Gizarte Trebetasunak: Definizioa eta Osagaiak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,31 KB

Gizarte trebetasunak

Zer esaten du V. E. Caballok gizarte trebetasunei buruz?

Pertsona batek gainerakoekin harremanetan erabiltzen dituen portaeren multzoa da. Portaera horien bidez, pertsonak bere sentimenduak, jarrerak, desioak, iritziak eta eskubideak modu egokian adierazten ditu, besteenganako errespetua mantenduz. Horrela, sortzen diren arazoak konpontzen ditu eta etorkizunean gerta daitezkeenak prebenitzen laguntzen du.

Besteekin harremanak izateko ditugun ohitura, portaera, pentsamendu eta emozioen multzoa dira gizarte-trebetasunak.

Pertsonaren ongizaterako eta autoestimurako duten garrantzia kontuan izanik, eta jakinik besteekin ditugun harremanen ondorioetatik ihes egitea ezinezkoa dela (ikasketetan, lanean, familian edo beste edozein eremutan), argi dago haurtzarotik landu behar direla, eta bizitza osoan garatzen jarraitu.

Gizarte trebetasunen osagaiak

Elkarrekintza soziala errazten duten gaitasunen multzoa da. Lau mota nagusi daude:

  • Portaera-osagaiak
  • Emozio-osagaiak
  • Ezagutza-osagaiak
  • Nortasun-osagaiak

Portaera-osagaiak

Pertsonak duen jokabide propioa, ekiteko modua edo egoera jakin bati erantzuteko era da. Barne-eragileen eta kanpokoen arteko elkarrekintzaren emaitza da.

Asertibitatea

R. E. Albertek, M. L. Emmons-ek eta W. Risok diotenez, gure ideiak defendatu behar ditugu, baina baita besteenak entzun eta errespetatu ere.

  • Portaera pasiboa: sentimenduak, pentsamenduak eta iritziak adierazteko gai ez izatea, edo etsipenez, barkamena eskatuz edo konfiantzarik gabe adieraztea (adibidez, ezetz esaten ez dakiena, besteen iritziaren beldur).
  • Portaera agresiboa: bere eskubide pertsonalak defendatzen ditu, baina beste pertsonek ideia desberdinak badituzte, ez ditu onartzen. Ez ditu besteak errespetatzen, baina bera errespetatua izatea exijitzen du.
Komunikazioa eta haren elementuak

Pertsonok komunikatzeko dugun gaitasuna da. Horren bidez, informazioa partekatu eta trukatzen dugu.

Komunikazioa egon dadin, elementu hauek behar dira:

  • Emailea: informazioa transmititzen duena.
  • Hartzailea: informazioa jasotzen duena.
  • Mezua: emaileak hartzaileari transmititu nahi dion informazioa.
  • Kodea: komunikatzeko erabiltzen den kodea edo hizkuntza.
  • Kanala: mezua transmititzeko erabiltzen den bidea (airea, telefonoa...).
  • Testuingurua: komunikazioa gertatzen den egoera.
Feedbacka edo atzeraelikadura

Hartzaileak emaileari ematen dion erantzuna da, eta mezua behar bezala iritsi zaion jakiteko biderik fidagarriena da.

Ahozko eta ez-ahozko komunikazioa

Bi alderdi daude:

  • Ahozkoa (hitzezkoa): hitzen bidez adierazten dena.
  • Ez-ahozkoa (hitzik gabekoa): hitzak erabiltzen ez dituena (keinuak, aurpegi-adierazpenak...).
Osagai fisiologikoak

Gure gorputzak adierazten dituen erreakzio fisiologikoak dira. Ohikoenak hauek dira:

  • Aurpegia gorritzea
  • Dardarak
  • Izerditzea
  • Arnasa edo bihotz-taupadak azkartzea
  • Sabela larritzea

Entradas relacionadas: