Gizarte Segurantza Espainian: Historia, Erakundeak eta Babesa
Clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,69 KB
Gizarte Segurantzaren Historia Espainian
1900: Lehen Gizarte Asegurua
Lan Istripuen Legearekin lehen Gizarte Asegurua sortu zen.
1908: Aseguruen Institutu Nazionala
Aseguruen Institutu Nazionala agertu zen, Gizarte Segurantzako lehen sistema.
Gizarte Segurantzako Lege Orokorra (2015)
Gizarte Segurantzari buruzko arau nagusia Gizarte Segurantzako Lege Orokorra da, 2015ean aldatua izan zena.
Konstituzioa (41. Artikulua)
Konstituzioak, bere 41. artikuluan, Gizarte Segurantza edukitzeko eskubidea jasotzen du:
Botere publikoek herritar guztiontzat Gizarte Segurantzako araubide publikoari eutsiko diote; sistema horrek gizarte laguntza eta prestazio nahitaezkoak bermatuko ditu beharrizan egoeratan, eta, batez ere, langabezia kasuetan.
Gizarte Segurantzako Erakunde Publikoak
Gizarte Segurantzako Sistema Kudeatzen duten Erakundeak
- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (INSS): Prestazio ekonomikoak kudeatu eta ordainketak agintzen ditu.
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra (TGSS): Sistemako ekonomia eta finantza baliabideak bateratzen ditu. Eskumena du gai hauetan: enpresen inskripzioan, langileen afiliazioan, langileen altan eta bajan, kotizazioen kudeaketan eta kontrolean, eta kuoten bilketan.
- Itsasoko Gizarte Institutua (ISM): Itsas langileen prestazioak jasotzeko eskubidea kudeatu, administratu eta aitortzen du.
- Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE): Langabezi prestazioa kudeatzen du.
- Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutua (IMSERSO): Pertsona helduen eta mendekotasun egoeran daudenen prestazioak kudeatzen ditu.
- Gizarte Segurantzaren Informatikako Gerentzia: Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilerarekin eta aplikazioarekin lotutako guztiaz arduratzen da.
Gizarte Segurantzaren Babes Eginkizunak
Prestazio Kontributiboa
Espainiar estatuko langileei, biztanleei eta beraien familiei zuzenduta dago:
- Besteren konturako langileak
- Autonomoak
- Kooperatibetako bazkideak
- Funtzionarioak
- Ikasleak
- Espainian bizi ez diren espainolak, bizi diren herrialdeko ezaugarriekin
- Laneko baimena duten atzerritarrak
Prestazio Ez Kontributiboa
Inoiz kotizatu ez dutenei edo prestazio kontributiboa izateko adina kotizatu ez dutenei eta Espainian bizi diren espainiar guztiei ematen zaie. Honako hauek hartzen ditu barne:
- Osasun laguntzarako prestazioak
- Ezintasunagatiko prestazioak
- Erretiro prestazioak