Gizarte Zientzien Irakaskuntza XXI. Mendean: Erronkak eta Ikuspegi Berriak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

O- Atala: Gizarte Zientziak Irakaskuntzan

1. Gaur Egun: XXI. Mendea

XXI. mendean aurkitzen gara, eta garai hauetan aurkitzen ditugun erronkei aurre egin behar diegu (aldaketa teknozientifikoak, politikoak eta pentsamoldeak). Etengabeko aldaketa batean bizi gara, eta aldaketa hauei heldu behar diegu. Gaur egun aurkitzen ditugun pentsamolde eta egoerek, historian zehar eman diren errealitate eta pentsamoldeek guztiz eragiten diete.

Tradizioetan oinarritzen gara, egoera berriak onartzen ditugu, eta bi nahasketa hauekin geure errealitatea sortzen dugu. Gizaterian izandako aldaketa historikoak oso garbiak eta zehatzak izan dira. Gaur egungo belaunaldiak aurretik izan direnak baino historikoagoak, geografikoagoak eta sozialagoak dira. Aldaketak bizi, jaso, gozatu eta igarri egiten ditugu, eta mundu txiki honetan ibiltzeko eta ezagutzeko zailtasunak beste garai batzuetan baino askoz murritzagoak dira.

2. Geografia eta Historia

Betidanik, eskoletan, historian zehar gertatutakoaz irakastea eta espazioaz jabetzea izan da helburua, horrekin batera giza taldeez espazioan eta denboran. Irakasteko modu hauek aldatu beharrekoak dira historia aurrera doan heinean. Edozein aldaketa berehala zaharkitua gera daiteke. Horrekin batera, ideologiak ere aldatuz doaz; beraz, ideologizatzeko xedea gainditu beharra dago.

Beraz, eskoletan gauzak aldatu behar dira:

  • Ideologiak ezartzearen aurka.
  • Ikuspegi politiko soila gainditu behar da.
  • Beste zientzia batzuen ekarpenak kontuan hartu: psikologia eta pedagogia.
  • Arloak bereiztea: Natura, Gizarte eta Kultura.
  • Geografia eta Historia berriak eta aberatsagoak (ideologiarik gabe, diziplina gehiago sartuz).

3. Irakaskuntza-Ikaskuntza Ikuspegi Berria

  • Indarra zientifikotasunak hartu.
  • Ikastean, norberaren gizarte eta gizataldeak garrantzia hartu behar du (protagonismoa gertukoaren eta urrunekoaren arteko dialektikan, etengabe aldatzen ari diren premiei erantzuteko).

4. Arazoak

  • Ikasleen porrota Gizarte Zientzietan eta Historia-Geografian: desmoralizazioa.
  • Jarrera baikorragoak beharrezkoak dira.
  • Sinetsi irakasgaiak gizartearentzat garrantzia duela: herritar iritzidunak sortu.
  • Gizarte Zientziak esperientzia zientifiko moduan planteatu.

5. Gakoak

  • Kontakizun ideologiko lineala gainditu behar da, normalean ez-zientifikoa baita.
  • Irakasleak jarduerak birpasatu eta aukeratu behar ditu:
    • Oreka baten bila Teoria eta Praktikaren artean.
    • Irakasleen etengabeko formazioa: psikopedagogikoa eta arloaren ingurukoa.

6. Hezkuntza Sistema Ofizialak

  • Jakin eta egiten jakin.
  • Arlo hezitzaileak: jarrerak, balioak, arauak...
  • Irakaskuntzaren dialektika: heziketa zientifikoa eta demokratikoa (Z&D).

7. Curriculuma, Gakoa: Zer eta Nola?

Demokrazia ez ahaztu!

Testuinguru ez-formalek duten garrantzia:

  • Eskolak indarra galduz joan da eta beste esparru batzuetan eragina izan du: ikasleek eskolan Gizarte Zientziak eta Historia-Geografia ikasten dituzten arren, geroz eta gehiago telebistaren bitartez ikasten dute, turismoaren bitartez, museoetan edo jokoen bitartez.
  • Gero eta gehiago ikasten da eskolatik kanpo! Ez da txarra, baina irakasleok prest egon behar dugu egoera hori probesteko.

Entradas relacionadas: