeko eta norbanakoaren autonomia eta komunitate zein gizarte-integrazioa garatzeko, harremanetan eta gertutasunean oinarritutako laguntza eta babesa eskaintzen duten prestazio tekniko eta beste hainbat jarduera direla. Gizarte Politikak berriz, Gizarte politikak ikusi ezin duen alderdi hori gizarte langintzan jarduten duten profesionalek senti eta trata dezakete beraien eguneko lanean. Beraz, norabide orokorrak zehazten eta tresna egokiak proposatzen dituen gizarte politikak, irakasgai zein profesionalak behar ditu neurri horiek gauzatzeko eta egoera nahiz pertsona bakoitzari egokitzeko, behar sozialen alderdi ezberdinak kontutan hartuz.


Eta amaitzeko, Gizarte-Langintza pertsona, familia, talde eta komunitateen gainean egindako jarduera tekniko antolatua da, euren ongizate eta gizarte-funtzionamendu egokiago baten alde. Gizarte-langileek hainbat pertsona eta familiari laguntzen diete euren arazo pertsonalak eta gizarte mailakoak konpontzen, hala nola baliabideen eskasia, egokitzapen-arazoak, aisialdi eta harreman mailakoak eta etxebizitza arlokoak. Gizarte-langilearen lanbideak bi alderdi ditu: batetik, laguntza; eta bestetik, lagundutako pertsonen gizarte sustapenaren alderdia.

Gai honen problematika; konplexutasunaren teoriak aukera ematen du ulertzeko gizarte-sistemak ez direla linealak, dinamikoak direla, berrantolatu daitezkeela eta, horretarako, sistema horiei eusten dieten sareen mende daudela. Sistema horretan gizarte-langileak elkarrekin bizi dira, eta, beraz, haien ekintza eta ituna aukera etengabea da. Problematika, beraz, bizi garen gizartea da; izan ere, gizarte-politikak beti estatukoak dira, eta hori oztopo bat izan liteke, Estatua baita gure lanbidearen enplegatzaile nagusia, eta, beraz, gure lanbide-jardunaren inguruan itxaropen zehatzak daude.
Hipotesi nagusiak honako hauek izango dira, alde batetik; ekintza politikoak herritarren eskaeretara egokitzea eta benetan zerbitzu bat ematea. Bestalde; gizarte-politikak nagusi den gizarte-sistemari eustera bideratuta daude, eta ez gizartearen interesak ordezkatzera, subjektuen garapena sustatuz.


Gizarte politikak eta gizarte langintzak hainbat alor empiriko eta teoriko partekatzen dituzte. Profesional gehienen eguneroko lana, gizarte zerbitzu berezi ala orokorren barruan, gizarte politika gauzatzea da. Halaber, gizarte langintza geroz eta presenteagoa da testuinguru eta behar sozialei buruzko ikerketetan, gizarte politika erangikorren definizioa, garapena eta gauzapena laguntzeko. Hala ere, gizarte politika eta gizarte langintzaren arteko uztartze teorikoa ez da hain argia.
Gizarte politika, Ongizatezko Estadua eta gizarte langintza Gizarte politika eta gizarte langintzaren arteko harremanak, behar sozialei erantzuteko nahietik, ongizate sozialaren ikuspegira doaz, herritarren laguntza zehatzeraino. Erreforma administratiboetatik, erakunde berrietatik eta esku-hartze sozialaren metodologiaren bilakaeratik datozen eskaera eta egokipenetatik datoz. Era berean, beraien helburuei eta baliabideei dagokionez, gizarte politikak eta gizarte langintzak antzeko arazoei aurre egin behar diete.
Gizarte politika, gizarte langintza eta behar sozialak- Gizarte politikaren, eta gizarte langintzaren helburu hamankomuna, pertsonen, taldeen eta komunitateen ahalik eta ongizate handiena lortzea da, beraien behar sozialak (funtsezkoak batez ere) ahal den neurrian hasetuz. Gizarte politikak ardatz orokorrak eta ekintza egitarauak zehazten dituen bitartean, gizarte langintzak gailu eta baliabide horiek erabiltzen ditu eskaera sozialei erantzuteko eta, bide batez, eskubide sozialak errespetarazteko. Gizabankoak bere ingurugiroarekin dituen hartu-emanetan kokatzen da eta oinarrizkoak bezela ikusiak diren beharrak hasetzen saiatzen da, baliabide eta zerbitzuei irixteko aukera eskainiz.
Gizarte langintza, ikasgai eta lanbide gisa, giza eta sozial baliabide eta arazoetan erdiratzen da, beraz, gizarte politika eta gizarte langintzaren arteko lehen pundu hamankomuna, beharren ingurukoa da. Beharren teoria eta ikuspegi ezberdinek, gizarte politikaren osagai eztabaidatsua osatzen dute eta gizarte langintzaren esku-hartzea armonizatzeko zailtasuna agerian uzten dute.
Beharrei buruzko sailkatze ezberdinek eta beraien arteko larritasuna, gizarte politikaren alderdi berbanatzailean eta ordainekoan ekiten dute. Historikoki eraikiak direnez, beraien esanahia zein bilakaera testuingu politiko eta instituzionalari lotuak daude. Pertsona batek bizi izan dituen egoera sozial, ekonomiko, familiar ala profesionalek eragin dezakete.


Gizarte politika, gizarte langintza eta eskubide sozialak

Ongizatezko Estaduetan, gizarte politika oinarrizko bi egituren gainean finkatu da: gizarte demokratikoetako herritarren eskubideen ezagutza eta Estaduaren esku-hartzea merkatuaren eragin ezkorrak zuzentzeko. Gizarte langintzak eskubide sozialen definizioan eta osaketan parte hartu du, hiru multzotan banatzen dira : 1) zibilak eta politikoak, 2) sozio-ekonomikoak eta 3) bizi kalitateari loturikoak. Eskubide sozialak sortzen dira giza arazo garrantzitsuei erantzuteko.
Gaur egun, gizarte langintzaren eginkizuna desegokitasun sozialak gainditzea da eta eskubide sozial orokorren eta beraien gauzapenaren artean egon daiteken tartea ahal bezain bat murriztea.Arazoak eta beraien ondorioak

Eskubide sozial eta politikoak garatzen joan diren neurrian, gizarte politikan eta gizarte langintzan eragina daukaten zenbait arazo sortu dira.
Konpontzeko : 1) oinarrizko beharrak erreferente enpiriko batetik ikusten badira,
2) partekatzen badira eta denek ulertzen badituzte eta 3) eginkizun moralak sortzen badira.
Bestalde, oinarrizkoak diren eta ez diren beharren arteko muga denboran zehar eta gizarte batetik bestera aldakorra da, behar horien zerrenda egonkor bat osatzea ezinezkoa bilakatuz.
1. Gizarte politikan, gizarte zerbitzuen eginkizun morala pertsona horiek laguntzea da, eskubide sozialak betez eta eginbeharrak betetzea eskatuz. Izan ere, Estadu bakoitzak, egokiak iduritzen zaizkion arauak planteatzen eta garatzen ditu Ongizatezko Estaduaren bidez zehazten diren behar sozialei erantzuteko.
2. Gizarte langintzan. behar sozialen hasetze eskaerari erantzuten dio eskubideak gauzatu daitezen, hausnarketaren eta ekintzaren bitartez. Bere eginkizunak: a. Behar sozialak agerian uztea. Gizarte politikaren garapena lagundu eta benetako arazoei erantzun egokia ematea baimentzen du. b. Oinarrizko behar sozialen estalgarrirako estandarrak zehaztea, beraien definizioan aurreraraziz. c. Oinarrizko beharren hasetzean, pertsonen eta taldeen arteko harremanak indartzea premiazkoa da d. Eskubide horiek eskatzen duten ezagutza laguntzea.


3. Antolaketa itxura berrietan. Horrela, ongizate sozialaren kudeaketa anitzak ondorioak dauzka gizarte langintzan eta gizarte politikan zeren eragile guztien presentzia suposatzen du bazterketa soziala gainditzeko eta eskubide sozialen unibertsaltasuna.
Paper hori, integrazio sozialaren bidez, sare sozialaren aberastearen bidez eta baliabide instituzional, sozial eta komunitarioen koordinaketaren bitartez betetzen du.
4. Estadu sozial eta Ongizatezko Estaduaren aurrerantzean. Zuzenbide Estadu batean, behar sozialei erantzuteko modu eraginkorrena gizarte zerbitzuak erabiltzea da.
Botere publikoen eginbeharretan sartzen da : baliabideak berbanatzea, ezberdintasun sozialak murriztea, gutxiengoak bermatzea eta hauskortasuna desagertaraztea.

Gizarte langintza, gizarte politikaren gauzapen gisa

Gizarte langintza, gizarte politikaren oztopoak gainditzeko tresna lez

Gizarte langintza eta politika egileak

Eskubide sozialen definizio ezak eta bere gauzapenak suposatzen duen kostuak, kontraesanak sortzen ditu bere helburuetan. Pertsona ez bada inplikatzen eta geldoa bada, ez da bere integrazioa laguntzen.
 
Gizarte langintza zerbitzuen deszentralizazio prozesuan

Deszentralizazio eta gaitasunen transferentzia prozesuek, kultura eta antolaketa oztopoei aurre egin behar diete eta gizarte langintza deszentralizazio prozesu horren erdian dago. Hala ere, bere eragina mugatua da, zerbitzu ezberdinen oinarrizko laguntzen bateratzerik ez baitago. Irakasgai eta lanbide gisa, gizarte langintzak osagai horien arteko giltzadura hobetzeko asmoa daukaten esku-hartze moduak garatu behar ditu.

Gizarte langintza, sektorekotasuna gainditzeko Pertsonaren eta arazoaren ikuspegi orokorra galtzen joan da. Oinarrizko beharrak dauzkan pertsona bat, sistemaren pundu ezberdinetatik hartu daiteke, talde askotako kidea baita.
Behar, eskubide sozial eta herritargo konzeptuen bilakaerak ez datoz bat Zuzenbide Estadu bateko pertsonen sailkatzearekin. Beraz, gizarte politika eta gizarte langintzaren eginkizunetan sartzen da berezia eta ezberdina batzea, ikuspundu orokorra galdu gabe.


Gizarte langintza, zerbitzuen bazterketa gainditzeko

Ekonomia krisian dagoenean, gizarte politikaren beharrak handitzen dira eta beharrzkoak diren baliabideak eskas dira. Gizarte politikak eta gizarte zerbitzuek, orohar, behar materialei erantzuten dieten bitartean, gizarte langintzak, geroz eta gehiago, behar ez materialei ihardetsi behar die, harremanetan sartzeko, autonomia edukitzeko ala norbera sustatzeko arazoak sumatuz.
Gizarte langintza modu aproposa izan daiteke gizarte politikak proposatzen dituen bide arruntek aztertu ezin dituzten egoeren irakurketa eta aztereta egoki bat egiteko.

Gizarte langintza eta logika burokratikoa Burokraziak erantzunen eranginkortasuna eta lortu nahi diren helburuen lorpena zailtzen ditu. Gizarte langintzak zailtasun horiek gainditzeko balio du zeren, tokikoak eta bereziak diren laguntza prozesuei uko egin gabe, gainditzen ditu, pertsonaren beharrari lehentasuna emanez.

Gizarte langintza, gizarte politikaren bultzatzaile bezala Gizarte langintzak, gizarte politikarekin lotuak dauden alor batzuen garapena lagundu du, batez ere: egitarauen deszentralizazioarekin eta giltzatzearekin, protekzioanismoaren gainditzearekin eta esku-hartze bateratuarekin lotuak dauden alorrekin. Gizarte langintzaren ekarpenek modu baikorrean eragiten dute gizarte politikaren prozesuetan.

Gizarte langintza soziabilitatearen eraikuntzan Geroz eta gehiago, gizabanako bakoitzaren bizitza pertsonala, gertakizun nagusietatik aldentzen ari da, anomia egoera bat sortuz eta gizarte langintzaren eginkizuna ikustea da nola, egoera berezi batean, osagai horien arteko hurbilketa eta bateratzea gauzatzen den.

Gizarte langintza, integrazio soziala eta ezberdintasuna uztartzeko Integrazio soziala eta ezberdintasunaren errespetua bermatzea gizarte langintzaren erronka nagusi bat da, are eta gehiago ikustean aldakorrak diren gizarteek etorkin jarioak bizi dituztela. Ezberdintze hori, askatasun indibidual eta sozialarentzako baikorra bada, hunkimen bizitzaren zatiketa, sozializazio ezegokia edo desbiderazioaren agarapena bezelako arazoak sortu ditzake.


Gizarte langintza mundu pertsonal eta soziala hurbiltzeko Gizartearen antolaketan areagotzen den ezberdintze soziala, komunikazioaren bidez garatzen da. Komunikazio horrek, soziabilitate egokia edukitzea eta bazterketa sahiestea fagoretzen duten arau eta jarrerak eskatzen dituzten prozesuetan zailtasunak sortzen ditu. Prozesu honetan, gizarte langintzak, erabiltzaileak testuinguru zehatz batean bizi dituen esperientzien adierazleak ateratzen ditu. Datuen sistematizazio egokitik eta beraien interpretaziotik, gizarte politika eraginkor bat osatzera lagundu dezake. Gizarte langintzak esperientzia handia pillatu du, harremanen, jarreren, kognizio eta hunkimenen aldaketen bidez, taldeek eta gizabankoek eduki dituzten eraginak kontutan hartuz. Integrazioan modu baikorrean eragiteko, gizarte langintzak baliabide komunitarioen koordinaketa, eskakizunei eta erakundeen arteko harrelanetan beharrezko elkarlanari arreta eskaini behar die.

Gizarte langintza, gizarte politikaren esku-hartze zuzena lez Gizarte langintzak, gizarte politika aurreraratzen du, gizakiari zentraltasuna ematen dion neurrian, eskaintzari buruz behar eta eskaeren agerpena fagoretzen duen mailan eta erantzunen kalitatea zein eraginkortasuna hobetzeko lan egiten duen neurrian.

Gizarte langintza eta pertsonaren zentraltasuna

Ongizate soziala lortzea helburu duen gizarte politikaren pundu nagusi bat gizakiaren zentraltasunari lotua dago, bai herritar gisa, bai erabiltzaile bezala. Esku-hartze sozialen jarrerak eta sujetuen inplikazioa eraldatzen ditu eta herritarren autonomia areagotzeaz gain, dauden baliabideak sektore sozial guztiei irixtea bermatzen du. Aukera autonomoak eta adierazpen, komunikazio, harremantze trebetasun sozialak garatzen dira. Erabakiak hartzerako orduan, argitasuna eta norberaren zaintza fagoretzen ditu.


Gizarte langintza, beharren eta eskaeren aurrean

Beharrek eta eskerek lehentasuna daukate zerbitzuaren eta eskaintzaren aurrean, zerbitzuek pertsonaren eta komunitatearen beharrei erantzuten baitiote. Gizarte langintzak informazio interesgarriak eman ditzake adierazleen osaketan eta, bide batez, gizarte politika bera norabidetu dezake. Gizarte politikaren hiru osagaien hurbilketa fagoretzen du: alorrezkoa, eremuzkoa eta oinarrizkoa.
Eraginkorra eta kalitatezkoa izateko, gizarte politikak eta gizarte langintzak erronka batzuei erantzun behar die :1. Informazioari loturiko erronkak. Muga hori gainditzeko, ezinbestekoa da beharren araberako baliabideen hautaketa eta egitarautzearen aurrerapenean eraginkorrak diren tresnen eraikuntza lortzea. 2. Hobekuntza iraunkorraren erronkak. Gertatzen da zerbitzuen antolaketa ez gizarte politikaren islada izatea. Gizarte langintzak, zerbitzuaren kalitatean, baliabide eta behar zehatzen arteko egokipenean eta prozesu burokratikoen arintzean lagundu dezake. 3. Ebaluaketaren erronkak. Gehienetan, profesional eta zerbitzu bakoitzak egiten dituen esperientziak ez dira zelai horren aldaketa bermatzeko erabiltzen. Prozesu honetan, gizarte langintzaren ekarpenak oso baliogarriak izan daitezke, bereziki, praktikaren sistematizazioaren bitartez.

KONKLUSIOA

- Problematika eta hipotesiak 

Ondorioa: Gizarte politikeke eta gizarte langintza lotura oso estua daukate euren artean elkarrekiko eragina dutelako. Izan ere, gizarte politikek sortutako tresnak, hala nola gizarte-zerbitzuak, gizarte langintzak erabiltzen ditu gizartearen beharrei aurre egiteko. Nolanahi ere, gizarte langintzaren disziplinaren konplexutasuna dela eta, gizarte langinztak eta gizarte politikak hainbat desegokitasunei aurre egin behar diete. Hortaz, etengabeko aldaketa eta berrinkuntza prozesuan murgilduta daude, gizartearen behar eta arazo soziali aurre egiteko eraginkortasuna lortzeko. Besteak beste, bazterkeria sozialari, sektorekotasunari eta logika burokratikoari aurre egin behar diete. Hala, elkarrekin lan egitea ezinbestekoa da kasu honetan, batez ere, herritargoaren ongizatea bermatzeko eta honen elkartasuna sustatzeko. ETA IREKIDURA

Entradas relacionadas: