Gizarte Zibilaren Adostasuna eta Hirugarren Alderdiaren Gobernu Teoria

Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB

Adostasun eta adostasun eza iritzi gisa, iritzi publikoa osatzen den tokia. Iritzi publikoa eta gizarte mugimenduak elkarrekin dabiltza eta elkar baldintzatzen dute. Iritzi publikorik gabe, gizarte zibilaren egitekoak bere eginkizuna galtzen du eta desagertu egitenda.

Gaur egun, gizarte zibilak geroz eta garrantzi handiagoa dauka, botere publikoen, enpresa pribatuen eta elkarte bolondresen artean harreman, adierazpen eta adostasun itxura berriak sortu baitira. Egia esan, gizarte zibilaren izaera, erakundeen eta gizabakoen harreman konplexuei lotua dago, zeren, motibatzaileak eta sustatzaileak diren neurrian, beraien hauskortasunak ezaugarritzen ditu.

Hirugarren Alderdiaren Gobernuaren Teoria

Teoria honek gobernuen eta hirugarren sektorearen artean dagoen lankidetza modu arrazionalean azaldu nahi du. Mendebaldeko herri gehienetan, botere publikoek xahupen publikoa hemendatu dute, esku-hartze eta egitarau sozialak ordaintzeko eta agintari publikoaren egite forma berriak ezarri dituzte, jarduerak eta ardurak partekatzen dituzten eragile sozial askoren sartzearen bitartez. Hori da preseski hirugarren alderdia deitzen dena, esan nahi baita Ongizate Estatuak egitarau mota frango sustatzen dituela, eragile asko parte-hartearaziz bere osaketa zein gauzapenean. Egitarau horietan, Estatuak eginkizun administratibo bat mantentzen du eta, lankidetzan dabiltzan gainontzeko eragileei, esku-hartze zein ekintza askatasun bat uzten die. Ondorioz, egitarau horiek, esku-hartze sozialean lan egiten duten erakunde asko parte-arazten dituzte eta beraien azpiegiturak ekartzen ahal dituzte, ekintza konkretu batzuk burutzeko. Erakunde ez diru irabazleak eragile egokienak dira ekintza horiek egiteko eta hirugarren sektoreko kideak izateko. Hirugarren alderdiak ere bertako gobernuak batzen ditu, ekintza deszentralizatuaren premiazko eragileak baitira. Gobernatzeko modu horrek, bolondres sektorearen egonkortasuna eta botere publiko eta erakunde ez diru irabazleen arteko lankidetza zabala erakustenditu.

Estatuaren eta gizarte zibilaren arteko harremanei eta kontraesanei dagokionez, azken hamarkadetako gertakizunik esanguratsuenetariko bat, eragile kolektibo eta gizarte mugimenduen biderkatzea izan da. Herritar mugimenduen antolaketa adierazpenaren aniztasunaren bidez, gizarteak eremu berri bat irabazi du. Testuinguru horretan, eragile kolektibo berriek, gizarte mugimenduen barruan, eragin politiko eta soziala irabazi dute. Maiz, diru publikoak finantzatutako talde horiek, esku-hartze berritzaileak egiteaz gain, aldarrikapenak helarazten dituzte. Alor sozialean sartzeak ematen dien askatasunaren eta Estatuarekiko daukaten menpekotasun ekonomikoaren artean mugitzen dira, bitartekari eginkizun batbetez.

Salomon-ek, bolondresgoaren huts egitearen teoriaren bidez, aurreratzen du gobernuaren esku-hartzea suertatzen dela bolondresgoak huts egiten duelako eta sektore ez diru irabazleak bere mugak dauzkalako. Izan ere, ondasun kolektiboen hutsegiteari erantzuteko, Gobernuen mobilizazioa, bolondres ekintzaren hautsi-mautsi kostuak baino garaiagoa da. Horregatik, arrazoizkoa da, sektore eskuzabala lehena izatea merkatuaren hutsegiteak ohartzerako orduan eta botere publikoak soilik deituko dira bolondresgoaren erantzuna ez

Entradas relacionadas: