Gizarte Teoria eta Kontzeptu Nagusiak
Enviado por Aitortxu y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,19 KB
Ideologiak
Oro har, gizarte batek barneko errealitatea adierazteko dituen burutapenen (ideien, mitoen, irudien…) sistema da, beharrezkoa, zeren gizakiak beti errealitate ororen burutapena baitu. Baina ideologia faltsua ere existitzen da, eta honetaz dihardu Marxek: giza gogoaren produktu dira, edo deformaturiko kontzientzia mota bat, marxismoak deitutako “gainegituraren” parte izanik. Zentzu txar horretan, baldintza sozialek deformatutako giza pentsamendua adierazten du.
Iraultza soziala
Iraultza sozialak Historiaren une batean existitzen diren produkzio-harremanen suntsiketa eta eraldaketa, eta ondorioz gertatzen den gainegituraren iraulketa adierazten ditu. Produkzio-indarren aldaketa gertatzen denean, produkzio-harremanen aldaketa ere egin beharra agertzen da, eta hemen oztopoak sortzen badira –jabeek jabetza utzi nahi ez izatea edo antzekoak–, iraultzak, proletarioen taldeek bultzatuta, bide gogorrak hartzen ditu aldaketa osoa lortu arte.
Sistema kapitalistaren barne-krisia ikusita, eta gero eta handiagoa zen langile-klasearen esplotazio-kontzientzia aintzat hartuz, Marxek berehalakotzat zuen klaserik gabeko gizarte eta alienazioen ezabapena ekarriko zuen iraultza proletarioa.
Kartismoa
1836an, industriako langileek bizi zuten egoerari erantzuteko lehen saioa egin zen: Kartismoa. Londresko langileen elkartearen egitarau politikotik edo “Kartatik” datorkio izena, eta bertan kooperatibismorako erreformak eskatu zituzten. Beraz, 1838tik 1848ra bitartean sufragio unibertsalaren eta beste eskubide politiko batzuen alde aritu zen langile-mugimendu ingelesa izan zen.
Klaseen arteko borroka
Historiaren eragilea da. Gizarte guztiak klasetan banatuta daude: zapaltzaileak eta zapalduak; elkarri kontrajarritako bi fronte horiek gerra gutxi-asko agerian edo ezkutuan ari baitira beti. Klase horien borrokari lotuta dago historiaren joana, batzuetan iraultza baten bidez historia irauliz; beste batzuetan bi klaseak suntsituz.
Kofradia
Garai feudaletako ofizio-maisuen elkartasuna, artisauen eta eskulangileen interesen alde egiteko sortua. Gremio ere deitua.