Gizarte Zerbitzuak: Harrera Pisua, Funtzioak eta Bazterketa Diagnostikoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,26 KB

Harrera Pisua: Larrialdietarako Ostatu Zerbitzua

Iraupen laburreko egonaldia behar duten pertsonei edo bizikidetza-unitateei ostatu eskaintzen dien zerbitzu bat da, gizarte-larrialdiko egoera baten ondorioz ostatu-gabeziari aurre egiteko aukera izan dezaten. Zerbitzu hori gizarte-premiazkotzat edo gizarte-larrialdikotzat joko da artikulu horren 3. paragrafoan aurreikusitako xedeetarako.

  • Laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da, pisuan etengabeko langilerik eskaintzen ez duena, eta harrera-pisuari berariaz esleitutako langilerik gabea. Hala badagokio, kanpo-laguntza egokiak antolatzen dituena, baita udalaren gizarte-zerbitzuen laguntza ere, gizarte-zerbitzuen sistematik beharrezkoak diren zerbitzuak eta/edo prestazioak lortzeko.
  • Hartutako pertsonak genero-indarkeriaren biktima izanik indarkeria gainditzeko prozesuan dauden emakumeak badira, udalaren gizarte-zerbitzuek genero-indarkeriaren biktimen arretarako zerbitzu eta programa guztiekin koordinatuta jardungo dute.
  • Aldi baterako zerbitzua da, eta egonaldiak gehienez lau hilabete iraun dezake, baina luzapena eskatzeko aukera ere badago.
  • Etxebizitza-eraikin arrunt batean kokatzen da normalean.

Gizarte Langilearen Funtzioak Lehen Mailako Gizarte Zerbitzuetan

  1. Informazioa eskaintzea.
  2. Balioestea eta lehen ebaluazio orokor bat egitea. Hala badagokio, Mendetasuna, Ezgaitasuna, Bazterketa eta Babesgabetasuna Balioesteko eta Diagnostikatzeko Zerbitzuari adituen balioespen bat eskatzea.
  3. Balioespenean oinarrituta, jarraipena behar duen esku-hartze bat beharrezkotzat hartzen den kasuetan diagnostikoa egitea, parametro hauek kontuan hartuta: autonomia/mendetasuna, babesa/babesgabetasuna, gizarteratzea/bazterketa, onarpena/parte-hartzea.
  4. Kasuen bideratzea: Prestazio ekonomikorik edo zerbitzurik egokienera, bai Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan, bai beste arreta-sistema batzuetara bideratzeko.
  5. Diagnostikoaren arabera, pertsonalizatutako plan bat lantzea, erabiltzailearen parte-hartzearekin.
  6. Kasuko erreferentziazko profesionala izatea: Arreta pertsonalizatuko planaren kudeaketa bere gain hartzea eta inplikatutako beste sistema eta agente batzuekin koordinatzea.
  7. Planean aurreikusitako jarduerak eta esku-hartzeak abian jartzea, eta horien jarraipena eta aldizkako ebaluazioa egitea.
  8. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak lortzeko aukera antolatzea.

Gizarte Diagnostikoa eta Esku-hartzea: Pertsonaren Dimentsioak

  1. Erlazio dimentsioak: Gizarte-trebetasunak, gizarte-erlazioak eta parte-hartzea. Inguruarekiko harremanak eta loturak.
  2. Lana: Okupazioa, enplegua, lana, zaintza-lanak, prestakuntza, boluntariotza... (eguna egituratzen laguntzen duten ekintzak, besteenganako onura duten ekintzak).
  3. Aisialdia, zaletasunak.
  4. Familia.
  5. Egoera judiziala eta administratiboa.
  6. Osasun arloa.
  7. Diru-sarrerak.
  8. Etxebizitza.
  9. Garapen pertsonala (autoestimua, autokontzeptua, dimentsio espirituala, erabakiak hartzeko gaitasuna, autorrealizazioa, bizitzaren zentzua...).

Gizarte Bazterketa Ulertzeko Dimentsioak

Bazterketa prozesuak ulertzeko zenbait dimentsio aztertu behar ditugu: enpleguaren bazterketa, fenomenoari pobreziaren bidez hurbiltzea eta pribatizazioan oinarritutako kontzeptua. Merkatuan oinarritutako gizarte batean ezinezkoa da integrazio sozial bat ematea ahalmenik izan gabe. Gizarteko parte-hartzea merkatuaren parte-hartzean ere oinarritzen da. Horregatik esaten da pobreziaren dimentsioa eta sartze-falta bazterketa sozialaren dimentsio bat bezala ikusi behar direla.

Baina, pobreziari buruzko ikerketetan jarritako muga tradizionalei zera ezartzen zaie: ez dagoela jarrera zuzen bat pobreziaren eta bazterketa sozialaren artean. Dirurik etxera ez ekartzea bazterketaren ezaugarririk garrantzitsuenetako bat bezala ezagutzen da, izan ere, beste eremu batzuei ere eragiten die. Pobrezia ekonomikoak bazterketa sozial baterantz bideratzen du, bere intentsitatea eta denbora kontuan izanik.

FOESSAk Gizarte Bazterketa Nola Definitzen Du?

Bazterketaren definizioa honela eman daiteke: alboraketa progresibo bat da, non hainbat estadiok parte har dezaketen intentsitatearen arabera. Prekarietatetik edo ahultasun txikitik, bazterketa larrira.

Europan ulertzen den bazterketa prozesuak hiru alderdi gako sartzea ahalbidetzen digu zailtasun-egoeren barnean: jatorri estrukturala, izaera multidimentsionala eta prozedura-izaera.

Bazterketa terminoan, integrazioa galtzearen prozesu soziala dela ulertzen da, zeinak ez baitu soilik diru-sarreren falta kontuan hartzen, baizik eta gizarte-partaidetzaren jaitsiera, eta, beraz, eskubide sozialen galera ere bai.

Bazterketa Diagnostikoa: Gizarteratze Egoera

Hiru egoera eman daitezke: gizarteratze egoera, gizarte bazterketa arrisku egoera eta gizarte bazterketa egoera.

Gizarteratze egoera:

Zergaiti-aniztun egoera bat da. Gizarte babesaren sistemetara sarbide egoki batekin zerikusia du, eta baita gizarte-eskubide eta betebeharretara heltzeko behar den informazioaren erabilera egoki eta errazarekin ere; azken finean, hiritartasun egoera batera heltzeko pertsonek ditugun ahalmen eta aukerekin lotuta dago. Gizarte-parte-hartzea eta erlazio positiboak sustatzeko ahalmen pertsonal eta sozialekin lotuta dago.

Gizarteratzea ez da ulertu behar soilik alderdi materialekin edota enplegu munduan parte-hartzearekin, eta, beraz, zerbitzu edota gauzen ekoizpenean eta kontsumoan parte-hartzearekin.

Bazterketa Diagnostikoa: Arrisku Egoera

Aurreko atalean aipatutako hiru egoeretatik, oraingoan arrisku egoera aztertuko dugu:

Arrisku egoera:

Faktore batzuk ukituta daudenean eta horren arabera ondorio latzak agertzeko arriskua dagoenean. Bizitzaren estandar orokorrak egokiak ez direnean eta pertsonen babesa egoera ahulean dagoenean. Baliabide pertsonalak eta gizarte-baliabideak kaltetuta daudenean.

  1. Oinarrizko beharrizanak asetzeko behar diren laguntzak, sare pertsonalak (erlazio pertsonalak, familia, gizarte-sarea, erlazio komunitarioak...): eskura daude.
  2. Norberarekiko baliabideak eskura daude: Batez ere gizarte-ahalmen eta trebetasunak, autoestimua, motibazioa, bizitzaren zentzua eta erantzukizuna.
  3. Bizitza autonomorako arlo hauetan prekarizazioa: bizitzaren estandar ertainen desegokitasuna, erabateko babesgabetasunagatik, arrisku-egoeren bategatik.

Arrisku egoera areagotu egingo da, prekarizazioak baliabide pertsonaletan edo/eta erlazio sozialetan (gizarte-laguntza, sare pertsonala) eragina izan ezkero.

Bazterketa Diagnostikoa: Gizarte Bazterketa Egoera eta Neurriak

Aurreko ataletan aipatutako hiru egoeretatik, oraingoan gizarte bazterketa egoera aztertuko dugu:

Gizarte bazterketa egoera:

Bizitza eta elkarbizitzarako egoerak eta ahalmenak oso eskasak direnean arlo anitzetan, eta eskastasun hori denboran mantentzen denean. Denboraren eragina eta arazoen metaketaren (cúmulo) eragina. Baliabide pertsonalekin, erlazio-baliabideekin eta baliabide materialekin dago lotuta zuzenean.

Egoera honetan dauden pertsonek eragozpen larriak dituzte benetako informazioa transmititzeko eta komunikatzeko, eta bizitza sozialean eta komunitarioan parte-hartzeko. Beren konpetentzietan, gizarte-trebetasunetan eta ahalmen pertsonaletan arazo larriak dituzte, baita beren beharrizanak asetzeko erantzukizunean ere.

Neurriak:

Gizarte bazterketa arina:

Gizarte-egoeretatik hurbil, hasierako desarraigoa edo arina. Familiarekin edota laguntza-sare pertsonalarekin kontaktua.

Gizarte bazterketa ertaina:

Distantzia bat dago gizarteratze-egoerarekin, desarraigo prozesua areagotuta dago, oinarrizko laguntza familiarrak eta sozialak apurtuta daude.

Gizarte bazterketa larria:

Distantzia handia gizarteratze-egoeretatik. Desarraigo egoera sakona. Gizarte-parte-hartzerik gabe, erlazio sozialak edo/eta familiarrak eta afektiboak desegokiak direlako edo ez daudelako.

Ezertarako ez dela balio sentitzea edo ezertarako ez kontatzea esan nahi du; gizarterako ez baliotzea, ziztrin hutsa sentitzea, parte-hartzeagatik baztertuta egotea edo sentitzea. “Hil edo bizi, berdin da”.

Entradas relacionadas: