Gizarte Trebetasunak: Harremanak, Komunikazioa eta Nortasuna

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,57 KB

Gizarte Trebetasunak: Zer dira?

Gizarte-trebetasunak besteekin harremanak edukitzeko dauzkagun ohitura, portaera, pentsamendu eta emozio multzoa dira.

Gizarte Trebetasunen Atal Nagusiak

  • Pertsonen arteko testuingurua
  • Beren sentimenduak, jarrerak, nahiak, iritziak edo eskubideak egokiro adieraztea
  • Arazoak bideratu edo txikiagotzea

Gizarte Trebetasunen Osagaiak

Elkarrekintza soziala errazten duten gaitasun-multzoa dela esan dugu. Lau mota bereizten ditugu:

  • Portaera
  • Emozioak
  • Ezagupena
  • Nortasun-osagaiak

Zer da portaera?

Pertsonak duen jokabidea, ekiteko modua edo egoera bati erantzuteko modua da.

Asertibitatea

Zure pentsamenduak forma normal batean defendatu eta besteen ideiak errespetatu.

  • Portaera pasiboa: Sentimenduak, pentsamenduak eta iritziak adierazteko gai ez izateagatik norberaren eskubideak galtzen ditugu.
  • Portaera agresiboa: Eskubide pertsonalak defendatzen ditu, eta pentsamenduak eta iritziak era desegokian adierazten ditu.

Komunikazioa eta Bere Elementuak

Denen artean konpartitu, hau da, besteekin partekatu, aman komunean jarri.

Elementuak:

  • Emailea: Informazioa transmititzen duena
  • Hartzailea: Informazioa jasotzen duena.
  • Mezua: Emaileak hartzaileari transmititzen dion informazioa.
  • Kodea: Hartzaileak emaileak transmititu nahi duen mezua zuzen interpretatzeko emaileak eta hartzaileak hizkuntza bera erabili behar dute.
  • Kanala: Mezua transmititzeko erabiltzen den bidea da.
  • Testuingurua: Komunikazioa testuinguru jakin batean izaten da.

Feedback-a edo Atzeraelikadura

Mezua ez bada ulertzen feedback-a negatiboa izango da. Hartzaileak erantzunik adierazten badu feedback-a positiboa izango da.

Ahozko eta Ez-Ahozko Komunikazioa

Bi alderdi:

  • Mezua hitzen bitartez adierazten da, ahozko hizkuntzaren bidez.
  • Ahozkoa ez den hizkuntza kontzienteki edo inkontzienteki egiten diren ekintzen bitartez adierazten da.

Osagai Fisiologikoak

Egoera sozialetan inkontzienteki pertsonak erreakzio fisiologiko batzuk abiarazten ditugu.

Zer dira emozioak?

Sentimenduak sorrarazten eta erreakzio automatikoko jarrerak eragiten dituen nahigabeko bulkada da. Emozioak + edo - izan daitezke.

Emozioen oinarrizko mailak sei dira: beldurra, harridura, ezinikusia, haserrea, tristura eta poza.

Adimen Emozionala

Gure sentimenduak eta besteenak ezagutzeko, motibatzeko eta emozioak ondo maneiatzeko gaitasuna da.

Osagai Kognitiboak

Itxuraldatze kognitiboa edo pentsamendu irrazionala honela definituko genuke: gauzen interpretazioan egiten diren eskema okerrak dira.

Itxuraldatze Kognitiboak

Era askotakoak dira:

  • Oinarririk gabeko ondorioa: Egoera batetik oinarriak ateratzea, esperientzian oinarritu gabe.
  • Abstrakzio selektiboa: Egoera batetik xehetasun negatiboak soilik hartzea eta beste guztia alboratzea.
  • Pentsamenduaren interpretazioa: Besteen intentzio eta sentimenduak oinarririk gabe interpretatzeko joera.
  • Orokortzea: Ekintza isolatu batetik ondorio orokorrak ateratzea
  • Pertsonalizazioa: Ebidentziarik gabe, gertakizun batzuen errua norberaren buruari egoztea.
  • Dena ala ezer ez pentsamendua: Aurreikusitako itxaropen gorenarekin bat ez datorren oro gisa hartzea.
  • Positibo dena gutxiestea: Alderdi positiboei garrantzia kendu eta irakurketa ezkorra egitea.

Nortasuna

Guztiok daukagu nortasuna, besteengandik bereizten gaituena, izaki bakarrak eta errepikaezinak garelako. Nortasuna herentziaren eta ingurunearen emaitzatzat hartzen da. Ingurunea, pertsonak bere girotik jasotzen dituen eraginen multzoa da.

Autokontzeptua eta Autoestimua

Autokontzeptua: Pertsonak bere buruari buruz daukan pertzepzioa da.

Autoestimua: Autokontzeptu horren balorazioa da.

Kontuan izan:

  • Autoestimu+, geure burua den bezala onartzea eta segurtasuna ematen digu
  • Autoestimu baxuak, pertsonen arteko harremanetan pesimista jardutea eragiten du.

Nortasunaren Defentsa-Mekanismoak

  • Egokitzapen mekanismoak: Estrategia egokia aurkitzea da helburua.
    • Kidetzea: Besteengan laguntza bilatu.
    • Altruista: Gauzak egin trukean ezer espero gabe.
    • Aurrea hartzea: Zerbaiti aurre egiteko irtenbidea aurkitu.
    • Sublimazioa: Energia bideratu aktibitateen bidez.
    • Umorea: Alderdi dibertigarriekin arazoei aurre egin.
    • Ezabapena: Arazo edo sentimenduetan ez pentsatzea.
  • Saiheste- edo ukatze-mekanismoak:
    • Ukazioa: Alderdi desatseginei uko egitea.
    • Proiekzioa: Pentsamenduak besteei leporatu
    • Arrazionalizazioa: Errealitatea estaltzeko azalpenak bilatu.
    • Arreta falta erlatiboa: Duena baino garrantzi gutxiago eman.
  • Errealitatea eraldatzeko mekanismoa:
    • Idealizazioa: Dohain positiboak neurriz kanpo atxikitzea.
    • Debaluazioa: Dohain negatiboak neurriz kanpo atxikitzea.
    • Guztiahaltasuna: Besteen gainetik balego bezala jardutea.
    • Fantasia: Egoera estresagarriei aurre egiteko asmakizunak eraiki.

Entradas relacionadas: