Gizarte Zerbitzuen Jatorria eta Eboluzioa Historian
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,34 KB
Gizarte Zerbitzuen Jatorri eta Eboluzioa Historian
1. Karitatea eta Elkar Laguntza (Erdi Aroa iritsi arte)
- Elkar Laguntza (Betidanik egon den ikuspegia): Familian eta bizikidetza arremanetan oinarritua.
- Gizarte Zerbitzuak: Ongizate Estatuan Gizarte Laneko gradua. 1. maila.
- Kofradia eta Ermandadeen Sorrera: Aaldibidetuko du.
Karitatea (Erdi Arotik aurrera)
- Erlijioan jatorria duen jarrera.
- Miseriari aurre egitea, behar dutenei laguntza.
- Filantropiarekiko ezberdina: gizabanakoaren behar osoari egiten dio arreta.
- Gaur egun ekintza pribatuaren jarduera gisa darrai.
2. Benefizentzia Publikoa (XVII – XVIII Mendeak)
- Bizirauteko prestazio graziagarriak, fondo publikoetatik ordainduak (inongo jarraikortasun konpromisorik gabe, diskrezionalitate printzipioak gidatuta).
- Ekintza sozial publikoaren asiera.
- Estatua ekintza asistentzialak bere gain hartzen hasten da.
- Antolakuntza administratiboa ematen zaio.
- Arrazionalismoaren eta sekularizazioaren eragina:
- Gizabanakoa ez da naikoa bere kabuz aurrera joateko.
- Benetan pobre direnei zuzendua.
- Graziagarritasun izaera galtzen doaz gutxinaka.
- Tokiko administrazioen arduraren handitzea.
3. Gizarte Laguntza (XIX-XX Mendeetatik Espainiar Konstituziora)
- Aurreko formak mantentzen dira, baina atzerakada nabarmena pairatuz.
- Behar eta eskaeren gorakadari erantzuna eman nahi dio geroz eta eskuhartze gehiago izan nahi duen Estatuak.
- Beharrean zentratua, ez pobreengan.
- Solidaritate printzipioak gidatutako ekintza publikoa, arrazoi ekonomikoak medio beraien oinarrizko beharrei aurre egin ezin dieten pertsonak babesteko.
- Ezaugarriak:
- Errekurtso gutxi.
- Oinarrizko beharrei aurre egin.
- Prestazioen doakotasuna.
- Aurrekontuaren arabera sortutako prestazioak.
- Beharra justifikatuz gero, egikaritze ez diskrezionala, jarraia.
4. Gizarte Segurantza Sistema (1963, Espainian)
- Gizarte aseguruak aurrekari: arrisku isolatuak babesten zituzten, norberaren ekarpenak oinarri artuta.
- Estatuaren eskuhartzea beharrei aurre egiteko, nahiz eta unibertsaltasunik ez zegoen.
- 63ko legeak babes sozialerako sistema publikoa sortzen du.
- Lehen momentu onetan ekarpen sistema mixtoa sortzen du: populazio guztiari orokortua (osasun arreta) / ekarpenak egiten dituztenentzako bakarrik (erretiro pentsioak, familia babesa, ...).
5. Gizarte Zerbitzuak Frankismoan (1939 – 1975): Subsidiaritatea
- Ez ziren izen horrekin existitu, baina hiru garatzen joan ziren.
- Egoera ezberdin asko etapa honetan: sistema totalitariotik autoritariora.
- Gizarte zerbitzuen trataera zaila.
- Estatuak elizaren esku utzi gauza gehienak: Caritasen jaiotza eta hedapena.
- Gizarte beharrak ere aldatu:
- Estatuaren benefizentzia (1939 – 1959) Gerra ondorena.
- Gizarte laguntza (1960 – 1978) hasten ari den susperraldi ekonomikoa.
6. Gizarte Zerbitzuak Trantsizio Garaian (1978-1982): Munizipalismoa
- Konstituzioa onartzearekin batera udalek protagonismoa hartu zuten, sistemaren garapena bermatze aldera.
- Prestazio teknikoak sortzen hasi ziren eta gizarte ongizatea zabaltzen hasi zen.
- Egitura aldetik, udalez gain, erkidegoak ere hasi ziren gai hauen inguruko legediak onartzen.
- Munizipalismo eta deskonzentrazio aldia da hau, laurogei eta laurogeita amar amarkadak hartuko dituena.
7. Eskubide Subjetiboaren Bermatzea: Unibertsalizaziorako Pausoak (2006 - ...)
- 2006ean Mendekotasun Legea onartzen da, honek eskubide subjektiboa aldarrikatzen du. Ondoren, hala egiten dute erkidego gehienek.
- Pauso erabakiorra da sistemaren eldutasunerako. Modu horretan, unibertsalizaziorako pausoak ematen hasi dira toki gehienetan, sistemaren prestazioak handituz.
- Sistemak unibertsalizaziorako pausoak eman behar ditu, gainontzeko arloen pausoak jarraituz. Aguilarren (2009) eskema begiratuz, gizarte zerbitzuen arloak baditu oraindik pauso horiek emateko hainbat erronka: