Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema: Antolaketa, Prestazioak eta Ongizate Estatua

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,96 KB

Gaia: Konpetentzia Orokorra

Gizarteratzeko parte-hartzeak programatzea, antolatzea, ezartzea eta ebaluatzea. Horretarako, estrategia eta teknika espezifikoak aplikatuta, aukera-berdintasuna sustatuta, hartzaileekiko errespetuz jokatuta eta profesionalentzat ingurune seguruak sortzen direla bermatuta.

Balioak

  • Lanarekiko motibazioa.
  • Bere lanaren harremanarekin sentsibilizazioa.
  • Entzuteko gaitasuna eta enpatia.
  • Asertibitatea.
  • Iniziatiba.
  • Informatika-trebetasuna.
  • Galdetzen jakin.
  • Egokitasuna eta idazketa.

Gaia: Ongizate Estatua

Lortu nahi den sistema ekonomiko, politiko eta soziala, kontuan izanda babes sozialeko sistema biltzen duela.

Noiz eta non sortu zen?

1942an, Beveridgek sinatutakoa eta gero (printzipioak): lan osoa, familia eta nazioa. Globalizazioak, fluxu migratzaileek… lurralde txiroetan “laugarren mundua” sortu dute. Indar politiko neokontserbatzaile eta neoliberalen agerrerak ekarri omen du krisi hori. Horregatik, enpresa publikoen pribatizazioaren alde daude.

Zerga zuzenen beherapenari dagokionez, ekonomia produktiboa sustatuz hazkuntza ekonomikoa emango dela (langabezia murriztea) aurreikusten dute eta, ondorioz, kontribuzioak igo eta prestazio moduan egiten diren gastuak jaitsi.

Ikuspuntu sozialetik

Ikuspuntu politiko eta ekonomiko garatuagoetatik ez da onartuko eta desegokitzat hartuko da. Gainera, arazoaren konponketarako egiten duen aplikazioa ez da egokitzat jotzen. Politika honek sortzen duen lana ez da egonkorra eta kostu handikoa da. Era berean, ikerketa, osasuna, hezkuntza, eta abarretako aurrekontu-kopuruetan ere eragina egongo dela aurreikusten da.

Amaitzeko, esango dugu, ikuspuntu hauetatik, gutxieneko Estatuaren papera ez dela modurik onena egungo eta etorkizuneko gizartearen arazoen aurrean laguntzeko.

Gizarte Zerbitzuak eta Harrera Mailak

Euskal Sistemaren Printzipioak

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema pertsona, familia eta talde guztien gizarte-integrazioa, autonomia eta gizarte-ongizatea errazteko helburua duen arreta-sare artikulatu publikoa da.

Helburuak

  • Autonomia pertsonala sustatzea eta mendekotasunaren ondoriozko banakoaren eta familiaren beharrak prebenitu eta artatzea.
  • Babesgabetasun-egoerek sortutako beharrak prebenitu eta artatzea.

Prestazio Motak eta Ezaugarriak (3)

Prestazio Teknikoak

Talde profesionalek burututako jarduerak dira.

Prestakuntzetarako sarbidea Zerbitzuen Katalogoaren bitartez egiten da, eta ia zerbitzu guztiak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dituzte. Aldi batekoak eta salbuespenezkoak.

Honakoetarako egon daitezke bideratuak:

  • Gizarte-integrazioa edo/eta autonomia erraztea, eta mendekotasun- eta babesgabetasun-egoerak eragindako behar ekonomikoei aurre egitea.
  • Banakako prestazioak, berreskuraezinak diren prestazio teknologikoak edo ingurunearen egokitzapenak egiteko.
  • Gizarte Zerbitzuak eskaini ezin dituen eta antzekoak diren zerbitzuetarako prestazioak.
  • Gizarte Zerbitzuak prestazio tekniko edo teknologikoak lehenetsiko ditu, prestazio ekonomikoen aurrean.

Laguntza teknikoak autonomia-mugak prebenitu, bete edo ezabatzeko baliogarriak diren produktu, tresna, ekipamendu edo sistema teknikoak dira. Berreskuragarriak dira, onuradun batek baino gehiagok bata bestearen jarraian erabili ditzaketenean.

Lehen Mailako Arretako Gizarte Zerbitzuak

Autonomia, gizarteratze eta larrialdi- eta babesgabetasun-egoerak artatzen dituzte, arrisku-egoeren prebentzioan arreta berezia jarriz.

Udalen Gizarte Zerbitzuak

Lehen arreta-maila eskaintzeaz arduratzen dira, eta udalak dira dagozkien zerbitzuak bermatzearen arduradunak. Egokia deritzotenean, udaletxeak zerbitzu hobeago bat eskaintzeko elkartu egin daitezke.

Udalen Gizarte Zerbitzuen Eginkizunak
  • Laguntza teknikoa, eta bereziki:
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuak baino diagnosi sakonagoak egitea.
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuak esku hartzen duen guztietan, beti jarduteko irizpide berberak erabili beharra sustatzea.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Oinarrizko gizarte zerbitzua arreta-unitate bat da, polibalentea eta diziplina askotarikoa. Udalen Gizarte Zerbitzuen barruan dago, eta herritarrek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemara sartzeko duten lehen sarbidea da.

EAEko udal guztiek izan behar dute, bere kasa edo beste batzuekin, oinarrizko gizarte zerbitzu bat. Zeregin nagusia, dagokion lurraldean gizarte-zerbitzuen bidez erantzuteko zer nolako beharrak dauden atzematea eta kargu hartzea da, gizarte-zerbitzuen sistemako atal batetik bestera nork noiz joan behar duen koordinatuz.

Oinarrizko gizarte zerbitzuak zein lurraldetan lan egin behar duen jakiteko, EAEko gizarte-zerbitzuen mapan jasotako irizpideak jarraituko dira.

Udalerri edo udalerri-elkartearen arabera, oinarrizko gizarte-zerbitzua oinarrizko gizarte-zerbitzu unitateetan bana daiteke, herritarren beharrei hobeto erantzuteko eta lurralde osoan lan egingo duela ziurtatzeko. Oinarrizko gizarte zerbitzua beti da honakoaren erantzule:

  • Katalogoaren lehen mailako arretaren 4 zerbitzuak eskaintzea: informazioa, balorazioa, diagnosia eta orientazioa; etxeko laguntza; gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzea eta esku hartze psikosoziala; zaintzaileei laguntza. Hau da, prestazio tekniko ia guztiak. Eta dagozkion beste prestazioak betetzeko lan egitea.

Foru Aldundien Gizarte Zerbitzuak

Foru Aldundiak dagozkien bigarren arreta-mailako gizarte-zerbitzuak foru-aldundien gizarte-zerbitzuen bidez eskaintzeko arduradunak dira.

Balorazio eta diagnosi espezializatuak egiteko, Foru Aldundiek Oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin zein ordura arte erabiltzailearen orientazioaren arduraduna den pertsonarekin koordinatu beharko dute, eta parte hartzen utzi beharko diete (gizarte-zerbitzuen parte izan ala ez). Kasuaren ardura duen prestazio baterako sarbidea zabaldu edo ixteko garaian, profesionalek aldundiko profesionalek hartutako erabakiak bete beharko dituzte.

Foru Aldundiak beste sistema eta politika publikoekin koordinatu eta lankidetzan jarduten dira.

Autonomia Erkidegoaren Eremuko Gizarte Zerbitzuak

Eusko Jaurlaritza da gizarte-zerbitzu hauen arduraduna, eta beste sistema eta politika publikoekin koordinatu eta lankidetzan jarduten du. Ekintza komunitate osoari zuzentzen zaio, eta informazioan, sentsibilizazioan, baliabideen garapenean eta trebetasun pertsonal eta sozialen garapenean oinarrituriko estrategiak erabiltzen dira.

Bigarren Mailako Prebentzioa

Behin lehen prebentzio-maila gaindituta, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek irteera eman behar dioten arazo edo egoeraren diagnosia egitea beharrezkoa da. Hemendik aurrera, esku-hartze mota ezarriko da, eta egoera edo arazoari tratamendu egokia emango zaio.

Hirugarren Mailako Prebentzioa

Une honetan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen helburua, arrazoi desberdinengatik existitzen jarraitzen duen arazoaren kronikotasuna ekiditen saiatzea izango da. Gainera, kontuan izan behar dira gelditu daitezkeen ondorio edo arrastoak, eta hauei irtenbide egokia ematen saiatu behar da.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Finantzazioa

EAEko aurrekontu orokorrak.

Ongizate Estatua

Egun lortu nahi den sistema ekonomiko, politiko eta soziala.

Babes Sozialeko Sistema

Herritarrentzat gutxieneko egoera sozial bat bermatzeko, estatuak bitartekaritza egingo du ekonomiaren erregulazioan. Interbentzioa posible da Estatuari ordaintzen zaizkion zergengatik.

Noiz eta Zergatik Sortzen da?

Ideiaren sorrera 1942an, Erresuma Batuan, Beveridgek, Gizarte Segurua eta gizarte-zerbitzuak txostena sinatu zuenetik abiatuta. Bere bidez, gizakiaren familia, lan eta osasun arloko babeserako neurriak artikulatzen zituen Estatuak. Txostenak 3 printzipio ditu Ongizatearen garapena antolatzeko: lan osoa, familia eta nazioa. 1945eko Ongizate Estatuak bi oinarri nagusi ditu: familia eta nazioa. Familiaren mantenua ezinbestekotzat hartzen da gizartearen egonkortasunarentzat. Babeserako neurriek familia ideal baten mota zuten helburu. Estatuak ordezkaritzaren printzipioan oinarrituriko papera jokatzen du, gizartearen beharrak asetzeko; familiaren edo merkatuaren aldetik baliabiderik ezean, Estatua bera izango da akzioan jarriko dena. Ongizate Estatuaren ideia berri honek zenbait ekonomia liberaleko teorien ideien bazterketa inplikatuko du.

Krisian Dago?

Ez Ditu Arazo Guztiak Konpontzen

Ongizate Estatuaren ezarpenak ez du esan nahi gizartearen arazoak desagertuko direnik, sistema kapitalistak berak sortzen eta mantentzen baititu ezberdintasun handienak. Globalizazioak, fluxu migratzaileek… lurralde txiroetan “laugarren mundua” sortu dute.

Teoria Neoliberalen Arabera

Gaur egun, batzuen ustez, Ongizate Estatuaren eredua krisian dago. Indar politiko neokontserbatzaile eta neoliberalen agerrerak ekarri omen du krisi hori.

Argumentuak:

  • Estatua eta administrazio publikoa gestionatzen duten enpresak ez dira produktiboak. Horregatik, enpresa publikoen pribatizazioaren alde daude.
  • Zerga zuzenen beherapenari dagokionez, ekonomia produktiboa sustatuz hazkuntza ekonomikoa emango dela (langabezia murriztea) aurreikusten dute eta, ondorioz, kontribuzioak igo eta prestazio moduan egiten diren gastuak jaitsi.
  • Egun, Ongizate Estatuaren kritikariek pentsatzen dute beharrezko neurri egokiak ez badira hartzen, ekonomiaren suntsipena geldiezina dela, batez ere pentsioei, osasun-arloari eta langabeziaren babesari dagokionez.

Ikuspuntu Sozialetik

Ikuspuntu politiko eta ekonomiko garatuagoetatik ez da onartuko eta desegokitzat hartuko da. Gainera, arazoaren konponketarako egiten duen aplikazioa ez da egokitzat jotzen.

Gizarte Zerbitzuak eta Harrera Mailak

Euskal Sistemaren Printzipioak

  1. Erantzukizun publikoa.
  2. Unibertsaltasuna.
  3. Berdintasun eta ekitatea.
  4. Gertutasuna.
  5. Prebentzio, integrazio eta normalizazioa.
  6. Arreta pertsonalizatu eta integrala, arreta jarraitua.
  7. Esku-hartzeen diziplinartekotasuna.
  8. Koordinazio eta lankidetza.
  9. Gizarte-ekimenaren sustapena.
  10. Herritarren parte-hartzea.
  11. Kalitatea: Euskal Autonomia Erkidegoak baldintza material, funtzional eta langileriaren baldintzak erregulatuko ditu zerbitzu eta prestazioen gutxieneko kalitatea bermatzeko.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema pertsona, familia eta talde guztien gizarte-integrazioa, autonomia eta gizarte-ongizatea errazteko helburua duen arreta-sare artikulatu publikoa da.

Helburua

Biztanleria osoaren gizarte-ongizatea sustatzea da, beste sistema eta politika publikoekin elkarlan eta koordinazioan.

Helburuak

  • Autonomia pertsonala sustatzea eta mendekotasunaren ondoriozko banakoaren eta familiaren beharrak prebenitu eta artatzea.
  • Babesgabetasun-egoerek sortutako beharrak prebenitu eta artatzea.
  • Bazterketa-egoerak prebenitu eta artatzea, eta pertsona, familia eta taldeen integrazioa sustatzea.
  • Larrialdi-egoerek eragindako behar pertsonal eta familiarrak prebenitu eta artatzea.

Prestazio Motak eta Ezaugarriak

Prestazio Teknikoak

Talde profesionalek burututako jarduerak dira. Harremanean eta laguntzan oinarritzen dira, eta, ahal den neurrian, erabiltzailearen parte-hartzearekin eraman behar dira aurrera. (- Informazioa - Balorazioa - Diagnostikoa - Orientazioa - Bitartekaritza - Etxeko arreta - Arreta pertsonala) - Gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzea eta esku hartze psikosoziala: errehabilitaziozkoa, okupaziozkoa, heziketan esku hartzea edo/eta esku hartze psikosoziala, lagun egite soziala (“acompañamiento social”) eta arreta soziojuridikoa.

Prestakuntzetarako sarbidea Zerbitzuen Katalogoaren bitartez egiten da, eta ia zerbitzu guztiak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dituzte.

Prestazio Ekonomikoak

Pertsona edo elkarbizitza-unitateei egiten zaizkien diru-banaketak. Aldi batekoak eta salbuespenezkoak. Honakoetarako egon daitezke bideratuak:

  • Gizarte-integrazioa edo/eta autonomia erraztea, eta mendekotasun- eta babesgabetasun-egoerak eragindako behar ekonomikoei aurre egitea.
  • Pertsona eta senitarteko zaintzaileei laguntzeko prestazioak.
  • Banakako prestazioak, berreskuraezinak diren prestazio teknologikoak edo ingurunearen egokitzapenak egiteko.
  • Gizarte Zerbitzuak eskaini ezin dituen eta antzekoak diren zerbitzuetarako prestazioak.
  • Gizarte Zerbitzuak prestazio tekniko edo teknologikoak lehenetsiko ditu, prestazio ekonomikoen aurrean.

Prestazio Teknologikoak (2)

  • Laguntza teknikoen erraztea.
  • Berreskuragarriak dira, onuradun batek baino gehiagok bata bestearen jarraian erabili ditzaketenean.
  • Berreskuraezinak onuradun bat denean eta erosi egin behar duenean.
  • Ingurune fisikoaren egokitzapena: oztopo arkitektonikoak ezabatzen dituzten obrak eta autonomia areagotzeko bizilekuaren egokitzapenak.

Antolaketa eta Egitura

  • Lehen mailako arretako Gizarte Zerbitzuak: autonomia, gizarteratze eta larrialdi- eta babesgabetasun-egoerak artatzen dituzte, arrisku-egoeren prebentzioan arreta berezia jarriz.
  • Bigarren mailako arretako Gizarte Zerbitzuak: bazterketaren, mendekotasunaren eta babesgabetasunaren inguruko egoerei erantzuna emango diete. Gizarte Zerbitzu Foralei (Foru Aldundiak), eta, dagokion kasuan, Autonomiako Gizarte Zerbitzuei (Eusko Jaurlaritza) dagokie zerbitzu hauen eskaintza.

Udalen Gizarte Zerbitzuak

Lehen arreta-maila eskaintzeaz arduratzen dira, eta udalak dira dagozkien zerbitzuak bermatzearen arduradunak. Elkartu daitezke.

Udalen Gizarte Zerbitzuen Eginkizunak
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuak baino diagnosi sakonagoak egitea.
  • Arreta pertsonalizatuko planaren ekintzak eta esku-hartzeak garatzea.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Oinarrizko gizarte zerbitzua arreta-unitate bat da, polibalentea eta diziplina askotarikoa. Udalen Gizarte Zerbitzuen barruan dago, eta herritarrek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemara sartzeko duten lehen sarbidea da.

Foru Aldundien Gizarte Zerbitzuak

Foru Aldundiak dagozkien bigarren arreta-mailako gizarte-zerbitzuak foru-aldundien gizarte-zerbitzuen bidez eskaintzeko arduradunak dira.

Autonomia Erkidegoaren Eremuko Gizarte Zerbitzuak

Eusko Jaurlaritza da gizarte-zerbitzu hauen arduraduna, eta beste sistema eta politika publikoekin koordinatu eta lankidetzan jarduten du.

Esku-hartze Eredua

(Arretaren gertutasuna norabidea) Baliabide eta esku-hartzeak herri bakoitzera egokitzea bilatzen du. Pertsonak bere ohiko ingurunean artatzea lehenesten du, ahal den neurrian bere etxebizitzan. Pertsona edo familia bakoitzari erreferentziazko profesional bat egozten zaio. Ikuspuntua prebentiboa da.

Oinarrizko Esku-hartzearen Eredua

  • Diagnosi bat egin.
  • Planeko neurriak martxan jartzea.
  • Jarraipen eta ebaluazioa.

Prebentzio Mailak

  • Lehen mailako prebentzioa.
  • Hirugarren mailako prebentzioa.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Finantzazioa

  • EAEko aurrekontu orokorrak.
  • Udalen aurrekontuak.
  • Erabiltzaileek ordaindutako tasa edo prezio publikoak.
  • Ordenamendu juridikoak onarturiko helburu hau duten beste edozein laguntza ekonomiko.

Entradas relacionadas: